Peru abarka lana

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,02 KB

 

Manuel Garagorri larramendi

Bizitza:

Aita Manuel Larramendi

Andoainen sortu zen. Salamancan ikasi eta jesuita egin zen. Irakasle ere izan zen Salamancan. Euskal Herriak inrij izan duen pertsonarik argienetakoa eta eztabaidari zorrotza izan da, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko lan asko idatzi zuena.


Obra: Bere lanik gehienak gaztelaniaz idatzi zituen Larramendik. Euskal Herria eta haren izaera, gobernu moldea eta hikuntza berezia ditu aztergai lan gehienetan.

  • Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri jarri eta eskalduank beren hizkuntzaz harro egotera animatuz.

  • Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatuz.


  1. Gaztelaniazko ekarria

  • De la antiüedad y universalidad del Bascuenze en España: Euskararen aldeko defentsa edo apologia suharra da. Honako abantaila hauek ikusten ditu euskaran:

  • Espainiako hizkuntza zaharrena da.

  • Gaztelaniazko hitz askoren jatorria euskaran dago.

  • Inguruko hizkuntzak baino hobea da.

  • Hizkuntza filosofikoa, erregularra, salbuespen gutxikoa, eztia eta atsegina da.

  • Discurso hisórico sobre la famosa Cantabria.

  • Sobre los fueros de Guipúzcoa Politika-gaiei heltzen die zuzenean foruen defentsa sutsua eginez.

XIX.A: Peru Abarkaren Mendea


1.- Sarrera

Historiaz

Hemeretzigarren mendea bizi-bizia du Euskal Herriak: mendea bera Napoleonen gerraren eta politikaren katramilekin hasi bazen, erdi aldera bi gerrate karllistaren astindu latza jaso zuen gure herriak.


Foruak gainbehera larritan amildu zituen. Lehen Gerrate karlista hura Bergarako besarkada ezagunean bukatu zen. Bigarren1872tik 1876ra bitartean ebatzi zen. Borrokaldiaren bukaera, 1876an Hegoaldeko lau Foruen abolizioa ekarri zuen. Abolizioarekin batera, protestatu eta erantzun beharra zegoela esaten zuen giro politikoa indartu zen. Protesta-giro horrek abertzaletasun-mugumedua bideratu zuen.


Literaturaz

XIX. Mendean, etxeko nahiz kanpoko euskaltzale eta eztertzailearen, euskararen sustatzailearen figura ere oso ezaguna izatera iristen da. Apologisten tradizioa, berriz, indar berriturikikus dezakegu.


2.-Bizkaieraz

Joan Antonio Mogel

Bizitza

Eibartarra denez, bizkaieraz ari den Gipuzkoakoa da. Luzaro apaiz-lanetan Markina-Xemeinen jardun ondoren,beran hil zen. Beste bi euskal idazleren osaba ere da: Joan Joserena eta Bizentarena.


Obra: Joan Antonio Mogelen obra honako gai hauetara bil daiteke:

Erlijioa: Hiru ditu.

Konfesio eta komunioko Sakramentuen gañean erakasteak (1800).

Konfesio ona(1803)

Kristianuaren jakinbidea(1805).

Literatura:

Alegiak: Izenburu horrek biltzen dituen gehien-gehienak Esoporen eta Fedroren itzulpen eta egokitzapenak dira.

El doctor Peru Abarca, catedrático de la lengua Bascongada en la Universidad de Basarte o Diálogo entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamando Maisu Juan. Obra euskaraz dago.

Iritzi kritikoa:

Obra 1802an idatzi arren, 1881ean argitaratu egin zen. Baina eskuz egindako kopiak zeudenez, argitaratu biano lehen ezaguna egin zen, garai hartan auskaraz idatzitako obra batik izan zitzakeen neurrietarako.


Obraren kanpo-egitura honako hauxe da:

Sarrera bat gaztelaniaz.

Sei autu edo elkarrizketa. Horietan garatzen da obraren mamia.

Zazpigarren elkarrizketa.


Zein da obraren muina?

Maisu Juan kaletar ezjakina da eta Peru Abarka, berriz, baserriko eskolan. (Basarteko unibertsitatean) hezi eta zaildutako gizona; pertsonaia bakoitzak islatzen duen bi munduen arteko joan datza obraren gakoa.

Joko horretako elementua dira:

Obrako bi pertsonaien nortasuna.

Bi pertsonaien izaeraren ikerketa.

Elkarrizketaren bidez denbora- eta leku-zehaztapenak, oso urriak badira ere egiteko trebetasuna.

Ohituren azterketa.

Pertsonaia bakoitzaren araberako hizketa-mailaren jokoa.

Euskarari buruzko oharrak

Eta, oro har, mundu-ikuskera sosa: baserri-bizitzaren idealizazio nabarmena barne.

Maisu Juan izenez baino ez da maisu. Bi pertsonaia nagusien arteko elkarrizketaren bidez garatzen da; gainerakoak bidenabar baino ez dira agertzen. Eta horixe du obrak trama-arrasto bakarra.

Baina bi protagonisten arteko  oreka, autoreak halaxe erabaki duelako, Maisu Jaunen alde lerratzen da, haren motz eta ezinean, irakurleak hura hurbilago sentitzen baitu Peru orojakilea baino. Dena dela, autoreak pertsonaiekiko erabili duen begikotasunak ederki asmatu du bi pertsonaien arteko nortasun-oreka aurkitzen.


Kritikak Peru Abarka euskal obra gorenen artean dauka. Ezaugarri hauek argigarri izan ditzakegu:


Kultura-maila arruntetik goratxoagoko hartzaileari dago zuzenduta obra.

Obra euskal mundu jatorraren erakusleiho izaki, irakurlearentzat oso begiko egiten da.

Elkarrizketaren ugariak arindu eta hartzaileari hurbildu.

Gainera, obraren oinarri bihurtu ditu autoreak.

Elkarrizketen aberastasunarekin ordezkatzen asmatu du.

Erritmo arina behin eta berriro goraipatzen dira Peru Abarkaren ezaugarrien artean.

Azkenik, balio etnologikoa ere estimatzen dute; erabilera metalinguistikoa dela eta. Laburrak izanda ere, deskribapen tarteak lortzeko erabili baititu.


Ezaugarri horiek guztiek Peru Abarka oso obra originala bihurtzen dute arrazoi hauengatik:

Molde honetako aurrekaririk ez dago gure literaturan.

Mogel obraren lanketarako hautatu dituen oinarrietan eta orekan oso airoso mugitu zen.

Eragina

Mogelek berak jasotako eraginen artean, Peruk Rousseau-ren Emilio edo Heziketaz obrako protagonistarekiko kidetasuna aipatu ohi da. Mogelek berak geroan utzi duen arrastoa aipatzean, bizkaitar idazleen artean izan dela nabarmendua dio kritikak.


XX. Mendeko ohitura-eleberriaren aitzindaritzat dauka kritikak Mogelen hau. Idazle apaizen artean Peru Abarka beraz gainera, Mogelen sermoiak eta erlijioa-argibideak bere oso estimatuak izan dira.


Bukatzeko, jakitekoa da Peru Abarka euskal erromantizismoaren lotu izan dela. Obra XIX. Mendea jada oso aurreratuta zela argitara eman izanak, ordea, eragin hori ezinezko bihurtzen du.


Entradas relacionadas: