Peru abarka lana

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,39 KB

 

Hainbat liburu...Eta lehendabiziko nobela? Bizitzako azken urteetan kaleratu zituen Mogelek

Bere obra guztiak, euskaraz zein gazteleraz. Euskarazko batzuk erlijio gaikoak dira (Confesio

Ona, esaterako), baina ez-erlijiosoak ere idatzi zituen: azken hauen artean eskola umeentzako

Alegiak, hiztegitxo bat, eta baita Mogel ospetsu bihurtu zuen lana ere: Peru Abarca (1802)


Liburu hau Peru Abarca nekazari alfabetatugabearen eta Maisu Juan kaletar

Eskolatuaren arteko elkarrizketa da, eta helburu didaktiko argia du. Taberna inguru batean

Elkar topatu, eta Peruk bere etxera gonbidatu du Maisu Juan herriko bizitza ezagut dezan


Maisu Juan Barberua da –orduko zirujau antzeko bat- eta eskolatua eta kaletarra denez Peru

Baserritarra baino gehiago dela uste du. Liburuan zehar argi geratuko da, ordea, benetako

Maisua Peru dela: Peruk daki euskara ongien, berak ezagutzen ditu baserrietako lan guztiak eta

Bera da kristaurik zintzoena. Bera da eredua. Maisu Juan, ordea, behar ez den bezalako

Euskaldunaren adierazgarri da; euskaldun kaskarra, baserrian ezjakina eta kristau hotza


Liburuaren tesia, beraz, oso tradizionalista da: euskal bizimodurik eta euskararik garbiena,

Euskaldunik zintzoena, baserrian dago eta ez kalean. Hainbat urte beranduago Sabino Aranak

EAJ-PNV sortzean lehendabiziko nazionalistek tesi hau defendatu eta aldarrikatu zuten


Liburu baliotsua da Peru Abarca, XIX. Mendeko bizitza eta ohiturak ongi deskribatzen

Dituelako. Baina horretaz gain, asmatutako pertsonaien arteko fikziozko istorio bat kontatzen

Duenez, euskarazko lehendabiziko nobelatzat hartu izan da. Gaur egun ez da horrelakorik uste


Obrak ez du narratzailerik, eta elkarrizketa hutsa da. Lazarragaren XVI. Mendeko

Eskuizkribuaren aurkikuntzak, gainera, erabat argitu du ez dela Mogelena lehenengo nobela


Edonola ere, horrek ez du Mogelen garrantzia apaltzen,

Mendebaleko euskara literaturara hurbiltzen lehena izan baitzen



...Baina ez Mogelena bakarrik

Hona hemen XIX. Mende hasierako beste zenbait idazle aipagarri:


A) Pedro Antonio Añibarro bizkaitarra hartzen da, Joan

Antonio Mogelekin batera, bizkaiera literarioaren

Sortzailetzat. Apaiz honek euskarazko lan kopuru handia sortu zuen: erlijio-liburuak,

Gramatikak, hiztegiak, itzulpenak, eta abar. Asmo didaktikoa nagusitu zen berarengan,


Mogelengan bezala, nahiz eta bere hizkera Mogelena baino dotoreagoa izan. Escu-


Liburua izan zen Añibarroren libururik ezagunena



B) Juan Bautista Agirre. Asteasun jaio eta bere herrian ibili zen apaiz bizitza osoan

Adituen ustez gipuzkoar idazle zaharretan onena izan zen. Sermoilari ona izan zen eta

Gipuzkoan gehien erabilitako doktrinetako baten egile izan zen


C) Joaquín Lizarraga. Agirre bezala, nafar hau ere bere herriko apaiz izan zen. 60 urte

Luzez aritu zen Iruñea ondoan dagoen Elkano herrixkan abade. Bizi zen artean ez zuen

Libururik argitaratu, baina bere herritarrei kristau doktrina azaltzeko

Idatzi zituen eskuizkribuek 5.000 orritik gora biltzen dute. Orduko

Idazle nafar aipagarri bakarra da; Iruñea inguruko euskara desagertu

Zen aspaldi, eta bera da lekuko bakarra


D) Iparraldearen iluntasuna. XVIII. Mendetik aurrera gutxiengo bihurtu

Ziren Iparraldean jaiotako euskarazko idazleak. XIX. Mende hasierako

Idazle aipagarri bakarrenetakoa Martin Duhalde apaiz lapurtarra izan

Zen



Elkano. Joaquín Lizarragaren

Jaiotetxea


ARIKETAK


1. Izan al zuen batere eraginik Ilustrazioak XVIII. Mendeko literatur giroan?

A) Bai, kultura indartu nahi izatea mesedegarri izango zelako


Entradas relacionadas: