Peru abarka lana

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,75 KB

 

Maisu Juanen alde lerratzen da, haren motz eta ezinean, irakurleak hura hurbilago sentitzen baitu Peru orojakilea baino. Errealistagoa agertzen da, azkenean, Maisu Juan, Peru batere hutsik gabea baino.


Bi pertsonaien arteko nortasun-oreka aurkitzen du. Peru "pedante" samar agertzen denean ere, esan daiteke behin ere  ez duela gainditzen gehiegikeriaren muga.

Kritikak Peru Abarka euskal obra gorenen artean dauka. Ezaugarri hauek ditu:

  • Kultura-maila arruntetik hartzaileari dago zuzenduta obra.  XVII. Mendean Axularrek idatzitako harako "ez dut liburutxo hau letratu handientzat egiten, eta ez soil, deus ez dakitenentzat ere" hura ekartzen du gogora Mogelen jomugak.

  • Obra euskal mundu jatorraren erakusleiho izaki, irakurlerentzat oso begiko egiten da.

  • Elkarrizketarren ugariak bestelakoan ere luzea ez den obra arindu egiten du, eta hartzaileari hurbildu.

  • Elkarrizketak, gainera, estilistikako elementu eta obraren oinarri bihurtu ditu autoreak.

  • Ekintza- eta denbora-adierazpen laburra gorago aipatu bezala elkarrizketen aberastasunarekin ordezkatzen asmatu du.

  • Kontaera bera eta erritmo arina behin eta berriro goraipatzen dira  Peru Abrkaren ezaugarrien artean.

  • Azkenik, obraren balio etnologikoa estimatzen dute adituek; edota euskara bera ezagutzeko duen balioa, egiten duen erabilera metalinguistikoa dela-eta. Bina horretan ere autoreak ondo asmatu du, laburrak izanda ere, deskribapen-tarteak lortzeko erabili baititu.

  • Ezaugarri horiek guztiek Peru Abarka oso obra originala bihurtzen dute arrazoi hauengatik:

    • Molde honetako aurrekaririk ez dago gure literaturan.

    • Mogel obraren lanketarako hautatu dituen oinarrietan eta orekan oso airoso mugitu zen.

ERAGINA

Mogelek berak jasotako eraginen artean, Peru protagonistak Rousseau-ren Emilio edo Heziketaz(1762) obrako protagonistarekiko kidetasuna aipatu ohi da; alegia, Emilio basati berez onberak geroan utzi duen antza, baina antz hori oso zalantzazkoa da, Peru Abarkan ez baita Rousseauren ideiarik jasotzen, ez haren planteamendu berritzaileetarako hurbilketarik egiten.

Mogelek berak geroan utzi duen arrastoa aipatzean, bizkaitar idazleen artean izan dela nabarmena dio kritikak. XX. Mendeko ohitura-eleberriaren aitzindaritzat dauka kritikak Mogelen obra hau.

Azkenik, onartu beharrean gaude idazle apaizen artean Mogelen sermoiak eta erlijio-argibideak oso estimatuak izan direla.



Entradas relacionadas: