Peru abarka 1.Elkarrizketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,64 KB

IRITZI KRITIKOA

Obra 1802an idatzi arren, 1881ean eman zen argitara, baina eskuz egindako kopiei esker, argitara eman aurretik ere ezaguna zen, garai hartan euskaraz idatzitako obra batek izan zitzakeen neurrietarako. Bizkaieraz idatzia dago.

Ez da erraz sailkatzeko lana. Euskal eleberrien aitzindaria dela idatzi izan da, baina ezin esan daiteke eleberrien ohiko arauetara makurtzen denik. Alde batetik, obrak ez du tramarik; ondorioz, pertsonaiek ez dute hasiera, garapena eta amaiera duen istorio bat osatzen; eta, bestetik, leku- eta denbora-aipu minimoek ere ez dute adierazkortasun narratiborik. Elkarrizketa bizi-bizien inguruan eraturiko kontaketa-jarduera dela defini daiteke, agian, zabal bada ere.

Obraren kanpo-egitura honako hauxe da:

  • Sarrera bat gaztelaniaz

  • Sei autu edo elkarrizketa. Horietan garatzen da obraren mamia.

  • Zazpigarren elkarrizketa. Bi apaizen arteko solasa jasotzen da autu horretan. Ez du obraren mamiarekin loturarik.

Zein da obraren muina?

Maisu Juan kaletar ezjakina da eta Peru Abarka, berriz, baserriko eskolan, Basarteko unibertsitatean, hezi eta zaildutako gizona; pertsonaia bakoitzak islatzen duen bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa.

Joko horretako elementu dira:

  • Obrako bi pertsonaien nortasuna

  • Bi pertsonaien izaeraren ikerketa

  • Elkarrizketa bidez, denbora-eta leku-zehaztapenak, oso urriak badira ere, egiteko trebetasuna.

  • Ohituren azterketa

  • Pertsona bakoitzaren araberako hizketa-mailaren  jokoa.

  • Euskarari buruzko oharrak

  • Eta, oro har, mundu-ikuskera osoa: baserri-bizitzaren idealizazio nabarmena barne.

Maisu Juan izenez baino ez da maisu, Peruren ondoan ikasle besterik ez baita. Bi pertsonaia nagusien arteko elkarrizketaren bidez garatzen da obra: gainerakoak bidenabar baino ez dira agertzen. Eta horixe du obrak trama-arrastro bakarra.

Baina bi protagonisten arteko oreka, autoreak halaxe erabaki duelako, Maisu Juanen alde lerratzen da, haren motz eta ezinean, irakurleak hura hurbilago sentitzen baitu Peru orojakilea baino. Errealistagoa gertzen da, azkenean, Maisu Juan, Peru batere hutsik gabea baino.

Dena dela, autoreak pertsonaiekiko erabili duen begikotasunak ederki asmatu du bi pertsonaien arteko nortasun-oreka aurkitzen. Peru "pedante" samar agertzen denean ere, esan daiteke behin ere  ez duela gainditzen gehiegikeriaren muga.


Entradas relacionadas: