Pertsona iatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,8 KB

 
BIDEAN IKASIA: Liburu honetan egileak azaltzen diguna, 1993tik2016 arte Hondarribian bizi izan den alardearen inguruko gatazka da, hau da, emakumeen erreibindikazioa alardearen festan era aktiboagoan parte hartzeko eskaera. Arantza Urretabizkaiak gertaera horietaz itxuraz kronika bat idatzi du, batzutan lehen pertsonan, bestetan herriko pertsona desberdinen ikuspuntutik. Baina idazlea ez da kronika hutsean gelditu: gertaera horietatik ausnarketa desberdinak garatu ditu. Beldurraren mekanismoak, gehiengoen presio-mekanismoak gutxiengo gainean,  gorrotoaren sortzea, zurrumurruen oinarriak eta aldaketak, tradizioaren moldatekak... Orokorrean, liburua alardetik haratago doa, gizakiei eta gizarte bati buruzko erradiografia azaltzeko.Irizpide horiekin, maila pertsonaleko bizipenak eta biografia herriaren historiarekin nahasten da. Esaterako, idazleak azalduko digu zergatik erabaki zuen Jaizkibel konpainian sartzea eta horren ondorioz ze arazo pertsonalak jasan behar izan zituen erabaki hori hartzeagatik, nola bizi izan zituen alarde tradizionalaren aldeko jendetzak haien aurka jotzen zuenean edota kalean iraindua izatearen sentimenduak eta horren aurrean garatutako defentsa-mekanismoak. Baina baita ere kantinera baten iritziak, beste auzolagunen iritziak edo gertaeren aurrean kanpotik etorritako kazetari baten harridura ezagutaraziko dizkigu. Hau guztia oso estilo gertuan eta zuzena, kapitulu laburren bitartez.Orokorrean, Hondarribiko historia txikiaren gertaera batzuk ezagutuko ditugu, gehienetan idazle feminista baten ikuspuntutik. 1996ko irailaren 8an 26 emakume hondarribiko kaleetara atera ziren alardean desfilatzea aldarrikatzera. Tartean Arantza Urretabizkaia. Ordainik garestiena etsai bihurtu direla izan da vaina berez ez dira inoren etsai. Berak edozeinek moduan danborra jotzeko eskubidea du. Etsai moduan tratatu zitzaien eta horrek isolamendua(agurra ukatzea) edota zeinbait esparrutatik kanpo uztea ekarri du. Egoera honetan liburuan garbi ikusten da erantzuna: espainak gorri eta tente tente egotea… Iritzi desberdina dueña etsai bilakatzea ez da Hondarribian bakarrik gertatzen, edozein tokitan gertatu daiteke, vaina Hondarribiko kasua 23 urte dabiltzatelako horren atzetik.Hausnartzeko liburua da eta izenburua hortik dator, hau da, zer ikasi dut liburu honetatik, zer den bidean, bizitzan ikastea…Desadostasunaren aurrean, gorrotoari nola aurre egin ikasi du, eragospenen aurrean eusten, alaitasuna fabrikatzen…Irunen antzeko egoera bizi izan zen. Beldurrari (fisikoak) buruz hitz egiten du.    Haiei leporatzen dietena da kostako konpainiari baimena eskatu Gabe kale nagusira jeistea da. Hala ere, denbora dezente zeramatzaten baimena eskatu ta eskatu vaina ez zuten erantzunik jasotzen. Problema zen ez nongoa zen parte hartzen zuena, baizik eta emakumea izatea. Mota guztietako irainak pairatu izan zuten emakumeek(putas, bigotudas…). Gizonak, ertzaintza, udalak, erakundeek jarrera sineztagarria, oztopoak hasieratik. Udalak alde baten alde egin zuen, ez konponbidearen alde.: pribatizatu zuen alardea, baztertzailea…Berdintasun legea egon arren ez da betetzen eta bestetik uste  dut gehengoari zilegitasuna kendu behar zaiola kasu hauetan.Zeren ez da zilegi giza eskubideen aurka egotea nahiz ta gehiengoa ados ez egon. Ohiko alardean, emakumeen eginkizun bakarra kantinerarena izan da. Konpainia bakoitzak emakume bat hautatzen du bere kantinera izateko. 1990eko hamarkadatik aurrera, hainbat pertsona eta alderdik emakume eta gizonen parte-hartze askea proposatu dute. Horrek gatazka piztu du: alde batetik, betiko alardearen aldekoak; eta, bestetik, alarde mistoaren aldekoak. Horrenbestez, egun, bi alarde egiten dira: Betiko Alardea, Alarde Fundazioak antolatutako alarde pribatua, eta Jaizkibel Konpainiaren alardea, gizon eta emakumeen artean bereizten ez duen alarde publikoa.Zergatik egiten den alardea?
1638ko
uztailaren 1ean
Luis XIII.A Frantziakoaren gudarosteak Hondarribia setiatu zuen. Lehenbiziko egunetan hondarribiarrek udalerriko elizan bildu eta Guadalupeko Ama Birjinari setio hartatik libratzearen truke Olearso muinoko Guadalupeko baselizaraurtero prozesioa egingo zutela hitzeman zioten. Udalerria 69 egunez setiatua egon zen, harik eta 1638koirailaren 7an setioa amaitu zen arte. Ondorioz, hondarribiarrek hitzeman bezala, urtero herritar armatuz lagundurik prozesio herritar-erlijiotsua egin ohi da: alardea.

ETA…


Entradas relacionadas: