Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,58 KB

Testu Hau Pertsiarren
Manifestuaren zati bat da. Madrilen egin zen 1814ko apirilaren 12an. Manifestu bat denez, politikoa da. 69 diputatu absolutistek, hauen artean 34eliz gizonek idatzi zuten testu publikoa da. Egilea kolektiboa da beraz.
Fernando VII.A, Frantziako gatibu egon ondoren, Espainaiko erregetza lortu zuenean diputatu absolutistek Erregimen Zaharra berrezartzeko beharra adierazten diote erregeari. Testu honek Erregimen Zaharra ezartzea eta Cadizen eginiko guztia ezabatzea du helburu. Independentzia gerra amaitu berri zegoen, Valensayko ituna sinatu zuten eta orduan bueltatu zen Fernando VII.A Espainiara.

Testuan hainbat ideia nagusi azpimarratu beharra dago. Parrafo bakoitzeko ideia nagusi bat azpimarratuko dut:
1.Parrafoa: Espainaiko egoera pertsiarrenarekin alderatu eta erregea gatibu egon den sei urteetan anarkia egon dela diote.
2.Parrafoa: Monarkia absolutua defendatzeko hainbat arrazoi: arrazoia eta adimena; jainkoaren legearen araberakoa denez, justua da; subirano absolutuak jatorri jainkotiarra du.
3.Parrafoa: Cadizen eginiko guztia deuseztatu eta foruak, usadio eta ohiturak berrezartzea eskatzen dute.
Testuhau ulertu eta bere garai historikoan kokatu ahal izateko hainbat gertaeraren berri jakin beharra dago. 1808an Fontainebleauko ituna sinatu zen eta honen bidez frantziar tropek ia Espainia guztia inbaditu zuten, gainera, gortean hainbat ika-mika zeuden eta hau ikusirik Napoleonek Karlos IV. Eta Fernando VII.A Baionan bildu zituen. Bertan, abdikatu eta koroa Napoleonen esku utzi behar izan zuten. Baionako Estatutua eginz en, Erregimen Zaharrarekin amaitzeko lehen pausua izango Da.
Honekguztiak hainbat altxamendu eragingo ditu. Altxamendu hauek Espainia osoan zehar hedatu eta Independentzia gerra sortuko da 1808tik 1814ra iraungo duena. Gerra Valensayko itunaren bidez amaituko da. Gasteizko eta Irungo San Martzialeko batailak galtzeak Frantziako inbasioaren Amaiera adierazi zuen eta honek errenditu behar izan zuen. Bien Bitartean 1812an Cadizko konstituzioa egingo da. Konstituzio honetan Erregimen Zaharra ezabatu nahi zuten eta subiranotasun nazionala aldarrikatu zuten.
FernandoVII.A, Independentzia gerra amaitu eta Frantziaren porrotaren ondoren itzuli zen Espainiara. Desiratu ezizena jarri zioten izan ere, denek desiratu zuten: Erregimen Zaharraren aldekoek, Erregimen Zaharra berrezarri nahi zutelako; liberalek, liberalismoa ezarri  eta konstituzioa sinatzeko eta herritar zumeek arazoak konpontzeko. Absolutistek orduan egingo dute Pertsiarren Manifestua. Fernando VII.Ak Gorteetako diputatuen zatiketa, une horretan zuen herriaren harrera ezinhobea, armadaren laguntza eta Pertsiarren manifestua ikusirik 1814ko Maiatzaren 4an Valentzian agindu bat eman zuen, bertan Cadizko Gorteek eginiko lege guztiak huts eta baliogabe aldarrikatu zuen, 1812ko konstituzioa barne.Testuhonetan ageri den Pertsiarren Manifestuak hainbat ondorio izango ditu. Lehen esan dudan bezala, Cadizen eginiko guztia ezabatu eta Erregimen Zaharra berrezarri zuten: nobleen pribilegioak mantendu, herri xumeak
zergak ordaindu behar zituen, inkisizioa berrezarri…Liberalismoak atzerakada izugarria izan zuen eta honen ideiak finkatu eta errotzeko itxaron egin behar izan zuten. Liberal zein afrantsesatuak persegituak, zein exekutatuak, kartzelaratuak edo atzerriratuak izan ziren. Lehenago ere nahiko handia zen krisi ekonomikoa handiagotu egin zen eta gainera Ameriketako koloniek independentzia lortzeko lanetan ziharduten. Espainak egindako saiakera liberala bertan behera geratu zen

NOV


Entradas relacionadas: