Perspektibismoa eta arraziobitalismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB

 



2.2.
Perspektibismoa eta arraziobitalismoa: Perspektibismoa edo zirkunstatzialismo. Errealitateari bere ikuspuntutik begiratzen dio. Norberaren ikuspuntua edo perspektiba errealitatearen beharrezko osagaia da eta ezin esan daiteke ikuspuntu bat besteen gainean dagoenik. Perspektibismoaren teoria horrek errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. Egia absolutua errealitatearen guztizko ikuspena beraren inguruan jasotako irudi guztien konbinazio antolatua izango da. Irudi bakoitzak errealitatearen zati bana dakar. Egia lortzen da ikuspuntuetatik irudiak bateratzen. Bestearen irudiek nireek beste eskubide dute existitzeko. Ortegak errealismoa eta idealismoa gainditu nahi zuen: Jarrera errealista, k.A. VI mendeko Greziatik Europako Errenazimentura arte. Errealismoak gauzari gizakiaren gainetik jartzeko gaitasuna lehentasuna eta independentzia ematen dio. Jarrera idealista Errenazimendutik gaur egun arte. Arrazoia giza subjektua izango da gizakiaren eta munduaren arteko harremanaren protagonista. Ortegaren ustez benetan erreala dena nia eta gauzak dira; nia etengabe dago gauzei lotuta eta aldrebes. Niaren eta gauzen arteko elkartze harreman eta jokabide hori da bizitza.
Zirkunstanzia eta perspektiba kontzeptuek egiaren ikuskera bat izateaz gain Espainia antolatzeko Ortegaren asmoa adierazten dute.

Arraziobitalismoa

Gizakiaren bi perspektiba nagusiak aztertzeko ahalegina da: bizitza eta arrazoia. Bitalismoaren eta arrazionalismoaren kritika gero bi hauen sintesi bat egiteko.  Bizitza emandako errealitatea da eta arrazoia errealitate hori ulertzeko ahalegina. Alde batetik arrazionalismoaren gehiegikeriak kritikatzen ditu eta bestetik bitalismoak ezagutzari buruz duen ikuskera murritza eta bultzatzen duen jarrera irrazionalista. Arraziobitalismoa bi ideiatan oinarritzen da: bizitza arrazoia baino lehenagokoa da eta bizitza gizakiaren errealitate erradikala da. Arrazoiak bizitzari buruzko gogoeta egin behar du






























Entradas relacionadas: