Zergatik panpox pertsonaiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

Arantxa Urretabizkaia

Arantxa 1947 urtean Dnostiako egia auzoan jaio zen.Hamahiru urterekin idazkaritza ikasten hasi eta hamaseirekin, berriz, erizaintzaren ikasketari ekin zion. Historiako lizentziaduna eskuratu zuen Bartzelonan
1975 urtean.

1977an kazetaritzaren munduan murgildu zen, eta huraxe du lanbide ordutik: Egin egunkarian, Deian, Diario Vascon eta ETBn jardun du, besteak beste.Euskaltzain urgazlea ere bada.

Poesiaren bidetik hasi zen Urretabizkaia. Hain zuzen ere, 1972an  "San Pedro bezperaren ondoak" poema luzean adoleszentziaren amaierari buruzkoak azaleratu zituen.

Dudarik gabe, arrakastarik handiena 1979an lortu zuen Zergatik Panpox? lanarekin. Bost urte lehenago utzi egin zuen senarrak protagonista. Beronek, Panpox esaten dion haurra du. Obran emakume horren bizimoduko egun bat kontatzen da, neskaren gogo eta burutazioak agerraraziz, barne-bakarrizketa luze batean. Urretabizkaiaren arrakasta ez zen bere horretan geratu: Ignazio Aldekoa X. Saria lortu zuen 1981an "Baina ez egunero" ipuinarekin, 1987 saturno idatzi zuen, maitasun istorioa da, Alargun geratutako berrogei urte inguruko gizonaren maitasun istorioa da. Baina ez ohiko maitasun istorioa, latza eta tristea da, alkoholaren babespean bizi den gizon alargunaren ezintasunak kontatzen baitira. 1992an liburu autobiografiko bat idatzi zuela esan daiteke, Koaderno gorria izenekoa. 12 urte geroago, bere nobelarik alaiena idatzi zuen, 3 mariak. 1981ean Segoviako ihesa filmean aktore gisa azaltzen da. 1983an, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik kaleratu zuen. Bertan hiru amodio-istorio triste bildu zituen. Urte berean, Albaniako konkista filmean ibili zen gidoilari. Hiru urte beranduago, Zergatik panpox?
obraren egokitzapena prestatu zuten zinemarako, eta 1987an berriz egin zuen gidoigile Lauaxeta filmean. Urretabizkaiak zenbait elkarrizketetan aitortu duenez, dena den, ez omen zuen zinemaren esperientzia nahi beste gozatu

Entradas relacionadas: