Ortegaren pentsamendua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,89 KB

 

Bizitza eta historia arrazoimena:


arrazionalismo filosofikoaren arabera, egia bat aldaezina eta absolutua da eta gizaki arrazoimenak soilik ezagutu dezake. Arrazionalismoa bizikontrakoa eta historiaurkakoa da. Ortegaren iritziz, arrazoimen abstraktuak ezin dezake hauteman bizitzaren errealitate konkretua, eta arrazoimen abstraktu horren ordez, bizi arrazoimena aldarrikatzen du. BIZI ARRAZOIAREN EZAUGARRIAK. -historikotasuna. Bizi arrazoia historikoa da, bizitza zirkustantziarekin aurrez aurre arrazoitzean datza, horixe da bizi arrazoimenaz baliatzea eta horri uko egiten badiogu bizitzari uko egiten ari gara. Gizaki orok bizi proiektu bat prestatu du zirkustantziari begira eta hura betetzen ahalegintzen da. Baina eratzen duen programaren gabeziez ohartzen denean beste proiektu bat egingo du, unean uneko zirkustantzien arabera, eta aurreko proiektuko akatsak kontuan izango ditu berriz ez egiteko. -prozesu historikoa eta belaunaldiak: ortegaren arabera, orainaldi historiko bakoitzak hiru bizi denbora ditu: gazteak helduak eta adinduak. Garai berberean bizi diren pertsonak garaikideak dira eta ez adinkideak. Adinkideak ideiak eta arazoak partekatzen dituzte, antzeko mundu baten eraikuntzaren alde egiten dute eta belaunaldi bat osatzen dute.

ortegak dioenez, garaikideak diren guztiak adinkideak izango balira, ezinezkoa litzateke edozein aldaketa, eta historia gelditu egingo litzateke. -bizi arrazoi historikoak erabilitako kontzeptuen zehaztapena. Izaki bizidunen izana etengabeko aldaketan oinarritzen denez, haien zerizan propio hori deuseztatzen ez duten lontzeptuen bide prestatu behar dugu, eta kontzeptu horiek ezin daitezke ezagutza abstraktuaren gisakoak izan. -bizi arrazoia eta egiaren kontzeptua. Egiari buruzko ortegaren ikusmoldea: ·egia moralaren arloan: benetako bizitza. Gizakiak bere bizitzako momentu bakoitzean aurkezten zaizkion ahalbideetatik bat aukeratu behar du, bere existentziarako esanguratsuena den jarduera. Hautaketa serioa izan behar da, ondorioak baititu. ·egia zientzia arloan: behin behinekoa. Zientziaren arloko egia egiazkotzat hartuko dugu iraganean onartutako egiak kontuan hartzen dituelako kontra zein alde egiteko, horregatik dira aurrerapausoak, baina baieztapen horiek errealitatearekin elkartu behar dira hipotesi hutsak ez izateko.

Arraziobitalismoa:


perspektibismoaren garapenetik sortzen den eta ortegaren helduaroan kokatzen den "el tema de nuestro tiempo idazkian gogoeta egiten du gizakia dagoen 2 ikuskera erradikalenetan: bizitzaren ikuskera eta arrazoimenarena. Hortaz, etapa berri hau perspektibismoaren zehaztapena da. Bizitzaren perspektiba edo ikuskera emandako errealitatea da; arrazoimena errealitate hori ulertzeko ahalegina. 2 ikuspuntuek ezaugarri komunak dituzte, batetik beren errotikotasuna eta bestetik beste edozein beste edozein ikuskeraren oinarri izatea. Ezagutzak beti izaera arrazionala duela defendatzen du eta bizitza ardatz ikergaia dela. Ikusmolde honi jarraituta, arrazoimenaren eta bizitzaren arteko harremana ulertzea da filosofiaren zeregina. A) sustraizko errealitatea. Ortegarentzat bizitza da errealitate erradikala eta beste errealitate guztiek hori dute oinarri. Giza bizitza etengabeko aritze hutsa da, zeregin hutsa. Gizakiaren osagai naturala, jaiotzatik ematen zaiguna, berez zertzen da, baina ez da gizakia gizaki modura bereizten duena. Bereizgarri duen osagaia naturaz gaindikoa da, bizia hutsik ematen zaionez behartuta dago hura betetzera, horrela bizi proiektu bat aukeratuz./

giza bizitza proiektua betetzean datza, zirkustantziari begira. Bizitza ez da kontenplazio ez pentsamendua, ezta teoria ere. Lehenik jardutea eta gero gogoeta egitea da, hau da jardutea. Arrazoimena zerbaiten gainean dago, eta horren gainean emango du arrazoia. Bizitza da norberarena, nire bizitza izateagatik inorendu ezin dezakedana. Ortegaren arabera, bizitza niaren eta zirkustantziaren batura da. -nia. Gizaki bakoitzaren nia proiektu bat da, izatea irrikatzen duen zerbait baina oraindik ez garena. Gizakia askatasun hutsa da, eta ez du behin betiko identitaterik, orain modu batean da eta bapatean beste modu batean. Aukeratzen duena aukeratuz, hautaketa justifikatu behar du. Erabakitzean proiektuari leial bazaio, bizi autentikoaren egile izango da, bestela zentzugabeko bizitzaren eramaile bihurtuko da. Ortegak dioenez, gizakia izateko erabateko nahia da. -zirkunstantzia. Nia ez den beste guztia, baita norberaren gorputzar ere. Ez dugu zirkunstantziarik aukeratzerik, bertan gaude murgildurik eta. Zirkustantzia gure sinesteetako edukiek osatzen dute. -niaren eta zirkunstantziaren arteko elkarrekintza. Ortegaren filosofiaren abiapuntua ez dira gauzak ezta nia ere, zein bere aldetik bien arteko elkarrekintza baizik.

Perspektibismoaz


El espectador izeneko obran argitaratutako idazkietan ikuspegiaren garrantzia nabarmentzen da./ Bibliaren eta Platonen aipamenak ezinbesteko erreferentziak dira pentsamendu judu-kristauaren zirkunstantzia eta filosofia grekoaren zirkunstantzia Mendebaldeko gizakia ulertzeko. Baina horiez gain badira askoz hurbilagoak diren zirkunstantziak ere eta ez gara haietaz jabetzen. Halere, zirkunstantzia horiek eragin handia dute gugan, oso gertu ditugulako eta kontuan hartu beharko lituzke gogoeta filosofikoak. Ni naiz ni eta nire zirkunstantzia. / Norberaren perspektiba errealitatearen beharrezko osagai da, eta ezin daiteke esan ikuspuntu bat besteen gainetik dagoenik. Perspektibismoaren teoriak errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarikatzen du. Ondorioz, ikuspuntuetako irudiak bateratu ahala lortuko dugu errealitatearen guztizko ikuspena, hau da, EGIA absolutua./ Ortegaren aburuz, pertsona baten iritziak balioa du, nire iritziarekin bat ez datorrelako. Desadostasun hori pertsona horren pentsamenduaren autonomiaren seinale da, eta nire iritziaren osagarri. Beraz, Ortegak besteen ikuspuntuak onartzeko behar den tolerantzia nabarmentzen du:besteen irudiek nireek beste eskubide dute existitzeko, nireak bezalakoak direlako, (elkarren osagarri.)/

 Hala ere, Ortegak aurre egin nahi die eszeptizismo eta erlatibismoari. Joera horien arabera, ez da egia ziurrik eta baldin badago, ezin aurki daiteke. Aldi berean, arrazionalismoaren asmoa gainditu nahi du, hau da, ikuspegi bakarra aurkitzea denbora eta pertsona ororentzat./ Perspektibismoaren arabera, errealitatea ezin daiteke interpretatu subjektuaren eta objektuaren arteko ohiko bereizkuntza baztertzailearen eremuan. Ortegak bateratu egiten ditu nia eta gauza: niak gauzak bizitzen ditu. Errealitatearen hautematea elkartze horretan oinarritzen da./ Ikuskeren arteko erlazioak bilatu behar ditugu. Kontua errealitatea ulertzea da. Egia baieztatzeari utzi eta beste ikuspegi batzuekin partekatzeari ekin behar diogu./ Ortegak paisaiaren irudia proposatzen du perspektibismoa azaltzeko. Ez dago ikuspuntu bereziki onik paisaia jakin bati begiratzeko, paisaia behatzeko erabiltzen ditugun ikuspuntu guztiak dira onargarriak. (Are gehiago perspektibismoa da errealitatea begiratzeko ikuspegi zehatzena eskaintzen diguna.)  Adb.: udako euri zaparrada ez da berdina soroa ureztatzen ari den baserritarrarentzat eta hondartzara doanarentzat.

Ideiak eta sineskerak:


Ortegaren iritziz, gizaki bat aztertu nahi badugu, haren ideiak aztertu behar ditugu. Beretzat : ideiak gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenadak dira. Baina ideia-nozioak esanahi asko dituenez, filosofo madrildarrak ideia-nozioa zehazten du, ondoren ikusiko dugun moduan./ Ortegak bi ideia mota bereizten ditu: alde batetik, sinesteak; besterik, burutazioak edo ideiak. Sinesteak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira. Ez du haien alde egiteko beharrik sentitzen, horren barneratuta ditugu. Haien "baitan" bizi gara, edo beste era batera esanda: Sineskerek gu gauzkate. Arnasten ditugun airea bezalakoak dira, haietaz pentsatu  eta ez dugu haietaz pentsatu beharrik, hain dira gureak. Adb: Eguzkiak bihar ere argituko duela, edo etxetik kanpo kalea dagoela ...Sineskerak jaso ditugu gu existitu aurretik egon direlako. Era berean, sinesteak komunak dira giza gizatalde bateko kideentzat./ Gizakiak besteen sinesmenak ezagutu ondoren, hain barneratuak dituen bere sinesmenak zalantzan jartzen ditu, eta bere sineste horiek errealitate izateari uzten diote, eta gizakia harri eta zur geratzen da. Ordura arteko sinesmenak burutazio (ideia) hutsak iruditzen zaizkio.

 Zalantzak eta sineskerak berdinak dira zentzu batean:  bietan gaude. Zalantza benetakoa denean erabat hartzen gaitu, (Ortegak "un mar de dudas" esapidea erabiltzen du.) Zertan ezberdintzen dira, beraz, sinesteak eta zalantzak? Egoteko moduan. Zalantzan egon bagaude, baina ziurtasun faltarekin; sineskeran, aldiz, ziurtasunarekin. Eta etengabeko zalantzan bizi ezin garenez, hurbilen dugunari eusten diogu, hau da, arrazoimenari. Honela sortzen da Filosofia: (gizakiak sineskerekiko uste ona galtzen duenean eta ahalmen berri batekin fio izaten hasten denean, hots,) arrazoimenarenganako  fedeaz hornitzen denean./ Burutazio-ideiei dagokienez, gizakiak berariaz eraikitzen dituen pentsakizunak dira, eta horietaz eztabaidatzera ere iritsi daiteke, haien barnean murgilduta sentitzen delako./ Zalantza beti egon da ideien baitan nola edo hala, eta horregatik berreratu edo aldeztu behar ditugu etengabe, harik eta sineskera bihurtu arte./ Sinesteak hain errotuta ditugunez, ez ditugu aldeztu behar, eta ez dugu haiekin bat egitea balioesten. Aldiz, ideiekin ados bizi izatea balioesten dugu, haietan bizi ez garelako, eta ahalegin berezia egin behar dugu. Nolanahi ere, sineskerak ideia bihurtu ditzakegu, haiei buruz gogoetak egitean, (eta alderantziz, ideia bat asko errotuz sineskera bihurtu daiteke.)

wittgenstein  (Viena, 1889-  Cambrigde, 1951):   Filosofiaren funtzioa"Tractatus"  eta "Ikerketa  filosofikoak"  idazlanetan. Bi filosofia guztiz desberdinak  aurkitzen ditugu  Wingcnsteinen pentsamenduan, “Tractatus” eta "Ikerketa  filosofikoak"  idazlanetan./ Hizkuntzak   kezkatzen  zuen  nagusiki   Wittgenstein:  hizkuntzak nola  irudikatzen duen mundua. Hizkuntza   bere  osotasunean errealitatearen   mapa   bar    da.   filosofiak hizkuntzaren mugak  argitu  behar  ditu, argi  eta  garbi  egon  dadin  zer  esan  daitekeen zentzuz  da   zer  ez.  Horregatik.  hizkuntzaren  mugek munduaren  mugak adierazten dituzte:   ez dakigunaz,  hobe  isilik  egotea./ "Tractatus'ten,  Filosofiaren zeregina    proposizio   zientifikoen  zentzu  logikoa argitzea  da eta  horretarako  hizkuntzaren  analisi  logikoa erabiltzen  du, Etikaren,:  estetikaren   eta  metafisikaren   proposizioak  ez dute  esanahirik, hizkuntzaren eta munduaren mugak  gainditzen ahalegintzen  direlako. Hizkuntzaren  erabilera egokia  urratzen  dute.  eta  zentzugabeak  dira. Baina hor daude hain zuzen  gizakiaren  benetako   arazoak, errealitate   esanezin  hori  da  errealitaterik garrantzitsuena./

Zientziaren hizkuntza  da  zentzua duen  eta  mintza daitekeen  bakarra,  eta eredutzat  eta idealtzat  hartzen  dugu "Ikerketa  filosofikoak"  Ean. Wittgensteinek dio hitz edo perpaus  bat ulertzea  ez dela erreferenteak   ezagutzea ... ("Sokrates''   ahoskatzen   dudanean, filosofo greziarrari buruz ari  naizela.  alegia). erabiltzen  jakitea  baizik.  Izan ere. Hizkuntza erreminta-kutxa batekin   alderatzen du:  kutxaren   barnean   erreminta   asko  daude, eta   bakoitzak   bere Funtzioa  du. errerninta-kutxak  bere funtzioa   beteko du baldin  eta  barnean   duena erabiltzen  jakinez  gero./ Erabilerak  hitzaren edo perpausaren  esanahia zehazten du. Orain ez zaio hizkuntza logikoa  interesatzen, perfektua,  adiera  bakarrekoa, baizik  eta mintzaira arrunta. Eguneroko hizkuntzan, hitzek   adiera   bat  edo  beste  izan   dezakete  egoeraren , zirkunstantziaren arabera: ironia.  irainak, etb.  hizkuntzak   hizkuntza-joko   asko ditu, eta horietako  bakoitzak  arau  batzuk, Hizkuntza  ezagutzea  arau  horiek erabiltzen jakitea da./ filosofiaren  zeregina  hizkuntza  Jokoak aztertzea   da, hizkuntzaren erabilera nahasiak eta  okerrak  ezabatzeko.  Filosofiak, ,ez ditu arazo filosofikoak konpontzen, desagerrarazteko  baizik, hizkuntzaren erabilpenaren ulerkuntzaren bidez.

Iruzkina:


Ortegak zioen zalantza, ordura arte gizakiak sendo eduki dituen sineskera tradizionalek porrot egiten dutenean, haiekin gehiago ezin daitekeenez fida, zalantza sortzen dela, eta egoera hori amildegi batekin konpara daitekeela, hau da, geure existentziaren deuseztapenaren edo hondamendiaren lekukoa da zalantza./ Hala ere, inor ezin da egon bizitza guztian etengabeko zalantzan; horrela izango balitz bizitza astunegia litzateke. Baina, bestalde, bizitzan zalantzarik izango ez bagenu beti berdina errepikatzen eta egoera berdinak sentitzen egongo ginateke, eta hori aspergarria izateaz gain, ez da erosoa. Beraz, zalantzek  gure bizitza berrizten dute eta ikuspegi berriak ekarri. Alde horretatik ikusita, Ortegak planteatutako zalantzaren ikuskera positiboa da, eta zalantzak sortutako zuloa leiho batekin konparatu daiteke. (Horrela sortu zen filosofia pentsamendu mitikotik.) Hala ere, ziurtasunak izatea funtsezkoa da bizitzeko, eta garrantzitsua da gure ziurtasun-iturria non dagoen jakitea. Denboraren joanaren ondorioz, ziurtasun-iturriak aldatu egin dira, eta orain, gauza materialetan soilik aurkitzen dugu ziurtasuna, hala nola, etxea, lanpostua, etab. Baina gauza horiek iragankorrak dira, ekonomian oinarriturik baitaude.

Horregatik, beti ibili behar dugu ziurtasun berriak bilatzen. Lehenago zeuden  gizakien arteko hartu-emanak jadanik azalekoak eta iragankorrak dira, eta ez ditugu ziurtasun bezala hartzen. Beraz, ziurtasun oso edo iraunkor bat bilatzea ia ezinezkoa egiten zaigunez, sineste-falta handia dago gaur egungo mundu honetan, eta gizakiak normaltzat hartzen duena eszeptikoa izatea da, horrek berarekin nihilista bihurtzea dakarren arren./ Guzti honengatik, esan daiteke gaur egungo bizitza hutsune edo zulo txiki askoz beterik dagoela, eta zulo horiek gure bizitzaren zatiak berenganatzen dituztela, gure zalantza areagotuz. Hau konpontzeko, Ortegak planteatzen duena kontuan izan behar dugu, baina beste zentzu batekin:  Hurbilen dugunari heldu behar diogu, horrela gure bizitza sendotuz eta dentsoago bihurtuz, zulo horiek saihestu ahal izateko. Baina, kontuan izan behar da hurbilen dugun hori gure adiskideak, familia, lankideak, ... Direla, eta ez aurrean ditugun gauzak soilik (messenger, tuenti, facebook...), hau da, pertsonei erreparatu behar diegu, gauzei erreparatu ordez.

Entradas relacionadas: