Ortegaren objetibismoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8 KB


··

Objetibismoa eta gizarte-ardura.

Masak eta elitea


Ortegaren lehen aroa 1902an hasi eta 1914ean bukatzen da, Meditaciones del Quijote argitaratzen duenean. Bertan planteamendu perspektibista azaltzen du.
Ortegaren ustez Espainia Europatik bi joerek urruntzen dute: pentsamendu sakonaren ordez literatura egitea eta eztabaida antzuetan aritzea. Hori zuzentzeko objetibismoa proposatzen du, Europako jarrera intelektualak Espainian errotuz. Espainiaren gainbeheraren arrazoia atzerapen zientifikoa dela dio, (izan ere zientziak eman dio nagusitasuna Europari.) Zientzia objetibismoaren oinarria da eta garatzeko gaitasun batzuk ezinbesteko ditu: zehaztasuna eta metodoa, jarrera kritikoa eta arrazionaltasuna. Horrela Espainiako subjektibismoaren gaixotasuna senda daiteke. Hautematen ditugun objektuak elkarrekin zerikusia duten kontzeptuen sare batean sartzen baditugu, jakintzaren zientzia sendo eta bateratzaile bat eraikitzera iritsiko gara.
Horrela, Ortegak ezagutza prozesuaren oinarri gnoseologiko sendoen bilaketaren bidea hartu zuen. Ortegarentzat neokantiarren mezua gauzetara beraietara jotzea da. Jarrera subjetiboek, iritziek, ez diote behar duen zorroztasuna emango zientziari. Errealitateko gauzek gure ezagutzaren azken epaile izan behar dute, beraiek dute lehentasuna. Hala ere, ezagumena hezi eta trebatu behar dugu. Gure ahalmen teorikoari esker, gizakiok gauzak pentsamenaren bitartez berreraiki behar ditugu. Horretarako, ezinbestekoa da ikuspuntu egokian kokatzea eta horretan datza hain zuzen gauzak modu objektiboan hartzea.
Ortegak dio gizartearen gainbehera gizakien bikaintasun zaletasuna galtzean hasten dela. Herrialdea desegin egiten da masak ez duenean masa izan nahi, gailentzen direnen aurka egiten duenean. Herrialde bat ondo antolatzeko, gutxiengo hautatu batek zuzenduko duen masa antolatu bat behar da. Hau da, gizabanako bikainak gailentzen dira, eta masak jarraitzen die. Eliteak bikaina eta eredugarria izan behar du; masak, aldiz, bikaintasunarekiko zaletasuna izan behar du, eta esanekoa haren aurrean. (Gizarteak gizarte izateko, masak masa izan behar du, hobetzeko nahiarekin.) Baina hori guztia erein egin behar da, eta benetako iraultza heziketan datza. Ortegaren iritziz hau da Espainiako arazoa: norbaitek maila intelektual handiagoa duenean, hura miretsi ordez, nabarmenkeriatzat hartzen da, agerian uzten duelako gainerakoen gabezia.
Beraz, Ortega bere garaiko demokraziaren aurka agertzen da. Ortegarentzat, herria zuzenduko duten goi-mailako pertsona horiek -elitea- ondo aukeratzea da garrantzitsuena. Dena dela, ez da ahaztu behar masak onespena eman behar diola.

Perspektibismoa eta raziobitalismoa

Ortegaren pentsaera lau etapatan bana ditzakegu: objetibismoa, zirkunstantzialismoa, perspektibismoa eta arraziobitalismoa. Objetibismoak dio errealitatea deskribatu egin behar dela.Espainiaren garai hartako gainbehera, zientziarik ezean zetzala uste zuen, teoria gabezian. Zientzia, objektibotasuna, zehaztasuna, metodoa eta arrazionaltasuna baita, eta bere ustetan, subjektibismoa akatsa da. Kixoteren gaineko gogoetak (1914) lanean, Ortegak dio, ni, ni eta nire zirkunstantziak naiz. Gizakia zirkunstantzia jakin batean oinarritzen da, jaiotzaz heredatzen dituen sinesteetan. Bere historia sortu behar du gizakiak, egokitu zaion zirkunstantziarekin, bere proiektua aurrera eramateko, gizakia ez baitago aurredeterminaturik.(Pertsona bera, Afrikan eta hemen jaiota ezberdina izango da, zirkunstantziak ezberdinak baitira, eta norbanakoa, banakoak eta bere inguruak osatzen baitute). Beraz, errealitatea deskribatuko dugu, objektiboki baina gure perspektibatik, errealitatea ikuspuntu ezberdinetatik azter baitaiteke. Dena ez da berdina denentzat.>. Gizakia egiara helduko da, baldin eta bere ikuspuntuarekin kontsekuente bada, eta bere zirkunstantziaren bidez ezagut daitekeen errealitatea baino ez du ezagutuko. Errealitateaz jabetzeko era bakarra gizabanakoaren perspektiba da. Perspektiba guztiak benetakoak dira,denak dira egiazkoak.Ez da bat ala bestea, baizik eta osagarriak dira. Perspektibismoaren ideia honek errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. Horrela, egiaren esanahia berritu eta aldatzen da. Egia muntaia bat da. Egia bat beste egia batean oinarritzen da, beste ideia batzuetan hartzen du bermea egiak. Perspektiba faltsu bakarra dago, bakarra (unico-a) izateko pretentsioa duena. Perspektibismoaren bidez egia monolitikoa gainditzen du,kristautasuna. Ortegak, besteen ikuspuntuak onartzeko jarrera tolerantea azpimarratzen du. Horrela, onartzen denean norberaren ikuspuntuaz gain beste perspektiba ezberdinak daudela, norberaren bezain baliozkoa den bestea baloratzen dugu bere desberdintasunagatik. Esan bezala, perspektiba bat ez da bestea baino egiazkoagoa, baina batzuk besteak baino hobeak dira, ikuspuntu konprentsiboagoak eskaintzen baitituzte, elementu aniztasuna dela medio. Ortegak aurre egin nahi die eszeptizismoari eta erlatibismoari. Joera horien arabera, alferrik ahalegintzen gara egia ziurrak bilatzen, subjektuaren ezagumenak mugak baititu.
Arrazionalismoa ere gainditu nahi du, hau da, ikuspegi bakarra aurkitzea denbora eta pertsona ororentzat. Errealismoa eta idealismoa errealitatea eta ezagutzari buruzko bi teoria dira. Errealismoan objektuak, gauzak, du garrantzia, eta subjektua ezabatu egiten da; idealismoan, berriz, subjektuak du garrantzia eta objektua ezabatu egiten da. Ortegarentzat, errealitatea, bizitza, norberarena da. Norbanakoa, banakoa eta bere zirkunstantziak dira, eta ez bata ez bestea ez dira independenteak, bata bestearen menpe dago. Perspektibismoaren garapenetik Ortegaren doktrina arraziobitalista sortu zen, bere helduaroko etapa, Gure garaiko gaia lanean adierazia. Gizakiaren bi perspektiba nagusiak aztertzeko ahalegina da: bizitza eta arrazoia. Bizitzaren (bitalismoa arrazoiaren aurka) eta arrazoiaren (bizitzarekiko itsua, ez da honetaz mintzatzen) perspektibak, zabalenak, nagusienak direla dio. Bere ustez, biak bateratu behar ziren bizitza ulertzeko.Arrazionalismoaren gehiegikeriak ere kritikatzen ditu eta gure bizitzak oinarrian ez duela arrazoimena dio, baizik eta sinesteetan oinarritzen dela bizitza.
··

Gure garaiko gaia: arrazionalismoa gainditzea

Ortega y Gassetek arrazionalismoa kritikatu zuen. Platon, Aristoteles, Descartes eta abarren arrazoimena, bere ustez oker dago edo behintzat behar baino garrantzia gehiago eman zaio. Bizitza alboratzen duen edozein printzipioren aurka egiten du (Nietzsche bezala).
Ortegaren hitzetan gure aroaren gaia intelektuala den orori giza bizitzan zer eginkizun eta leku dagozkion jakitea da. Gure aroa, beste garai batzuek bezala, aztoramenduz betetako aroa da. Oraingo aztoramendua, mendeetan zehar ekoizpen intelektual handia egin ondoren, jadanik ideiekin zer egin ez dakigulako gertatzen da. Badugu ideiekin hanka sartu dugulako susmoa, baina oraindik ez dakigu zein den beraien benetako zeregina. Ortegaren ustez, problema intelektualismoan, arrazionalismoan, dago. Arrazionalismoaren bidez egindako muntaiak gainezka egin du, bizitzaren aurrean lehentasuna hartuz. Horregatik, gure garaiko gaia arrazionalismoa gainditzea da, azken finean, bizitza ulertzeko.
Arrazionalismoaren arabera egia bakarra, absolutua eta aldaezina da, eta gizakiak arrazoimenaren bidez bakarrik ezagut dezake. Horregatik, Ortegaren iritziz, hain arrazoimen abstraktuak ezin du hauteman bizitzako errealitate konkretua; errealitate hori berez ezegonkorra denborazkoa eta historikoa delako. Arrazoiak ezin du giza bizitza ulertu, gauza bihurtzen duelako; gainera sineste eta ideien balioa alderantzikatu du. Beraz, arrazoimen abstraktu horren ordez, bizi-arrazoimena aldarrikatu behar da (raziobitalismoa).





Entradas relacionadas: