Ortega y gasset testuinguru historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,32 KB

1.1. Datu Biografikoak: Madrilen jaio zen 1883an, kazetagintzari eta politikari lotutako Madrilgo goi-burgesiako familia dirudun batean. Bere senideak "El Imparcial" delako egunkariaren jabeak ziren, aita zuzendaria zelarik. Lehendabiziko ikasketak beustun eta Madrilen, Filosofia eta Letren fakultatean, Burutuko ditu. Espainian ikasketak amaitu eta Alemaniara abiatzen da (Leipzig, Nurenberg, Kolonia, Berlin eta Harburgoko unibertsitateetan)
filosofia ikasketak egingo Zituelarik. Bertan kantiar berrien (Herman Cohen eta Paul Natorp) eragina Jasoko du. Filosofo hauek Kanten pentsamenduaren berreskurapena proposatzen Zuten.

 Espainiara itzulita Espainiako gizartea Eraberritzeko eta europartzeko beharra aldarrikatu zuen . 98. Belaunaldiko Partaideek (Azorin, Baroja, Unamuno...) azaldutako asmoarekin bat etorrita. Espainiar hondamen ekonomiko, soziala eta kulturala Gainditzeko ezinbestekoa zen modernizazioaren aldeko ahaleginak egitea.

1910an Metafisika Katedratiko izendatzen dute Madrileko Unibertsitatean non 1936. Urtera arte Eskolak emango dituen. 1923an "Revista de Occidente" delako Aldizkaria argitaratzen hasten da. Aldizkari honen garrantzia eta eragina oso Sakona izan zen bere garaian zeren eta Europan ematen ari ziren mugimendu Kulturalen berri ekartzen baitzien Espainiako intelektualei, horrela Espainiaren modernizazioa bultzatuz.

 Primo de Riveraren diktadurapean, 1929an, Ortegak bere katedratik dimititu behar izan zuen bere klaseekin Madrilgo Antzoki batean jarraitzeko. Bigarren Errepublika (1931) ezarri aurreko Krisialdi politikoan, Ortega monarkiaren erregimena deuseztatzearen alde agertu Zen. "Errepublika babesteko Elkartea" sortu ondoren kongresurako Diputatu hautatu zuten.

 1936an Guda zibila hastean erbesteratu egiten Da, bere borondatez,  Espainia utziz. Bidaiak egin zituen (Paris, Holanda, Argentina eta Portugal). 1945. Urtera arte Ezda berriro itzuliko. Baina bere katedra ez zuen berreskuratu eta espainiar Bizitza publikotik baztertuta geratu zen 1948an Humanitateen Institutua sortu Zuen, Julian Marias bere ikaslearen laguntzaz, eta ondorengo urteetan, hitzaldiak Eman zituen Estatu Batuetan, Alemanian eta Suitzan. 1955ean hil zen Madrilen. Ortega y Gasseten lanak

1.2

Testuinguru historikoa

Espainian, XIX. Mendearen bukaeran, burgesia nabarmentzen hasi zen. Estatuak ekonomia askea ez Onartzearen alde zeuden. Langileak, hiritarrak eta nekazariak,ideia anarkisten eta sozialisten aldekoak Ziren.

1895ean, Kubako Bigarren Independentzia Gerra hasi zenean, Espainiako kolonialismoaren Gainbehera hasi zen, eta Parisko itunarekin amaitu zen. Itun horren arabera, Espainiak Amerikako kolonia guztiak eta Filipinak galdu zituen.

Kolonien Jabetzaren galera eta herritarren ondoriozko kontzientzia-egoera "98ko Krisia" izenaz ezagutzen da. Zaharberritu beharra zegoen: ezinbestekoa zen Europan zabaltzen ari ziren planteamendu etiko berriekin eta konfigurazio politikoarekin Bat egitea.

 XX mendea hasa zenean, Espainiak 15 millioi biztanle Inguru zituen, gehienak landan bizitzen. 1882. Eta 1914. Urte bitartean, milloi Bat lagunek penintsula utzi Amerikako lurraldeetara joan ziren. Horrez gainera, Landatik hirirako migrazio bolada handia izan zen.

Espainiak hiru Kezka nagusi hauek zituen: nazionalismoak; Marokoko gerra; eta gizarte arazoa.

 1902. Urtea geroztik Espainiako errege zen Alfontso XIII,akpolitikan parte hartu zuen, Espainia birsortzeko eta herrialdea Sendotzeko asmoz.

 1923. Urtean Miguel Primo de Rivera jeneralak Estatu kolpe bat zuzendu zuen eta gobernu ultrakontserbadorea eratzen joan zen. 1930ean dimititzera behartu zuten. Urte bat geroago, hauteskundeek Errepublikaren aldeko partiduen koalizioari eman zioten garaipena. Alfontso XIII. Ak Espainiatik alde egin behar izan zuen, eta 1931n Bigarren Errepublika Aldarrikatu zuten (Ortega diputatua izan zen). Konstituzio berriak zenbait erreforma Egin zituen.

 1936an Errepublikaren aurka jotako Estatu-kolpeak behin betiko hautsi zituen Ortegaren eraberritze-gurariak. Espainiako Gerra Zibilaren ostean (1936-1939), eta 1975. Urtera arte, Franco Jeneralaren diktadura izan zen.


Testuinguru filosofiko:


iturri desberdinetak zeuden eta filosofia Eskola sendoa sortu zuten Madrilen.

• Neokantiarrak: Marburgoko eskolak Kantek sustatutako maila eta zorroztasun filosofikoak Berreskuratu nahi zituen, figura hartzen da zientzia ezagutzara murriztutako Fiosofia sortzeko. Ortegaren lehenengo proposamenen artean, objektibismoa, honi Erantzuteko sustatua.

 • Diltheyren historizismoa: Gertakari Soziokulturalak garapen historikoaren ondorio dira eta egiak, historiarekin eboluzionatzen Dute. Giza ekintzak bilakabide historikoan garatzen doan bizi-
testuinguru jakin Batetik sortu dira. Filosofiaren egitekoa, errealitateari esanahia ematea da giza Esperientziarik abiaturik.

 • Joera bitalista:
Honen ordezkari dira Nietzsche, Bergson, Dilthey, Ortega... Funtsezko errealitatea bizitza da eta garrantzitsuagoa Da norberaren existentzia errealitatearen aurrean barne-barnetik atzematea. Ortegaren teoria filosofikoari arraziobitalismoa deritzo. Bizitzaren Lehentasunari ekin behar dio, baina, arrazoimenaren laguntzaz.

 • Krausismoa: Hau berritze eta erreforma mugimendu Bat izan zen. Arrazoiaren bidez, oinarri filosofiko bat aurkitu nahi izan Zuten, bestelako Espainia bat eraiki ahal izateko.1876. Urtean Irakaskuntzarako Erakunde Librea sortu zen. Uste zuten hezkuntza zela bide bakarra Espainiako Gizartea errotik aldatzeko. II. Errepublikako hezkuntza programa Erakundean Oinarritu zen.

 • Novezentismoa: 98ko belaunaldiaren eta Abangoardien arteko zubia da. Berrikuntza intelektuala nahi zuten, baina Europara hurbiltzeko. Pentsaera zabaltzeko, saiakeraz baliatu ziren eta hainbat Arlo landu zituzten.(Ortegak artikulu laburra eta saiakera).

·Heidegger: Existentziari ematen zion Garrantzia, lehenengo existentzia (hemen nago) eta gero gainerako guztia. 

8. Hurbilketa orokorra XX. Mendeko filosofoei:


• Atomismo Logikoa  Bertrand Russell-ek hizkuntzaren Analisi logikoa egin zuen. Hizkuntzak proposizio atomikoak (sinpleak) eta Molekularrak (konplexuak) dauzka. Proposizio molekularrak sinpleetatik abiatuta Sortzen dira, konektore logikoekin.

• Positibismo Logikoa Vienako taldearen inguruan eratutako eskola da, enpirismo eta Hizkuntzaren analisi logikoaren tradizioak elkartzen ditu. Tradiziozko Filosofia tesi gehienei eginiko kritika sinbolizatzen du, eta bereziki, Metafisika, epistemologia eta etikarekin loturiko planteamenduak.Oinarriak:Metafisikaren Ezeztapena. Hipotesi metafisikoek ezertarako balio dute eta dituzten arazoak Baliogabeak zein irtenbiderik gabekoak dira.Fisikalismoa (fisika, edozein Diziplina orientatu ahal izateko ezagutza gida izango da) eta zientzietako Unitatea.

• Marxismo Humanista eta zientifikoa: Marxismoaren interpretazioa egitean hainbat gertaera Garrantzitsu aintzat hartu behar ditugu: Iraultzaren porrota Mendebaldean, Gizabanako iraultzailearen desagerpena, eredu zaharrak agortu izana eta egiaztapen-narrazio Handien amaiera.

• Existentzialismoa.  Heidegger: abiapuntua Giza existentzia da. Giza errealitatea ezin da definitu eta aukera multzo baten Aurrean egotea a ezaugarri bereizgarriena. Benetako existentzia gizakiak Aukerei zabal egiten dienean da eta benetakoa ez denean, gauzen maila berera Kokatzen denean da.

·Hermeneutika-, literatur-, lege- eta Teologia-testuak interpretatzeko teknika hutsa izaten hasi zena, XIX. Mendean Norabide berria urratzen hasi zen. 

• Frankfurteko Eskolaren sorrera 1923an Alemanian eratutako Gizarte-ikerketarako Erakundean Dago. Kide nagusiak ondoko hauek dira: Adorno,Horkheimer, Habermasez, From, Marcuse eta Walter Benjamin.

• Fenomenologia  Edmund Husserl. Gisa-zientziatarako Metodo egokia bilatzen saiatu zen. Teoriak edo esperientziak gainjarritako Guztia kenduz, objektuen eidosa (esentzia) deskubritu nahi du.

• Hizkuntza Arruntaren filosofia: Wittgenstein. Hizkuntzaren proposizioek esanahia dute, Erabileraren araberakoa. Horrez gain, aipatuko ditugu: Estrukturalismo eta Bitalismoa (Nietzsche, HenriBergson, Ortega y Gasset). 

Entradas relacionadas: