Ortega y gasset perspektibismoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,16 KB

WITTGENSTEIN: Filosofiaren funtzioa Tractatus eta Ikerketa filosofikoak idazlanetan

 3Wittgensteinen pentsamendua aztertzean, bi filosofia desberdin aurkitzen ditugu, estiloari nahiz edukiari dagokionez. Izan ere, lehenengo Wittgenstein aipatzen dugunean, Tractatus idazlana hartzen dugu erreferentziatzat; bigarren aipatzean, Ikerketa filosofikoak./Alde batetik, Tractatusen filosofia, neopositibismora hurbiltzen dena, ez da zientzia, hau da, haren helburua ez da sistema bat egitea; hortaz, filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu. Horretan, etikaren,estetikaren eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen dira, eta ez dute esanahirik, hizkuntzaren eta munduaren mugak gainditzen ahalegintzen baitira.Hala, Wittgensteinek isiltasun esparru bat zabaltzen du alderdi mistikoaren aurrean. Etapa honetan, hiru arlo, eremu bereiz daitezke: alde batetik, zientziaren hizkuntza da zentzua duen eta mintza daitekeen bakarra, eta eredutzat eta idealtzat hartzen dugu. Bestetik, arlo mistiko bat hizkuntzaren eremutik harantzago, non gizakiaren benetako arazoak dauden. Azkenik, tartean filosofia dago, hizkuntzaren jarduera kritiko modura./Bere bigarren etapan (Ikerketa Filosofikoak), 1929tik aurrera, hizkuntzak beste hainbat gauzetarako balio duela aldarrikatzen du. Honetarako, erraminta kutxaren metafora erabiltzen du (balioanitza). Bere ustez, hizkuntzan hizkuntza jokoak erabiltzen dira (txisteak, otoitz egitea, abestea eta abar), baina guztiak baliozkoak dira; hots, zentzudunak. Arazo filosofikoei dagokienez, benetako arazoak ez direla adierazten du, funtsean hizkuntzaren arazoak baitira, modu desegokian erabiltzearren. Hala ere, 3lehen etaparen antzera, filosofiaren eginkizuna arazo horiek disolbatzean zentratzen du.

Objektibismoa eta gizarte ardura. Masak eta elitea


Ortega y


Gasset filosofo espainiarraren pentsaera azaltzeko planteamenduak hiru arotan garatzen dira:
aro objektibista (1902-1914), aro perspektibista (1914-1923) eta aro arraziobitalista (1923-1955)./Lehenengo aroan Ortegak Espainia Europatik aldentzen duen bi joera aurkitzen ditu: pentsamendu sakona landu ordez literatura egiteko zaletasuna, eta eztabaida antzuetan aritzea. Jarrera hauek zuzentzeko, objektibismoaren diziplina proposatzen du, oinarritzat zientzia duena. Hau garatzeko gaitasun batzuk behar dira: zehaztasuna eta metodoa, gabeziak eztabaida antzuetara eramaten gaituelako; jarrera kritikoa, bestela errailarekin pentsatuko genukeelako; eta arrazionaltasuna, diziplina intelektuala  zuzentzeko./Ortegarentzat, neokantiarren mezua “gauzetara beraietara jotzea” da, hau da, errealitateko gauzek gure ezagutzaren azken epaile izan behar dute; ez, ordea, hipotesiek. Nolanahi ere, gizakiok gauzak pentsamenaren bitartez berreraiki behar ditugu eta horretarako gauzak modu objektiboan hartu behar ditugu./Lehen aro horretan, Ortega gazteak adimen eredu bat proposatu nahi du, oso gabezia larriak ikusten dituelako. Gizarteak estatu bat sortzen du hobeto bizitzeko, horretarako, gutxiengo hautatu batek zuzenduko duen masa antolatu bat behar da, gizartean gailendutako gizabanako bikainak eta masa jarraitzailea izanda. Eliteak bikaina eta eredugarria izan behar duen moduan, masak bikaitasunerako zaletasuna izan behar du. Azkenik, gizartea gizarte izan behar du justua izan aurretik, eta horretarako masak ikasteko eta hobetzeko gogoa izan behar du, masa den aldetik. Era berean, gizakien bikaintasun-zaletasuna galtzen denean, gizartearen gainbehera hasten da, herrialdea deseginez./Beraz, Ortega bere garaiko demokraziaren aurka agertzen da, herriak ez baitu eskumenik hautespen-prozesuan. Madrildarraren ustez, herria zuzenduko duen elitea ondo aukeratzea da garrantzitsuena.

Perspektibismoa eta arraziobitalismoa


 Ortega y Gasset filosofo espainiarraren pentsaera azaltzeko planteamenduak hiru arotan garatzen dira: aro objektibista (1902-1914), aro perspektibista (1914-1923) eta aro arraziobitalista (1923-1955)./Perspektibismoa
Ortegaren bigarren aroa da, perspektibetan oinarritutakoa. Perspektibak errealitatera hurbiltzeko modu desberdinak dira. Hainbat ditugun arren, guztiak zuzenak dira; hots, ezin daiteke bat hobetsi. Honek ez du esan nahi egia erlatiboa denik (Ortega ez da erlatibista), baizik etaperspektiba desberdinak elkartuz pixkanaka egia eraiki dezakegula (denon artean)./Ortegak eszeptizismoa (erlatibismoa) eta arrazionalismoa gainditu nahi ditu. Lehenengoak egia absolutuaren existentzia ukatzen du. Arrazionalismoak, ordea, egia absolutua, behin betikoa, eta askotariko prespektiben gaindikoa da. Horrela, biak kritikatu eta bien puntu positiboak sintetizatzen ditu. Alde batetik, bizitzaren perspektiba (errealitatea) eta bestetik, arrazoimenaren perspektiba (errealitatea ezagutzeko eta ulertzeko gaitasuna)./Beste aldetik, Ortegak kritikatu egiten ditu perspektiba hauek. Erlatibismoak (eszeptizismoa) irrazionalismorako joera duela aldarrikatzen du, eta arrazonialismoaren kasuan, bere gizakiaren ikuskera mugatua. /Ortega y Gassetek bizitza definitu zuen, aritze hutsa, zeregin hutsa edo jardutea bezala. Hiru definizio aipatu bazituen ere lehenengo biak baztertu egiten ditu (biologiara murrizteagatik eta arrazoimena ez delako bizitzako tresna nagusia, intuizioa baizik). Bere ustez, ezagutzak izaera arrazionala du, eta arrazoimenarekin bizitza ezagutzen saiatu behar gara (arraziobitalismoa)./Bizitzak bi alderdi dituela aldarrikatzen du: ni-a eta zirkunstantzia. Ni-a askatasun hutsa, izateko nahia eta bizi proiektua da. Ez du identitaterik eta ez dago gorputzez eta arimez osatuta. Zirkunstantziak, aldiz, gorputza eta arima hartzen dute bere gain. Zirkunstantziak “nia” ez den guztia osatzen du. Proiektua burutzerakoan topatzen ditugun erraztasun eta zailtasunen multzoa da. Zirkunstantzia, hala ere, ezin daiteke aukeratu (bizitzen garen garaia, adibidez). Guretzat benetako errealitateak direnak osatzen dute zirkunstantzia./Bizitza, Ortegaren ustez ni-aren eta objektu eta gauzen arteko elkarrekintza da. Bere ustez honakoa da lehenbiziko errotiko errealitatea, honetatik sortzen baita errealitatea.

Entradas relacionadas: