Ortega y gasset ideiak eta sinesteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

 

Arraziobitalismoa  Arraziobitalismoa bizitza eta arrazoia batzearen saiakera da, hauen bien irrazionalista eta arrazionalismoaren gehiegikeria antibitaletan ikusten dira. Arraziobitalismoaren ustetan, gizakia, norbanakoaren bizitzan existitzen da eta hau da bere lehen errealitate erradikala: bizitza. Gizakia bizitzan da,eta pentsatuko duen oro, zirkunstantzia horrek markatutako bizitzan pentsatuko du. Beraz, arrazoimena, bizitzaren mugaren barruan ematen da eta ez da arrazionalistek imajinatutako arrazoimen puru, mugaezin eta absolutua. Bizitzak ordea ez du gure existentzia guztiz azaltze​n, izan ere, askeak garen honetan, zirkunstantziak aukera ezberdinak eskaintzen dizkigu eta guk aukeratu behar dugu. Hau arrazoimenarengatik da posible. Arrazoimenak gure bizitza proiekta dezake eta horren arabera aukeraketak egin. Ondorioz, eta arrazionalismoaren kontra, ez dugu bizi behar pentsatzeko (bizitza kondenatuz), bizitzeko pentsatu baizik. Egia moralak​, proiekzio horietan onena deritzoguna aukeratu eta hori gauzatzeko pausoak ematearen koherentzian ​datza.


Bizi-arrazoimena eta historia-arrazoimena.Bizitza eta historia


Errealitatea gizabanakoaren bizitzan ematen da eta hortaz, gizakiaren bizitzarengatik dago baldintzaturik. Bizitza horretan ematen da pentsamendua, arrazoimenaren erabilera.
Arrazoimena ez da gizakiaren testuingurutik at erabili daitekeen gaitasun abstraktu eta absolutua. Hau ez ikustea izan zen arrazionalisten akatsa. Bizitza, errealitate erradikal gisa ez ikustea. Arrazoimena bitala da, bizitzan ematen delako eta norberaren bizipenengatik dagoelako baldintzaturik. Arrazoimena bizi-arrazoimena da, eta bizitzan jarri beharko luke bere jardutearen erdigunea. Bizitzeko pentsatu behar da eta ez alderantziz. Bizitza hau ordea, aldi berean, historikoa da, garai baten fruitu da eta honegatik egongo da baldintzaturik. Hortaz, arrazoimena bera ere, bitala izateaz at, historikoa ere bada, ez baitituzte perspektiba berdinak izango antzinako greziarrek eta gure egungo 


pertsonek.Gure arrazoimena aurrekoengandik jaso duenetik abiatuko da, nozio hauekin jarraitzeko edota arbuiatzeko. Belaunaldi bakoitzak bere sinesteetatik abiatuta pentsatuko du. Horregatik dio gizakiak ez duela naturarik, historia baizik. Ortegak hiru belaunaldi ​mota bereizten zituen. 30 urtetik beherakoak, 30-45 bitartekoak eta ondorengoak. Gobernua, 30-45 bitartekoena izan ohi da eta hauek, belaunaldi bezala, sineste jakin batzuk izango dituzte, gizarte bezala bizitakoaren arabera. Hurrengo belaunaldia agintera iristen ordea, beste sineste batzuk izango ditu eta aurrekoenak zalantzan jarriko ditu. Sineste gehien, adinkideekin konpartitzen dira, ez garaikideekin. Aldaketak emango dira.Ez daukagu alde batetik arrazoi historikoa eta bestetik arrazoi bitala: arrazoi bitala izatez da arrazoi historiko, batera arrazoi narratiboa dena. Beraz, bizitza ez datza izatean, gertatzean (acontecer) baino. Hitz egitea kontatzea da eta kontatzea ezkutuan dagoena agerian jarri. Horregatik pasatu behar dugu Kant-en arrazoi huts-matematikotik arrazoi historikora.


Ideiak eta sinesteak:


Ortega y Gasset espainiar filosofo garrantzitsu bat izan zen, nahiz eta ez zuen atzerritar filosofoen lanen tankerakorik egin. Bere lana ideiei eta sineskerei buruzkoa da;
ideiak eta sineskerak geure pentsaeraren osagai dira, hau da, gutako bakoitzak dituen kontenituak​. Historian zehar, bi kontzeptu hauek oso nahasirik ageri zaizkigu, eta horregatik, Ortegak nolabaiteko bereizketa egiten du bere lanean. Hasteko, Ortegak bi ideia edo pentsaera mota bereizten ditu; ideiak eta sinesteak.
Ideiak norbaitek pentsatu eta hauetaz gogoeta egin duen kontzeptuak dira, hau da, norbaitek pentsatu ​egin du eta ideiak izan ditu, nolabaiteko elaborazioa jaso dutelarik. Beste modu batera esanda, guk​ ideiak​ izaten ditugu​, pentsaeraren​ fruitu​ direnak. 


Bestalde, Ortegak dioenez sinesteak kanpotik edo bizitzatik barneratutako nozioak dira. Sineste hauek txikitatik izan ditugu barnean, eta inoiz ez dugu pentsatu hauen inguruan, hau da, sinesteak barruan ditugu, baina inoiz ez ditugu pentsatu ​eta ez ditugu elaboratu​, hor dauzkagu eta kito; sinesteek​ gu gaituzte​. Beraz, bi kontzeptuak definitu ondoren, Ortegak sinesteak ideia ​bihurtu daitezkeela azaltzen du. Geure barruan ditugun sinesteak ​hor daudenez, ez ditugu pentsatzen printzipio batean, baina beste gizarteetako edo kulturetako pertsonen sinesteak aztertzean, eta bereziki, belaunaldien arteko trukeak ematen, geure sineste propioak aztertzen hasten gara,zalantzan erortzen gara, eta irtenbide bakarra geure sinesteak pentsatzean datza, eta horrela, egiak edo faltsuak ​diren juzgatu ditzakegu, hau da, ideia bihurtzen ditugu. Beste modu batera esanda, sineskerak sustraituta dauzkagu, baina ez dira gureak, eta pentsatu egiten ditugunean, ideia​ bihurtzen dira.



Entradas relacionadas: