Ortega y Gasset: Bizitza, Pentsamendua eta Sinesmenen eta Ideien Filosofia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB

Ortega y Gasset: Bizitza eta Testuingurua

José Ortega y Gasset Madrilen jaio zen 1883an eta 1955ean hil zen, kazetaritzarekin eta politikarekin lotura zuen familia batean. Oporrak Zumaian eta Azpeitian igarotzen zituen.

Idazlan nagusiak

  • “Espainia Ornogabea” (talde zuzendaririk ez zegoela adieraziz).
  • “Massen Matxinada” (masa-gizakia kaskarkerian gustura dagoela eta nortasunik gabea dela azpimarratuz).
  • “Ideiak eta Sinesmenak” (hemen irakurri eta iruzkinduko dugun lana).

Testuinguru historikoa

Ortegaren garaian, Espainian desegonkortasuna nagusi zen: Berrezarkuntza, Primo de Riveraren diktadura, II. Errepublika eta Gerra Zibila. Kuba eta Filipinak koloniak galdu ziren, eta nekazaritzan, ekonomian eta politikan krisi sakona zegoen, “98ko krisia” izenez ezaguna.

Pentsamenduaren iturriak eta eraginak

Hasieran neokantismoaren jarraitzaile izan zen. Diltheyren historizismoa ere jaso zuen. Hainbat iturritatik edan zuen, eta errealismoaren eta idealismoaren arteko sintesia burutu zuen. “98ko Belaunaldia”ko intelektualen ezkortasunarekin bat zetorren Ortega, eta eragin handia izan zuen Espainiako kulturan.

Ortegaren Pentsamendua: Sinesmenak eta Ideiak

Filosofiaren zeregina gizakiak sinesmenekiko bere fedea galdu zuenean sortu zen. Zalantzetan murgildurik, arrazoimenari heldu eta harekin fidatu behar izan zuen zalantzetatik askatzeko.

Ideien definizioa eta bereizketa

Ideiak —artean beste bereizketarik egin gabe— gizakiak munduan nora joan behar duen jakiteko erabiltzen dituen koordenatuak dira. Ideiez horniturik, gizakiak aurkezten zaizkion eta ohartzen den beharrizan guztiak ebazteari ekingo dio.

Baina “idea” nozioak esanahi anitz duenez, Ortegak nolabaiteko arazketa terminologikoa egiteko beharra ikusten du, eta ondorioz, ideia mota bi bereizten ditu:

  • Sinesmen-ideiak edo sinesmenak
  • Burutazioak nahiz burutapen-ideiak edo ideiak

Sinesmenen izaera

Sinesmenak gure baitan berez aurkitzen ditugun usteak dira, inguruko errealitatearen nahitaezko osatzaile gisa agertzen zaizkigunak, geure burua munduan kokatzeko modua automatikoki adierazten digutenak. Eta erabat onartuta ditugunez, haien alde egiteko beharrik ere ez dugu ikusten. Haien baitan bizi gara: elikatzen gaituzten sinesmenez ere ez gara konturatzen. Esan genezake sinesmenek gauzkatela gu; ideiak, aldiz, guk dauzkagu. Arnasten dugun airea bezalakoak dira sinesmenak, hortaz. (Haien bidez dakigu Eguzkiak bihar ere argia emango digula, edo etxeko atetik kanpo kalea dagoela). Sinesmenak jaso egin ditugu, gu iritsi baino lehenago ere bertan baitzeuden. Horrexegatik dira komunak gizatalde bat osatzen duten guztientzat. Giza bizitza sinesmen jakin batzuek osatzen dute.

Zalantza eta ideien beharra

Baina, gizabanakoa bere sinesmenez gain, beste desberdin batzuk ere, aurkakoak baina berarenak bezain sinesgarriak, badaudela ohartzen denean, orduan galtzen die errespetua betiko sinesmenei, orduan ahitzen zaio arbasoenganako fedea. Horrela murgiltzen da zalantzetan. Sinesmen batek huts egin dioenez, ez da gehiago ezein sinesmenekin fidatuko. Ideiak (zentzu...

Entradas relacionadas: