Oòp

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

 
Migrazioak biztanleek espazioan egiten dituzten joan-etorriak dira. Emigrazioa biztanleria sorlekutik irtetea da eta inmigrazioa, beste leku batzuetatik biztanleak iristea. Migrazio-saldoa, inmigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da. Balantzea positiboa bada, inmigrazioa esan nahi du, negatiboa bestalde, emigrazioa. Iruzkin hau barruko migrazioaren saldoa komentatuko dut( 1964-19999artean). Nekazaritza herri atzeratua zen eta landa eskualde askotan presio demografiko handia eta lur banaketa txarraren ondorioz lur gabeko jornalari asko zeuden eta urtaroka migrazioak nekazaritza lanak egiteko edo eraikuntzan lan egiteko sortzen ziren. 1964. urtean ikusten dira bi errealitate guztiz ezberdinak: alde batetik badaude autonomi erkidego batzuk migrazio saldoa ezezkoa dutenak, haien artean emigrante gehien eman zituztenak aurkitzen  dira andaluzia, extremadura, gaztela-leon, gaztela-mantxa eta galizia. Autonomi erkidego hauek bere atzerapen ekonomikoengatik tradizionalki emigrazioaren lurraldeak izan dira. Lurralde hauetan sektor ekonomiko nagusia lehenengoa zen, nekazaritza atzeratua mantenduz eta presio demografikoa handia edukiz. Koinziditzen da batez ere Andaluzian eta extremaduran, lurralde hauetan berezko hazkundea espainiako bataz bestekoa baino handiagoa izan dela. Egoera honek, tradizionalki, sortu zuen urtaroko migrazioak, baina 1964 urtearen inguruan espainian egoera berri bat sortzen ari zen. Estabilizazio planak ekarri zuen nekazaritzaren modernizazioa eta ondorioz esku-lana sobran egotea. Aldi berean, industria nazionalak bizkortze handia ezagutu zuen eta fenomeno honek lanpostu asko sortu zituen. Horrek ekarriko zuen migrazio berri bat, behin betirako edo denbora luzerakoa. Emigranteen emaileak izan ziren autonomien artean bereiz daiteke egoera ezberdinak: alde batetik emigrazioak bultzatu dituztenak (mantxa, aragoi, murtzia); beste batzuk asko eta asko murriztu dituztela bere emigrazioa (andaluzia. Leon eta galizia); eta gero daukagu 1975eko krisia gogor jasan zuten autonomi erkidegoek (euskadi, katalunia, asturias eta madril). Azken hauetan langabezi tasa oso altua izan zen eta industria birmoldaketa planak izan zituzten. Tradizionalki inmigrazio guneak izan ziren eta denboraldi horretan ikusi zuten nola bere joera guztiz aldatzen zela. Horrela, inmigrazioa gune izatetik emigrazio lekua izatera pasatu ziren bere populazio aktiboak murriztuz. Hori da euskadiren kasua. Madrilen kasua beste multzo ezberdinetan sartzen da. Azken urtaroetan barruko migrazioetan joera berri bat ematen ari da, hau da populaketa handiek populazi0oa galtzen ari direla txikien alde. Horrela, momentu honetan 100.000 biztanle baino gutxiago duten hiriak populazioa irabazten ari dira txikien kontura. Saldo migratorio positiboak dituzten autonomi erkidegoen artean bereizketaren bat ere egin behar da. Alde batetik dauzkagu tradizionalki inmigrante guneak izan direnak eta bestaldetik garapen ekonomiko gune berriak dutenak. Gune berriak dira balerrak eta kanariak, leku hauek ekonomiaren hirugarren sektorea indartu ahala, batez ere turismoari esker, bizkortze ekonomiko handia izan dute eta inmigrazioa jasotzen dute. Valentziaren kasua, autonomi erkidego honek beti izan du inmigrazioa ekonomia indartsu eta anitza izan duelako, baina azken urteotan bere ekonomia ugaritu eta bizkortu du batez ere zerbitzu arloan eta industria dibersifikatzen eta ekonomia suspertze gune berrietako bat da. Orokorrean inmigrante gehien jasotzen duten erkidegoak hirugarren sektore ekonomikoa oso garatua dute.

Entradas relacionadas: