Ongizatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 70 KB

 

1-Gizarte Zerbitzuak Sistema Juridiko Publiko moduaren esanahia azaldu

-Gizarte zerbitzuak sistema juridiko publiko bezala hartzerakoan kontuan hartu behar da ongi lotutako ekintza bilduma bat dela, pertsonei beraien gizarte asmoak asetzeko eta ahal den neurri gehiengo bizitza kalitate eta ongizatea lortzeko, zuzenbidearen bidez araututako prestazio teknikoak daudela eta botere publikoen betebeharra dela araututako prozedura administratibo eta publiko baten eraginpean egotea.

2-Azaldu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren antolaketa


Gizarte zerbitzuen Euskal sistemaren antolaketa honako hau da:

 

3-Azaldu zer den Oinarrizko Gizarte Zerbitzua


-Oinarrizko gizarte zerbitzua: Arreta unitate polibalentea da diziplina askotarikoa eta herritarrek gizarte zerbitzuen 
Euskal sistemara iristeko duten lehen sarbidea. Oinarrizko gizarte zerbitzuaren zeregin nagusia gizarte zerbitzuen 
bidez erantzuteko moduko zer. Nolako beharrak dauden antzematea eta kargu hartzea eta Euskal sistemako atal
 batera nahiz bestera nork noiz joan beran duen koordinatzea eta kudeatzea izango da.

4- Zeintzuk dira Gizarte Zerbitzuen Euskal legearen ezaugarriak?


-Gizarte zerbitzuen Euskal legearen ezaugarriak honako hauek dira:
-Gizarte zerbitzuen euskal sistema eratzen du.
-Gizarte zerbitzuetako eskubidea eskubide subjektibotzat aldarrikatzen da osasun eta hezkuntza sisteman
 gertatzen den moduan, administrazio eta epaitegi bidez erreklamatu ahal da.
-Gizarte ekintzako hirugarren sektorearen partaidetza onartzen eta arautzen du gizarte zerbitzu publikoak 
ematerakoan (lehen mailakoak zein bigarren mailakoak)

5- Zeintzuk dira Gizarte Zerbitzuen Euskal sistemaren ezaugarriak?


-Gizarte zerbitzuen Euskal sistemaren ezaugarriak hauek dira:
-Eredu komunitario eta hurbila: Tokian tokiko ezaugarrien araberako esku-hartzea.
-Arreta ohiko ingurunean emateko modua eskaini+
-Arreta pertsonalizatuko plana
-Erreferentziako profesionala
-Esku-hartze interdisziplinarra
-Prebentzio-ikuspegia
-Babesgabezia, menpekotasuna, alboraketa eta gizarte larrialdiengan du bere eragina.
-Pertsona, familia eta gizarte talde guztien autonomia, gizarteratze eta gizarte ongizatea du asmotzat.
-Sustatzeko, aurreikusteko, babesteko eta laguntzeko eginkizunak betetzen ditu.
-Pertsonei eta harremanei buruzko prestazioak eta zerbitzuak zabaltzen ditu.

6- Zeintzuk dira Gizarte Zerbitzuen Euskal sistemaren helburuak?


-Gizarte zerbitzuen Euskal sistemaren helburuak horrela banatzen dira:
-Pertsonen autonomia sustatzea eta menpekotasun egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten 
beharrizanei aurrera hartu eta erantzutea.
-Babesgabezia egoerek eragiten dituzten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea.
-Bazterketa egoerei aurre hartu eta erantzutea eta pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
-Larrialdi egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurreahartu eta erantzutea.

7-Zeintzuk dira Gizarte Zerbitzuen Euskal sistemaren printzipioak? (gainetik azaldu)


-Gizarte zerbitzuen Euskal sistemaren printzipioak honako hauek dira:
-Erantzukizun publikoa
-Unibertsaltasuna
-Berdintasuna eta ekitatea
-Hurbiltasuna
-Prebentzioa, integrazioa eta normalizazioa
-Arreta pertsonalizatua eta integrala, eta arretaren jarraitasuna.
-Esku-hartze interdisziplinarioak
-Koordinazioa eta lankidetza
-Gizarte-ekimena sustatzea
-Herritarren parte-hartzea
-Kalitatea

 

8-Zeintzuk dira Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara sartzeko baldintzak? (Eskubideen titularrak)


Gizarte zerbitzuen Euskal sistemara sartzeko baldintzak edota eskubide titularrak honako hauek dira: 
-Informazio, balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzuetarako, gizarte kontuetan laguntza zerbitzuetarako e
ta baita ere gizarte premia larriko zerbitzuetarako nahiko izango da Euskal Autonomi Erkidegoan egotea (zerbitzu 
unibertsalak).
-Gainontzeko zerbitzuentzat:
-Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako edozeinetan erroldatuta dauden pertsonak, baldin eta legezko eta
 benetako bizilekua bertan baduten eskabidea egin behar dute aurreko 12 hilabete jarraituetan.
-Menpekotasun Legeari dagokien prestazio eta zerbitzuentzat, lege honek ezartzen duena jarraitzen da.
-Arrisku egoera edo babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeentzat: haurrak eta nerabeak Zaintzeko 
eta Babesteko Legea hartzen da kontuan.
-Zerbitzu batzuentzat baliteke errolda epe desberdina izatea, preskrizpzio           teknikoaren eta zerbitzuen 
katalogoak eta hura arautzen dutenen xedapenen arabera (EEl, ostatu zerbitzuak, eguneko zentroak, gaueko z
entroak, egoitzak…).

9-Zeintzuk dira Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioak? (azaldu)


-Gizarte zerbitzuen Euskal sistemaren prestazioak honako hauek dira:
-Teknikoak: Profesionalek egiten dituzten jarduerak dira. Harreman alderdi bat dute, laguntzezkoa eta ahal den 
neurrian erabiltzaileen parte hartzearekin gauzatu behar dira. Prestazio teknikoen barruan kontzeptu hauek aurkitzen 
dira:
-Informazioa
-Balorazioa
-Diagnostikoa
-Orientazioa
-Bitartekaritza
-Etxeko arreta
-Arreta pertsonalizatua
-Gizarte eta hezkuntza arloan eta psikosozialean esku-hartzea
estimulazioa eta erreabilitazioa, esku-hartze okupazionala, psikosoziala, heziketan esku-hartzea)
-Lagun egite soziala
-Laguntza soziojuridikoa
-Ekonomikoak: Une jakin batzuetan edo aldizka pertsonei nahiz bizikidetza unitateei ematen zaizkien diru 
kopuruak dira, gizarteratzea eta autonomia sustatzeko.Ongizateko beste sistema batzuetako izan litezke. 
Subsidiarioak dira, aldi baterako eta ohiz kanpokoak hain zuzen ere.
- Gizarteratzea eta autonomia sustatzeko prestazioak dira eta larrialdi egoera, gizarte larrialdi, 
mendetasun egoera eta babesgabetasun egoerak eragindako egoera ekonomikoak leuntzeko eta horiei erantzuteko prestazioak.
-Gizarte laguntza informala eskaintzen duten pertsonei lagundu eta ordaintzeko.
-Banan-banako prestazioak prestazio teknologikoak eskuratzeko.
-Zerbitzu pertsonalekin lotutako banan-banako prestazioak, gizarte zerbitzuen Euskal sistematik 
kanpoko prestazio edo zerbitzu batez baliatzeko aukera emateko.
-Teknologikoak: Autonomia irabazten eta gizarteratzen eta ahal den neurrian autonomia gutxi duten pertsonei 
bere ohiko bizilekuan jarraitzen laguntzen dute.
-Laguntza teknikoak: autonomiarako mugak prebenitu, konpentsatu,arindu edo ezabatzeko produktu,
 tresna, ekipamendu edo sistema tekniko oro, merkatuan lehendiz dagoena edo berariaz fabrikatua. 
Honen barnean laguntza tekniko berreskuragarriak (hornidura zerbitzuen edo aldi baterako lagapenen bidez)
 eta berreskuraezinak ( prestazioa laguntza ekonomikoen bidez) daude.
-Ingurune fisikoa egokitzea: Arkitektura oztopoak ezabatzeko obrak egitea eta erabiltzailearen ohiko 
bizilekuan egokitzeak egitea, haren irismena errazteko eta haren autonomia pertsonalaren maila hobetzeko.
-Beste prestazio batzuk:
-Gizarte arreta emateko beste sistema edo politika publiko batzuetako prestazioak: material didaktikoa, 
bekak…
-Prestazio osagarriak: garraioa, jantoki zerbitzua, garbiketa zerbitzua…

10-Azaldu “zerbitzu” kontzeptua. Zer da GGZZ Kartera?


-“Zerbitzu” kontzeptua: Antolakuntzarako atalak dira. Gizarte zerbitzuetako erakunde batek kudeatzen ditu eta 
prestazio tekniko nahiz teknologiko batek edo gehiagok osatzen dute. Kudeatzen dituzten erakundeak administrazio
 publikoarenak edo Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko erakunde pribatuak izan litezke.
-Zerbitzuen kartera: Dekretu baten bidez arautua dago (Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen
 Karteraren Dekretua). Sistemak osatzen dituen zerbitzu eta prestazio motak, helburuak, erabiltzaileen ezaugarriak, 
iraupena…xedatzen du. 

11- Azaldu Esku Hartzeko oinarrizko prozedura

-Esku-hartzeko oinarrizko prozedura honako hau da:
-Esku-hartze beharrizanekin ohartu
-Pertsona/familia erabiltzailearen oniritzia.
-Egoeraren diagnostikoa
-Arreta pertsonalizatuko plana (erabiltzaileen partaidetzarekin)
-Zehazturik dauden neurriak martxan jarri (prestazioak eta zerbitzuak)
-Zerbitzu bakoitzak banakako programazio bat egin ahal du.
-Jarraipena
-Ebaluaketa: Baliteke helburuak eta jarduerak aldatu egin behar izatea.
 Esku-hartzeko oinarrizko prozedura: Prozeduraren koordinazioa, erreferentziako profesionala-> 
Oinarrizko gizarte zerbitzuetako gizarte langilea. Baliteke udalaren beste gizarte zerbitzuetako profesionalen edo 
gizarte zerbitzu espezializatuen beharrizana edukitzea. Hauen erabakiak lotesleak dira beraien menpeko prestazioei 
dagokionarekin-> laguntza handiaren beharra-> bigarren mailako arretako gizarte zerbitzuetako profesional izango da 
erreferentziazkoa. Kasuaren eboluzioari buruzko informazioa ematen dio deribazioa egin duen profesionalari. Honek 
esku-hartzean parte hartzen jarraitu dezake.-> berrio hasierara.

12-Azaldu Gizarte Zerbitzuen planifikaziorako tresnak zeintzuk diren


Gizarte zerbitzuen planifikaziorako tresnak hauek dira:
-Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen plan estrategikoa: Eusko Jaurlaritzak Foru aldundiekin eta 
udalekin koordinatuta egiten du.
-Edukiak:
-Gizarte berrizanen diagnostikoa eta hauen eboluzioaren iragarpena.
-Helburuak, lan ildo estrategikoak eta lortzeko behar diren jarduerak.
-Sektore publiko eta pribatu itunduak gizarte zerbitzuak emateko partaidetzari lotutako orientabideak.
-Koordinazio neurriak
-Ebaluaketa baliabideak
-Memoria ekonomikoa
-EAEko gizarte zerbitzuen mapa: Gizarte zerbitzuen Plan estrategikoaren barruan aurkitzen da. Gizarte zerbitzuak 
hedatzeko biztanleriari dagozkion irizpiderik egokienak zehazten ditu.
-Oinarrizko jardun eremua: Erreferentziako biztanle kopurua Oinarrizko Gizarte Zerbitzu edo Oinarrizko 
Unitateentzat: 5.000 biztanle eta 30.000 biztanle nekazaritza inguruetan edo bereziki behartsu dauden 
inguruetan.
-Gutxieneko estaldura maila eta batez besteko gutxieneko intentsitateak.
- Planifikaziorako beste tresna batzuk: Plan Sektorialak (gizarte arazoen arabera), Plan bereziak (udaletan, 
herrialdeetan..)-> Eusko Jaurlaritzak bideratzen ditu.

13-Zelan antolatzen da administrazioen arteko lankidetza eta koordinazioa

-Administrazioen arteko lankidetza eta koordinazioa horrela antolatzen da:
-Gizarte zerbitzuen erakundeen arteko organoa:
-Eginkizuna: Sistemaren koordinazioa eta administrazioen arteko lankidetza sistemaren barnean.
-Osaera: Erakundeen ordezkaritza paritarioa.
-Gizarte zerbitzuen Euskal sistema eta beste sistema eta politika publikoen arteko koordinazioa eta lankidetza.
-Beharrizanen arabera, koordinaziorako organo bereziak sortuz eta elkarren jarduerarako baliabide 
eta protokoloak antolatuz.
-Eremu soziosanitarioa: Katalogo Soziosanitarioa, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua 
(foru eta udal mailan ere bai). Etorbizi: berrikuntza soziosanitarioko euskal fundazioa.

14- Zeintzuk dira Gizarte Zerbitzuen legeak ezartzen dituen organoak kontsultarako eta parte hartzerako


-Gizarte zerbitzuen legeak kontsultarako eta parte hartzerako ezartzen dituen organoak honako hauek dira:
-Gizarte zerbitzuen euskal kontseilua: Parte hartze eta kontsultarako organo nagusia. Osaera: Eusko Jaurlaritza, 
Foru Aldundiak, Udalak, sindikatuak, enpresak eta erabiltzaileen erakundeek, gizarte ekintzaren hirugarren sektorea
eta gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten  profesionalen elkarteen ordezkaritza paritarioa.
-Gizarte zerbitzuen lurralde kontseiluak eta toki kontseiluak: Administrazioa eta gizarte ekintzarako Hirugarren 
Sektorearen ordezkaritzarekin osatuta. Gizarte kontseilu sektorialak beharrizanen arabera.
-Zentroetan parte hartzeko kontseiluak: Zerbitzu eta zentroen erabiltzaileen ordezkaritza.
15-Ze arlotan antolatzen da administrazio publiko eta GEHSren arteko lankidetza eta ze bide formalak erabiltzen dira?
- Arloa: Administrazio publiko eta GEHS-ren arteko lankidetzak ezaugarri nagusi batzuk ditu:
- Arlo edo kolektibo bati lotutako beharrizanen ohartaraztea.
-Gizarte zerbitzuen Euskal sistemaren eta honi dagokien tresna guztien definizio, garapen eta jarraipenean 
parte hartzea.
-Sistema honen barruan dauden zerbitzu konkretu batzuk ematea biztanlegoari.
-Partaidetzarako bide formalak honako hauek dira:
-Legeak ezartzen dituen partaidetza organoak: Gizarte zerbitzuko Euskal kontseilua eta Gizarte zerbitzuen 
Lurralde kontseiluak.
-Gizarte zerbitzuen Euskal sistemako zerbitzu bat eskaintzea: Aurretik itunduak daude. ( elkarteak,
 legean agertzen diren baldintza batzuk bete behar ditu).
-Elkarrizketa zibila: Erkidego eta Foru Aldundi mailan. Aldiz aldiko batzar formalak GEHS eta administrazioaren 
ordezkarien artekoak. 
-Gai konkretu baten arabera sortzen diren lan taldeak: Adibidez, legediaren garapena: gizarte zerbitzuen kartera 
dekretua, itun araubidearen dekretua, alboraketaren diagnostikorako tresna egiteko…

 

Entradas relacionadas: