Ongizate Estatuaren eta Gizarte Zerbitzuen Azterketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,88 KB

KONPETENTZIA OROKORRA: Gizarteratzeko parte-hartzeak programatzea, antolatzea, ezartzea eta ebaluatzea da, horretarako estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta, aukera-berdintasuna sustatuta, eta, uneoro, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta haientzat zein profesionalarentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta. BALIOAK: beharrezko lanarekiko motibazioa. Bere lanean harremanak izango dituen pertsonen beharrekiko sentsibilitatea. Entzuteko gaitasuna eta enpatia, bestearen lekuan jartzeko gaitasuna. Eta aldi berean, norberaren bizitza eta kasua banatzeko gaitasuna. Asertibitatea. Iniziatiba eta ebazpen gaitasuna, diagnostikoak egiten ausartzea. Informatika trebetasunak. Galdetzen jakin eta galdera hauen egokitasuna. Idazketa trebetasuna, argumentazioa. ONGIZATE ESTATUA: Egun lortu nahi den sistema ekonomiko, politiko eta soziala. Babes Sozialeko Sistema: “Herritarrentzat gutxieneko egoera sozial bat bermatzeko, estatuak bitartekaritza egingo du ekonomiaren erregulazioan”. Interbentzioa posible da Estatuari ordaintzen zaizkion zergengatik. Noiz eta zergatik sortzen da? Ideiaren sorrera 1942an, Erresuma Batuan, Beveridgek, “Gizarte Segurua eta gizarte-zerbitzuak” txostena sinatu zuenetik abiatuta. Bere bidez, gizakiaren familia, lan eta osasun arloko babeserako neurriak artikulatzen zituen Estatuak. Ereduaren planteamendua ulertzeko, garrantzitsua da XX mendeko hasierako hamarkadetan munduan bizituriko gertaera historikoei erreparatzea. Txostenak 3 printzipio: Lan osoa, familia eta nazioa. 1945eko Ongizate Estatuak bi oinarri nagusi ditu: familia eta nazioa. Familiaren mantenua ezinbestekotzat hartzen da gizartearen egonkortasunarentzat. Babeserako neurriek familia ideal baten mota zuten helburu. Estatuak ordezkaritzaren printzipioan oinarrituriko papera jokatzen du, gizartearen beharrak asetzeko, familiaren edo merkatuaren aldetik baliabiderik ezean, Estatua bera izango dela akzioan jarriko dena. Krisian dago? Ez ditu arazo guztiak konpontzen Ongizate Estatuaren ezarpenak ez du esan nahi gizartearen arazoak desagertuko direnik, sistema kapitalistak berak sortzen eta mantentzen baititu ezberdintasun handienak. Globalizazioak, fluxu migratzaileek… lurralde txiroak “laugarren mundua” sortu dute. GIZARTE ZERBITZUAK ETA HARRERA MAILAKEUSKAL SISTEMAREN PRINTZIPIOAK 1.- Erantzukizun publikoa: 2.- Unibertsaltasuna: 3.- Berdintasun eta ekitatea: 4.- Gertutasuna 5.- Prebentzio, integrazio eta normalizazioa: 6.- Arreta pertsonalizatu eta integrala, arreta jarraitua: 7.- Esku hartzeen diziplinartekotasuna: 8.- Koordinazio eta lankidetza: 9.- Gizarte ekimenaren sustapena: 10.- Herritarren parte hartzea: 11.- Kalitatea: GIZARTE ZERBITZUEN EUSKAL SISTEMA Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema, pertsona, familia eta talde guztien gizarte integrazioa, autonomia eta gizarte ongizatea errazteko helburua duen arreta sare artikulatu publikoa da. Helburua biztanleri osoaren gizarte ongizatea sustatzea da, beste sistema eta politika publikoekin elkarlan eta koordinazioan. Prestazio motak eta ezaugarriak PRESTAZIO TEKNIKOAK. Talde profesionalek burututako jarduerak dira. Harremanean eta laguntzan oinarritzen dira, eta ahal den neurrian, erabiltzailearen parte hartzearekin eraman behar dira aurrera. Gutxieneko prestazioak: Informazioa, Balorazioa, Diagnostikoa, Orientazioa, Bitartekaritza, Etxeko arreta, Arreta pertsonala. PRESTAZIO EKONOMIKOAK.Pertsona edo elkarbizitza unitateei egiten zaizkien diru banaketak. Aldi batekoak eta salbuespenekoak. Honakoetarako egon daitezke bideratuak: Gizarte integrazioa edo/eta autonomia erraztea, eta mendekotasun eta babesgabetasun egoerak eragindako behar ekonomikoei aurre egitea. Pertsona eta senitarteko zaintzaileei laguntzeko prestazioak. Banakako prestazioak berreskuraezinak diren prestazio teknologiko edo ingurunearen egokitzapenak egiteko. Gizarte Zerbitzuak eskaini ezin dituen eta antzekoak diren zerbitzuetarako prestazioak. Gizarte Zerbitzuak prestazio tekniko edo teknologikoak lehenetsiko ditu, prestazio ekonomikoen aurrean. PRESTAZIO TEKNOLOGIKOK.Laguntza teknikoen erraztea (teleasistentzia barne)Ingurune fisikoaren egokitzapena: oztopo arkitektonikoak ezabatzen dituzten obrak eta autonomia areagotzeko bizilekuaren egokitzapenak. ANTOLAKETA ETA EGITURA. Lehen mailako arretako Gizarte zerbitzuak: autonomia, gizarteratze eta larrialdi eta babesgabetasun egoerak artatzen dituzte, arrisku egoeren prebentzioan arreta berezia jarriaz.

Bigarren mailako arretako Gizarte zerbitzuak: bazterketaren, mendekotasunaren eta babesgabetasunaren inguruko egoerei erantzuna emango die. Gizarte Zerbitzu Foralei (Foru Aldundiak), eta dagokion kasuan, Autonomiako Gizarte Zerbitzuei (Eusko Jaurlaritza) dagokie zerbitzu hauen eskaintza. UDALEN GIZARTE ZERBITZUAKLehen arreta maila eskaintzeaz arduratzen dira eta udalak dira dagozkien zerbitzuak bermatzearen arduradunak. Egokia deritzotenean, udaletxeak zerbitzu hobeago bat eskaintzeko elkartu egin daitezke. Udalen gizarte zerbitzuen eginkizunak: LAKUNTZA TEKNIKOAK ETA BESTE KASUREN BAT JARTZEAGATIK., ARRETA PERTSONALIZATUTAKO PLANAREN EKINTZAK ETA ESKU GARATZEA BESTE BATZUEN ARTEAN. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAKOinarrizko gizarte zerbitzua arreta unitate bat da, polibalentea eta disziplina askotarikoa. Udalen Gizarte Zerbitzuen barruan dago eta herritarrek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara sartzeko duten lehen sarbidea da. Hau da, prestazio tekniko ia guztiak. Eta dagozkien beste prestazioak betetzeko lan egitea. Gizarte beharrak asetzeko garaian beharrak detektatzea. FORU ALDUNDIEN GIZARTE ZERBITZUAK Foru Aldundiak dagozkien bigarren arreta mailako gizarte zerbitzuak foru-aldundien gizarte zerbitzuen bidez eskaintzeko arduradunak dira. Foru aldundiak beste sistema eta politika publikoekin koordinatu eta lankidetzan jarduten dira. AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUKO GIZARTE ZERBITZUAK Eusko Jaurlaritza da gizarte zerbitzu hauen arduraduna eta beste sistema eta politika publikoekin koordinatu eta lankidetzan jarduten du. Esku-hartze eredua (arretaren gertutasuna norabidea) EAE-ko aurrekontu orokorrak. // Udalen aurrekontuak. // Erabiltzaileek ordainduriko tasa edo prezio publikoak. // Ordenamendu juridikoak onarturiko helburu hau duten beste edozein laguntza ekonomiko.

Entradas relacionadas: