Ondo bizitzen jakitea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,93 KB

 

1.Ariketa

Zeintzuk dira Zuzen arrazoitzeko arauak? Galdera hau logikari dagokio.  
Z/O

Teodizea Metafisikarena atal bat da.  
Z/O

Filosofia K.A.VI. Mendean jaio zen.
Z/O

“Eutanasia Onargarria da?” galdera hau Logikari dagokio . Z/O

Sokrates izan zen Etika eta zoriontasuna aztertzen hasi zen filosofoa .
Z/O

Antropologia Filosofikoa izadiaz arduratzen da. Z/O

Filosofia ,Fisika Edo Kimika baino modernoagoa da. Z/O

2. Honako Kontzeptu hauek zehaztasunez asaldu:

FILOSOFIA TEORIKOA (eta bere atalak)


Filosofia teoriko Errealitatearen ezagutzaz arduratzen da. Filosofia mota teorikoak dira Metafisika, gnoseologia edo ezagutzaren teoria, eta teodizea.
Metafisika Errealitatearen egitura ulertzen saiatzen da, eta horretarako, ontologiaren Laguntza behar du. Dimentsio horren barnean daude, errealitateko objetu eta Eremu espezifikoei buruzko hausnarketa teorikoak; hala nola, naturaren filosofia, Hizkuntzarena, zientziarena, teknikarena eta antropologia filosofikoa.

-Logika: Propedeutikoa, pentsatzearen arauak aztertzen ditu.

-Metafisika: Errealitatearen egitura ulertzea

oOntologia: Izateari buruzko jakintza

oGnoseologia Edo ezagutzaren teoria: ezagutzari eta ezagutzaren oinarrieri buruzko jakintza.

oTeodizea: Jainkoaren izateko arrazoiari buruzko jakintza arrazionala.

-Antropologia Filosofikoa: giza errealitatearen auzia aztertzen du.

-Naturaren Filosofia: mundu fisikoari buruzko hausnarketa.

-Zientziaren Eta teknikaren filosofia.

-Hizkuntzaren Filosofia

ERRENAZIMENTUKO IRAULTZA ZIENTIFIKOA

Zientziaren nozio Modernoa Errenazimentuan garatu zen iraultza zientifikoa izenekoarekin batera. Une horretantxe bereizi zientzia eta filosofia. Gertaera horrek arrazoi nagusi Bat izan zuen: zientzia jakin batzuk antolatu egin ziren, bakoitzak bere ezaugarri Espezifikoak zehaztu zituen eta bere metodoa diseinatu zuen.

JAKINTZA  TEKNIKOA

Zenbait jarduera Nola egin jakiten datza. Zientziak bezalaxe, mundua kontrolatu eta menean Hartzea du helburu. Askotan, jakintza zientifikoaren aplikaziotzak jotzen da, Baina gaur egun, elkarri eragiten diote jakintza teknikoak eta jakintza Zientifikoak ; jakintza teknikoak erronkak jartzen dizkio zientziari, Aurkikuntza berriak egitera bultzatzen du, eta zientzia, berriz, ez litzateke Bideragarria izango teknikaren laguntzarik gabe ; esate baterako, ezingo Genuke astronomian aurreratu, teleskopio indartsurik ez balitz. Elkarrekintza Hori dela-eta, jakintza teknikoari teknologia esaten saio gaur egun.

AXIOMAK/TEOREMAK

-Axiomak, Sistemen funtsezko printzipio frogaezinak dira. Axiomak aukeratzerakoan, Hainbat ezaugarri hartzen dira kontua: erabilgarritasuna, emankortasuna, kasuan Kasuko zientzian duten hedadura eta ebidentzia. Bi axioma “osotasuna zatia Baino handiagoa da.” “zuzenaren kanpoko puntuetatik zuzenaren paraleloa baino Ezin da marraztu”.

-Teoremak, Zenbait axiomatatik edo frogatutako beste teorema batzuetatik dedukzio bidez Lortutako enuntziatuei esaten zaie teorema. Horrela lortutakoa da Pitagorasen Teorema.







3. Filosofiaren Izaera azaldu (egiaren bila/zoriontasunaren bila)

Egiaren bila:


Unibertsoaren aurrean Mirespenezko eta zalantzazko jarrera hartzeak jakintza filosofikora garamatza: Filosofiaren ezaugarria jakinduriarekiko maitasuna izatea da, erabateko jakinduria Nahi izatea. Baina ezin da jakinduria bilatzen hasi dagoeneko baduela uste duela. Filosofatzera bultzatzen duen mirespena gure ezjakintasunaz ohartzearekin lotuta Dago, ez dakiela ohartzen denak bakarrik baitu jakiteko gogoa.

Filosofoa Jakintsuaren eta ezjakinaren artekoa da. Lehenak badu dagoeneko jakinduria, eta Horregatik ez doa bila, besteak, ordez, jakinduria gutzi duenez, ez du falta Zaionik ere igartzen. Platonek dio Oturuntza lanean, maitasunak- erosak -loruta Estua duela filosofiarekin, hutsunea sentitzea eta ez deukaguna bilatzea baita Maitasuna. Filosofoa ere ez daukana eta faltan igartzen duela lortzen saiatzen Da, erosak bultzatuta: jakinduria berezia lortu nahi izaten du.

FILOSOFIA ZORIONTASUNAREN BILA

Filosofoek jakitea zuen Helburu, jakiteko grina hutsagatik jakitea. Baina jakiteko interen hori beste Zerbaitera zuzendu zuten berehala: ezagutzen ari ziren unibertso horretan zoriontsu Nola izan jakitera. Diotenez, Sokrates izan zen filosodoari degokion erradikal Hura giza gaiei buruz hausnartzera zuzendu zuena, gai kosmikoak apur bat alde Batera uztita K.A. V. Mendean.

Gizaki guztiok zoriontsu izan Nahi dugu: orduan, zer egin behar dugu bai bakarka eta bai komunitatean Zoriontsu izateko? Nola antolatu behar ditugu lortzen ditugun ondasunak, Zoriontsuen egiten gaituzten ondasunei lehentsasuna emateko? Eta nola antolatu Behar dugu komunitateapolitikoa, bidezkoa izan dadin eta herritarrei ondo Bizitzeko bidea eman diezaien? Jakintsuaren nozioa osorik: egia esagutzeaz Gain, ondo bizitzzen jakitea ere berekin du: zoriontsu izatea eta gainera Zuzena. Filosofiak sarreratik bi lan ditu: jakiteagtik jakitea eta ondo bizitzen Jakitea.

Entradas relacionadas: