Zer da oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB

 

1.Sarrera


Zerga honek bakarrik pertsona fisikoei eragiten Die. Pertsona Juridikoek gauza edo eskubide bat dohain hartzen dutenean, Elkarteen gaineko zerga ordainduko dute. Zergak kargatzen du pertsona bere Ondarean dohain izandako gaikuntza eta horretarako hiru bide daude.

A)Mortis causa

B)Bizi asegurua

C)Dohaintza

Zerga progresiboa da bina kontuan hartzen da Ahaidetasun eta eskuratzailearen ondarea.

1.

Artikulua. Obligazioa pertsonalagatik

Gipuzkoako araudia aplikatuko da zergadunak ohiko egoitza
Espainian duenean Betebehar pertsonalarengatik kasu hauetan.

A)Mortis Causa moduko eskurapenetan. Kausatzaileak ohiko egoitza Gipuzkoan duenean Sortzapen egunean

b)Bizi Aseguruen onuradunek aseguratuaren heriotzaren ondoren zenbatekoak hartzen Dituztenean. Baldin eta, sortzapen egunean kausatzailearen ohiko bizi lekua Gipuzkoan bada.

C)Ondasun Higiezinen kasua dohaintzan ematen direnean, baldin eta ondasun horiek Gipuzkoan kokatua baldin badaude

d)Gainerako Ondasun eta eskubideak dohaintzan ematen direnean, baldin eta dohaintza Hartzaileak ohiko bizi lekua Gipuzkoan baldin badu sortzapen egunean.

A, b, eta d kasuetan lurralde amankomuneko oinordetza eta dohaintzen Gaineko zergaren araua aplikatuko dira kausatzaileak aseguratua eta dohaintza Hartzaileak E.A.E-ko egoitza gehienez zerga sortu baino 5 urte lehenago Eskuratu duenean, bestela estatuko aplikatuko zaio. Hala ere, ukan behar hau ez Da aplikatzen Euskal Autonomia Estatutoko 7.2 artikuluaren arabera, euskal Herritasuna gorde dutenei.

2.

Obligazioa errealagatik

Hemengo araudia Aplikatuko da zergadunak ohiko egoitza atzerrian duenean, obligazio Errealagatik kasu hauetan.

A) oso osorik Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta Dauden gauzatu daitezkeen edo bete behar diren edozein izaeratako ondasun edo Eskubideak eskuratzean, baldin eta Gipuzkoan kokatuta dauden gauzatu daitezkeen Edo bete behar diren edozein izaeratako ondasun eta eskubideen balioa handiagoa Bada beste bi lurralde historikoetako bakoitzean duten balioa baino.

B) bizi aseguruen kontratuetatik eratorritako Zenbatekoak jasotzea.  Kontratua Gipuzkoan egoiliar diren aseguru etxeekin denean edo Gipuzkoan egin denean Lurralde horretan jarduten diren atzerriko entitateekin.

- Bete behar pertsonala: lotura honen arabera Zergapetzen dira eskuratzen diren ondasun eta eskubide guztiak kontutan hartu Gabe non dauden. Obligazio errealaren loturak eragina du subjektu hauetan. Ez Dira egoiliarrak baina badute dohain gertatutako ondarearen gehikuntza. Nola Baiteko lotura izan da Espainiako ordenamenduarekin, gure kasuan Gipuzkoako Ordenamenduarekin.

- Gauzak edo ondasunak Espainian egotea, gure Kasuan Gipuzkoan, egikaritzen ahal direnak edo bete behar direnak lurralde Espainiarrean.

- Bizitza aseguruetatik zenbatekoak hartu Kontratua egin bazen Espainiako aseguruekin edo hitzartu baldin bazen espainiar Atzerriko erakundeekin baina Espainian lan egiten dutenak.

2.Aplikazioa eremua. Ohiko egoitza


3.Bis artikulua

Arauak dio, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren Ondorioetarako ondoko arau hauei elkarren segidan erabiliz ulertuko da pertsona Fisikoek ohiko egoitza Gipuzkoan dutela.

1.Zeraren sortzapenaren aurreko eguna Amaitzen den aurreko lehen urtean egunetik egunera zenbatuta E.A.En egun Gehiago eman direnean, egun gehiago igarotzea Gipuzkoan, beste bi lurralde Historikoetan baino. Aurkako frogarik ezean pertsona fisikoa Gipuzkoan bizi Dela ulertuko da bere ohiko etxebizitza bertan kokatuta dagoenean.

2.Interes gune nagusia Gipuzkoan duenean. Inguru abar hau betetzen dela ulertzen da pertsona fisiko batek PFEGZren Oinarri zergagarriaren zatirik handiena E.A.En lortua izanik. Gipuzkoan lortzen Duen oinarri zergagarria beste bi lurralde historikoetako bakoitzean lortutakoa Baino handiagoa denean. Bi ondorio horietarako, kapital higikorretik Eratorritako errentak edo ondare irabaziak eta egotzitako oinarri zergagarriak Hortik kanpo geratzen dira.

3.PFEGZren ondorioetarako aitortutako azken Egoitza Gipuzkoako lurralde historikoan kokatuta dagoenean


Entradas relacionadas: