ODSVJ

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,45 KB

 

2. GAIA: EZAGUTZA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA EGIAREN AUZIA

1-GIZA EZAGUTZA ( sentsazioak eta pertzepzioak)

Ezagutzen Duen subjektu baten eta ezagutua den objektu baten arteko harremana.

EZAGUTZAREN ITURRIAK:

·1.1- Zentzumenak: Objektu zehatzak hautematen dituzte. Bi motatakoak daude:

Barnekoak: Sinestesikoa, zenetestesikoa, orekarena

Kanpokoak: Ikusmena, entzumena, dastamena, mekanikoa, azalekoa, termikoa, algesikoa, Usaimena.

 A: Sentsazioak:

Sentsazioak Fenomeno psikofisikoak dira. Zentzumen bakoitzak bere sentsazioak sortzen ditu. Zentzumenen bidezko ezagutzaren lehengaia, eta gauza ezaugarri sentigarriei Buruzko informazioa ematen dute. Hauek dira ezaugarri nagusiak:

1.Hautakorrak dira: Inguratzen gaituzten estimuluetatik gutxi batzuek bakarrik sortzen dituzte Sentsazioak

2.Ez dira estimuluen kopia zehatza: Sentsazioetan eragin Handia dute pertsona bakoitzaren berezitasunak,inguruneak,itxaropenek eta Kulturak.

3.Ez dute ezagutzaren Lehen maila adierazten: Ez dira hautematen lehendabizi objektuen ezaugarriak Eta ondoren objektuak. Hasieratik objektuak osotasunean hautematen dira, Geroago erreparatzen zaie hautemandakoaren ezaugarriei.

Hiru fasetan sortzen dira:

1.Kitzikapena : Estimuluek Zentzumen- Organoen nerbio-bukaeraren eragitean sortzen da

2.Eroapena : Zentzumen organoen kitzikapena informaziodun Nerbio-korronte bihurtzen da, eta neuronek garunera garraiatzen dute korronte Hori.

3.Erantzuna : Zentzumen-errezeptoreetatik datozen bulkadak garun-azalera iristen dira,eta, Han interpretatu egiten dira. Organismo osoko organo eragileentzako aginduak , Guruin eta giharrentzako aginduak.

B: Pertzepzioak: (hautematea)

Gure mundua Osatzen duten eta  gure zentzumenak Kitzikatzen dituzten objektu hautemangarriak geureganatzea da. Pertzepzioen funtzioa Informatiboa da nagusiki, eta subjektua bizi den ingurua ahalik eta ondoen Egokitzea da haien helburua.

Informazio Honen helburua; ingurura hobeto egokitzea

· 1.2-Arrazoimena: Ezagutza zehatza eta abstraktua jasotzeko, antolatzeko eta Auzi teoriko eta praktikoak ebazteko gaitasuna.

Ingurura Egokitzeko arazo konplexuak gainditzeko ahalmena, baita ere sinboloa sortzekoa, Eta errealitateko objektuen alderdi unibertsal eta abstraktua ezagutzeko.

A: Pentsamendu abstraktua ( kontzeptuak, judizioak eta arrazoiketa)

Gizakiak Duen gaitasuna kontzeptuak sortzeko, haien artean, loturak egiteko (judizialak), horrela, iritziak eta arrazoiketak egiteko.

a.Kontzeptuak : Aristotelesen Arabera, gauza baten adierazpen mentala, zentzumenen informaziotik abiatuta Eratzen dena.

IZENA: Kontzeptuen hitzezko Adierazpena.                                   

·Unibertsala: Multzo Bereko elementu guztiei aplika dakizkieke eta.

·Abstraktuak: Gauzak Ordezkatzen dituzte, haren ezaugarri indibidualak albo batera utzita.

b.Judizioak: Subjektu Bati buruzko baieztapenak edo ezeztapenak dira. (subjektu/predikatu/aditza)

Lau motatakoak daude:

·Egiazkoak:  Predikatua subjektuari badagokionean.

·Faltsuak: Predikatua subjektuari ez dagokionean.

·Analitikoak: Predikatuak esplizitatu subjektuan modu ezkutuan dagoenean. Egiak ala faltsuak Diren jakiteko ez dugu zertan esperientziara jo behar.

·Sintetikoak: Esperientziaren esparruko edukiak adierazten dituzte. Egiazkoak diren jakiteko, Judizioa errealitatean gertatzen den ala ez ikusi behar da.

C: Arrazoiketak:

Prozesu mentalak dira, ezagunak zaizkigun judizioetatik abiatuta beste Judizio batzuk ondorioztatzen dira. Bi motatakoak izan daitezke:

a.Deduktiboa: Premisa Deituriko judizio batzuetatik abiatuta ondorio deritzon beste judizio bat Ondorioztatzea. Adb: Gizakiak hilkorrak dira Idoia gizakia da.

b.Induktiboa: Indukzioa Prozedura esperimentala da: fenomeno jakin batzuen behaketatik abiatuta, Judizio orokor batera iristean datza. Prozedura horrek egia probableetara Garamatza, indukzio osatu gabean ez direlako kasu posible guztiak behatzen.

2- GREZIAKO FILOSOFIA ( Sofistak, Sokrates eta Platon)

1.-Sofistak: Jakintzaren helburua : norbere interes praktikoak, gehienetan politikoak, Lortzeko

-Erretorika, Erabiliko dute horretarako. (Def. Hitzen bidez konbentzitzeko artea)

-Eszeptikoak Eta erlatibistak dira. Iritziak baino ezin dira eman. Ez dago egi absolutu, Unibertsal bat.

2.-Sokrates: Jakintzaren helburua: (Egia bilatzea)

-Posible da Egia:
ezagutza lortzea ( Sofisten erlatibismoaren aurka)

-Ezagutza lortzen Dugu, ezagutu beharreko aspektuaren definizio unibertsala aurkitzean.

-Metodoa; maieutika: Sokratesek proposatutako metodo bat da. Elkarrizketaren bidez benetako egia Unibertsala aurkitzea; hau da, ezagutu beharreko aztergaiaren definizioa Aurkitzea, guztientzako baliagarria (unibertsala), horretarako, Ironia Sokratikoa erabiltzen zeuen. Ez-jakinarena eginez, egiazkotzat sortzen ziren Hainbat baieztapen faltsuak direla agerian jarri eta solaskidea kontraesanean Erortzen zen.

3.-Platon: platonek Bi ezagutza maila bereizten zituen, iritzia (doxa) eta zientzia (episteme). Iritziaren ezagutza iturriak entzumenak dira eta zentzumen hauekin errealitate Fisiko bat ezagutzen dugu.

Beste alde Batetik, zientziaren ezagutza iturria arrazoimena da, eta arrazoimen hauekin Ideien mundua ezagutzen dugu.

-Zenztumenen Ezagutza motak okerra, osatugabea eta azaleko eta itxuren ezagutza dira

-Arrazoimenen Ezagutza motak substantzia inmaterialak, betierekoak, aldaezinak eta Unibertsalak dira

3- EGIAREN BALIOA

ERREALISMOA: Hiru mota daude:

· Xaloa (arrunta): Gauzak errealitatetik zuzenean hautematen ditugula m. Gauzak zentzumenek erakusten dizkiguten Bezalakoak dira. ( Adb:Arratsaldeko eguzkia kolore laranjakoa iruditzen Bazaigu, horrelakoa delako)

· Absolutua (dogmatismoa): Giza arrazoimenak gauzen esentzia ezagut dezakeela dio, beraz, Ezagutzak egia absolutua eta aldaezina lor dezake.

· Kritikoa: Egia, ezagutza zientifikoaren helburutzat hartuta, ideal bat da, eta ideal Horretarantz goaz, hipotesiak, legeak eta teorien bidez, baina ez dugu inoiz Egiaren ziurtasun absoluturik izango.

ESZEPTIZISMOA: Gizakiak ezagutza ziurra lortzeko gaitasuna zalantzan jartzen duen Pentsamendua. Giorgias Sofista zen eszeptiko ezagunena. Bere tesietan Ezagutzeko gaitasuna ukatzen dio gizakiari eszeptizismoak.

ERLATIBISMOA: Eszptizismoak bezala, zalantzan jartzen du egia absolutuaren existentzia. Erlatibisten arabera, pertsonen iritzia objektibotasunaren gainetik egongo da Beti. Lor dezakegun gauza bakarra iritzia baino ez da. “Niri egia iruditzen Zaidan hori niretzat egia da. Zuri egia iruditzen zaizun hori zuretzat egia da, Zu gizakia zarelako eta ni ere banaizelako.” Norberaren iritzia gizartearen edo Kulturaren araberakoa da.

Eszeptizismoaren Arabera gizakiak ezin du egia absolutua lortu, eta erlatibismoaren arabera egia Subjektuaren araberakoa da, eta norberaren iritzi hori gizartearen edo Kulturaren araberakoa da.


Entradas relacionadas: