Odolak egiten duen bidea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,85 KB

 

UGAZTUNEK DITUZTEN HODI MOTAK

Arteriak, odola bihotzetik kapilarretara eramaten duten hodiak. Hiru jeruza ditu:

  1. Brnealdekoa: zuntz elastikoa du.

  2. Erdikoa: guztietan handiena da eta muskulu lisoko zuntzez eta zuntz elastikoz osatuta dago.

  3. Kanpoaldekoa: mehea da eta zuntz elastikoz eta kolagenoz osatuta dago. Oro har, arterietako pareta zainetakoa baino lodiagoa da; hori dela eta, askoz ere odol presio handiagoa jasan dezakete.

Zainak, odolak kapilarretatik bihotzera joateko zeharkatzen dituen hodiak. Zainetako paretak ere hiru jeruza ditu, baina arteriako paretekin alderatuta meheagoa da, eta, bestalde, zuntz elastiko eta muskulu zuntz gutxiago ditu.
Balbula sigmoideak daude, odolak atzera egin ez dezan.

Kapilarrak, arteriak eta zainak lotzen dituzten hodiak dira. Kapilarretako pareta oso mehea da, zelulez osatutako jeruza bakarra du, ez du zuntz elastikorik ez muskulu zuntzik, eta mintz basal mehez inguratuta dago.


ODOLAREN ZIRKULAZIOA

BIHOTZ TAUPADAK

Bihotza ponpa modukoa da, eta, hari esker, odolak hodietan zehar zirkulatzen du. Bihotza uzkurtzen denean, haren bolumena txikitu eta presioa handitu egiten da; horrek bultzatu egiten du odola eta hodietan sartzera eta haietan zehar zirkulatzera behartzen du.

Bihotza modu erritmikoan uzkurtzen da (minutuko 70 inguru aldiz). Uzkurdura bakoitzaren ondoren, atsedenaldi edo erlaxazio une bat izaten da. Eta segida irregular horri bihotz taupada esaten zaio.

Bi aurikulak aldi berean uzkurtzen dira, hórrela, odol guztia bentrikuluetan sartzen da. Honek oso gutxi irauten du.

Bi bentrikuluak uzkurtu egiten dira, hori gertatzen denean, odolak presio handia jasaten du, eta presio horrek bultzatuta, odola irten egiten da aorta arteriara eta birika arteriara, balbula sigmoideak ireki eta gero. Logikoki, odolak aurikuletarantz atzera egiteko joera ere badu, eta hori eragozteko, balbula mitrala eta trikuspidea itxi egiten dira, lehen bihotz hotsa.

Aurikulak eta bentrikuluak erlaxatu egiten dira. Aortara eta birika arterietatra sartutako odolak berriro bentrikuluetara joateko joera du. Blbula sigmoideak itxi egiten dira, eta horrek eragotzi egiten du errefluxua, bigarren bihotz hotsa. Aurikulak kava zainetatik eta birika zainetatik datorren odolaz betetzen dira. Horrek handitu egiten du odolak aurikuluetan duen presioa, balbula aurikobentrikularrak ireki egiten dira, eta, horren ondorioz, odola bentrikuluetan sartzen hasten da.

Erritmo kardiakoa desberdina da animalia batzuetan eta besteetan: animalia handiek taupada gutxi izaten dituzte minutuko, animalia txikiek eta aktiboek, aldiz, erritmo bizia izaten dute.


ZIRKULAZIO SISTEMA LINFATIKOA

Ornodunetan, sistema linfatikoak likido interstizialaren zati bat jaso eta odolaren zirkulazio uharrera eramaten du. Sistema linfatikoa linfa hodiek eta kapilarrek osatzen dute. Linfa kapilarretako muturretako bat itxita egoten da, eta paretak, odol kapilarretakoak bezala, endotelioz osatuta daude. Oro har, sistema linfatikoa eta zainena nahikoa antzekoak dira: linfa bihotzerantz doa beti, linfa hodiek eta zainek antzeko egitura dute eta linfak atzera egin dezan eragozteko balbulak dituzte. Bestalde, odolak zainetan zehar bezala, honako bi alderdi hauek eragiten dute linfak hodietan zirkulatzea: batetik, hodien inguruko muskuluak uzkurtzeak; eta, bestetik, linfak atzera egin dezan eragozten duten balbulen jardunak.

Ibilbidean zehar, gongoil linfatikoak daude tarteka: ehun aroleko masak dira, eta babes funtzioak dituzten linfozito ugari daude haietan.

BESTE IRAITZ ORGANO BATZUK

Ornodunen gibela digestio guruinetako bat da; hestera behazuna jariatzen du, eta xurgatzeko mantenugaiak eraldatu eta pilatu egiten dira han, haiek erabiltzeko unea iritsi arte. Horretaz gain, iraitz organoa ere bada gibela; izan ere, globulu gorriak deuseztatzeko prozesuan sortutako behazun pigmentuak baititu behazunak. Pigmentu horietako batzuk berriro xurgatzen dira hestean, eta gainerakoak iraitzi egiten dira, gorozkien bitartez. Gibelak egiten duen iraitz prozesurik garrantzitsuena aminoazidoetatik abiatuta hondakin nitrogenatuak sortzea da.

Izerdi guruinak larruazal osoan barreiatuta daude eta oso ugariak dira. Guruin horien iraizketa produktua izerdia da, gernuaren konposizio berdintsukoa, baina hura baino diluituagoa. Izerditzeak, iraizketarako balio izatean gain, badu beste funtzio bat ere: gorputzaren termoerregulaziorako mekanismoa da. Giro tenperatura altua bada, gizabanakoak izerdi gehiago sortuko du; horrela, izerdia larruazalean lurrundu egiten denez, larruazaleko tenperatura jaistea eragiten du.

(arnas organoek ere iraizketan parte hartzen dute)

Entradas relacionadas: