Odisea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

 
ODISEA
Poema osatzen duten hogeita lau kantuetan Ulises argia eta honek Itakara itzuli arte bizi izan zituen abenturak eta nekeak aurkezten zaizkigu. Poema honetako kantuak hiru gai nagusiren inguruan bana ditzakegu.
Telemako: Atenea jainkosak Telemako konentzitzen du aitaren berrien bila abia dadin. Hau aspalditik falta zen Itakan, Kalipso ninfak irla batean aitxikirik zuen-eta. Ulises kanpoan zen bitartean, senargai frankok gortaiatu zuen Penelope, haren erreinua lurtu nahian.
Feaziarren herrialdea: Zeusen aginduz, Kalipsok joaten uzten dio Ulisesi. Ekaitz baten ostean, feaziarren lurraldera iristen da Ulises. Altzinoo erregearen gortean, Itakarako bidean bizitako abenturak kontatzen ditu Ulisek, berandutzearen kausak azalduz:
Itzulera: Feaziarrei esker, Ulises Itakara itzultzen da. Ateneari kasu eginez, heroia eskale modura mozorrotuta agertzen da eta Eumeo txerrizainak, Argos zakurrak eta Eusiklea inudeak soilik ezagutzen dute. Peneloperen senargaiek Ulises ezagutu ez eta eskalea delakoan iseka egiten diote. Azkenean, Penelopek jakinarazten die Ulisesen arkua teinkatzea lortzen duen gizonarekin ezkonduko dela. Jakina, Ulisesek berak baino ez du lortuko, eta orduantxe ezagutuko dute. Ulisesek senargaiak hilko du eta bakea itzuliko da Itakara.


ENEIDA ARGUMENTUA.
Troiatik irten ostean, Eneas Afrikako kostaldera iristen da,
non Dido erreginak ostatu ematen dion, Kartagon.
Oturuntza batean, Eneasek Troiaren amaiera
tregikoa kontatzen du: eskutik helduta
Askanio semea eta sorbaldetan Ankises aita
zaharra eramanez lortu zuen Troiatik irtetea.
Eneasekiko maitemin sakonez, Didok ez dio joaten utzi
nahi; baina ezingo duela konturatzean, bere buruaz
beste egiten du. Eneasek aurrera egiten du bere bidaian,
itsasoa zeharkatuz, eta Siziliaraino iristen da aurrena, eta
gero Italiako kostaldera. Lazion porturatzen da. Hemen,
Latino erregeak, orakuluaren hautua betez, alaba
Laviniaren eskua eskaintzen dio Eneasi, emaztetzat har
dezan. Baina Livinia, ordurako, Tumori hitz emanda
egonik, Eneas eta Tumoren arteko liskarra sortuko da;
duelu ikarragarri batez amaituko da, gure heroiaren
garaipenarekin.

Entradas relacionadas: