Nire idazlanak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,71 KB

 


Lehenengo ebaluazioa amaitzear gaudela, ideia ezin hobea iruditzen zait, daramatzadan ia hiru hilabete hauei buruzko hausnarketa zintzo bat egitea.


Uda amaieran, ikasturte berria hastear nengoela, prest eta gogotsu sentitzen nintzen berriro errutinara itzuli eta lanean hasteko. Beti gustatu izan baitzait ikastola nahiz institutura joatea, batzuetan sufritzea tokatzen zaidan arren. Lehenengo pare bat egunetan, aurrean jartzen zitzaidan edozein erronka gainditzeko gai ikusten nuen neure burua.  Ezin dut ukatu ordea, posible izanez gero, uda hasierara jango nintzatekeela. Baina esan beharra daukat, ikasturte gogotsu eta ilusioz gainezka hasi nuela.


Jakinaren gainean nengoen, momentura arteko ikasturte gogorrena izango zela, irakasle nahiz ikasle helduagoek beldurra sartua baitziguten gorputzean. Urte benetan laburra baina intentsua da aurretik duguna. Horrez gain, bizitzako une batean aurkitzen gara, non haurrak ezta helduak ere ez garen, 18 urte beteko ditugu laster eta muga horretan aurkitzea, nahiko arraroa da. Oraindik hain gazteak izanik, erabaki garrantzitsuak hartzera bultzatzen gaituzte, gure bizitza bide batetik edo bestetik eramango duena. Izan ere, ikasturte honetan hartzen ditugun erabakiek, eragina eta ondorioak izango dituzte gure etorkizunean.


Institutuari dagokionez, Gernika-Lumo bezain herri txikian bizitzerakoan, guztiok ezagutzen dugu elkar eta gure arteko harremanak oso sendoak dira jada. Irakasleek ere konfiantza handia islatzen digutela uste dut, eta alde horretatik egoera ezin hobea da. Ingurukoekin harreman ona izanez gero, dena errazagoa egiten baita.


Egia da ordea, oraindik urte luzea dugula aurretik, bai nik eta nire ikaskideek; gora behera ugariz eta ezustekoz beteta. Baina, nire helburua zein den argi daukat eta nahi ditudan ikasketak gauzatu ahal izateko, inoiz baino gogorrago lan egin beharko dudala.


Amaitzeko, gogoeta honek alde onuragarriak besterik ez dituela uste dut. Begiak zabaldu eta norbere akats eta dohainez konturatzea ezinbestekoa delakoan bainago. Ideiak argi izan behar ditugu, batzuetan zaila izango den arren, eta ikasturte amaieran, gure helburua lortu ahal izateko, gure esku dagoen guztia egin beharko genuke.


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Nire idazlanak