Nire aitaren etxea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,94 KB

 

Adiskide bat bazen orotan bihotzbera

poesiaren hegoek sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena. Plazetako kantari
bakardadez josia hitzen lihoa iruten 
bere barnean irauten oinazez ikasia...Ikasia
Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina 
mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana. 

Hesia urraturik

libratu huen kanta, lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren estalitako egien 

Oihurik bortitzena..


bortitzena.

Nun hago, zer larretan


Urepeleko artzaina,


Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora

Ihesetan joan hintzana





Nire aitaren etxea defendituko dut.
Otsoen kontra, sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra, justiziaren 
kontra, defenditu eginen dut
nire aitaren etxea. Galduko ditut
aziendak, soloak, pinudiak;
galduko ditut korrituak, errenteak,
interesak,baina nire aitaren etxea 
defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea; eskuak ebakiko
dizkidate, eta besoarekin defendituko 
dut nire aitaren etxea; besorik gabe,
sorbaldik gabe, bularrik gabe
utziko naute, eta arimarekin 
defendituko dut nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz, nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,baina nire 
aitaren etxeak iraunen du zutik.

Entradas relacionadas: