Nire aitaren etxea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,78 KB

 

NIRE AITAREN ETXEA

defendatuko dut.

Otsoen kontra,

sikatearen kontra,

lukurreriaren kontra,

justiziaren kontra,

defenditu

eginen dut

Nire aitaren etxea


Galduko ditut

aziendak,

soloak,

pinudiak;

Galduko ditut

korrituak,

errentak,

interesak,

baina nire aitaren etxea defendituko dut.

Harmak kenduko dizkidate,

eta eskuekin defendituko dut

nire aitaren etxea;

eskuak ebakiko dizkidate,

eta besoarekin defendituko dut

nire aitaren etxea;

besorik gabe;

sorbaldik gabe,

bularrik gabe,

utziko naute,

eta arimarekin defendituko dut

nire aitaren etxea.

Ni hilen naiz,

nire arima galdeko da,

nire askazia galduko da,

baina nire aitaren etxeak

iraunen du

Zutik



Entradas relacionadas: