Nietzscheren testuingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB

 


Jarrera positiboak eta negatiboak

Positiboak: ukipenezko harremanean Hizkuntzaren hedatze maila gertatzen bada. Hizkuntza ikasi. Negatiboak: inmigranteak hona etortzen direnean eta bere hizkuntza ez aitortzea.

Barne motibazioa:

 Norbanakoaren barnean, norbere uste afektu eta nahietatik sortzen den motibazioa da. 

Kanpo motibazioa

: Norberarengandik at dagoen presioa dela eta garatzen den motibazioa da. 

Hizkuntza boterea

: Soziolinguistikaren ikerlerro batek hizkuntzen boterea analizatzen du. Ikuspuntu honen arabera hizkuntzek botere bat edukiko lukete, hau da, batzuek besteek baino botere handiagoa izango lukete. Egoera soziolinguistikoen azterketek, adb, argi erakusten dute nola hizkuntza batzuek beste batzuk dominatzen dituzten. Nola batzuk menderatzaileak diren eta beste batzuk menderatuak. Olatz olasok bi ikuspegi nagusi desberdintzen ditu

Ikuspegi soziologikoa:

 
hizkuntza boterea ezagutzeko kontuan hartu behar diren ezaugarri nagusiak: demografia, hizkuntza bakoitzaren banaketa geolinguistikoa hizkuntza ofizial moduan, hizkuntza bakoitzak errazten duen mugikortasun sozialaren neurria, migrazioaren bitartez gehienat, hiztun multzoaren ekonomia edo aberastasuna, ideologia nagusia eta kultura.

Babes instituzionala:

Talde etnolinguistikoak zenbaterainoko ordezkapena duen erakundeetan neurtzen da Estatusa: 
Hizkuntzaren prestigioarekin erlazionatzen da. Estatus ekonomikoa, soziala, sozio-historikoa eta hizkuntzaren estatusa. 

Hizkuntza merkatua

: Komunitate batean dauden hizkuntzek merkatuan indar harreman bat dute. Harreman horretan, botere eta prestigio handiena duenak erabakitzen du baita nola hitz egin behar den ere; zein hiztegi edota azentu erabili.

Hizkuntza jarrera:

Hizkuntza edo aldaera zehatz baten aurrean, alde edo kontra erantzuteko edo ekiditeko joera da. Hizkuntza jarreraz aritzea, zehazki, hizkuntza edo aldaera desberdinetako hiztunek euren edo gainerakoen hizkuntzekiko duten jarreraz hitz egitea da. Hizkuntza jakin batenganako sentimendu baiko edo ezkorrak adieraztea, hizkuntza horren konplexutasun edo soiltasun linguistikoaz inpresioak ematea izango da. Ikuspegi mentalistaren arabera, jarrera barne sentimendua da, eta beraz, ezin da zuzenean antzeman. Ikuspegi behavioristaren ikuspegitik, aldiz, jarrerak giza jokaeretan daude. Nahikoa da jokaera hori behatzea jarrerak definitzeko.

Hizkuntza jokaera:

 hiztunak egoera soziolinguistiko jakin batean egiten dituen aukera linguistikoak. Komunikazio testuingurua, solaskidea eta interakzio lekua zein den kontuan hartuz, hizkuntza jakin bat aukeratuko du, hizkuntza erregistro jakin bat. 

(Saber hablar)

Komunikazio linguistikoa harreman pertsonalen, sozialen, ekonomikoen eta Profesionalen motorra da. Hitz egiten jakitea klaseen elementu bereizgarri gisa Ulertu da beti, non ondo hitz egiten dakienak, onura sozialak izateaz gain, Beste onura batzuk ere dituen. Prestakuntza edo komunikazio gaitasuna mundu Honetan ondo hitz egiteko oinarriak dira. 8 Errekurtso erretorikoak argudiatzeko trebetasunak dira, hitz egiten den Edozein ekintza koherentea den modu batean agertzen direnak. Beraz, argudioak Eta erretorika, eguneroko diskurtso guztietan daude. 8 Hitz egiten jakitea mekanismo eta taktika linguistikoen arabera gehiago Jakitea da, ondo hitz egitea argumentu trebetasunak eskuratzea eta praktikan Jartzea da. Hitz egiten jakitea ez da modu koherentean artikulatzea soilik. 8 Hitz egiten jakitea estrategikoa izatea da. Diskurtso on bat komunikazioan Eraginkorra dena da, zuzenketa gramatikal egokiekin eta, elkarrizketen Ezaugarri eta harremanekin. Diskurtsoa egokia izateko, kultura eta gizarte Ezberdinetara moldatu beharra dago. Gainera, begirada, besteenganako erlazioa Hobetzen duen mekanismo estrategiko bat da. 8 Hitz egiten jakitea trebetasun bat da, jarduera naturala. Pertsona batek Munduko denbora guztia izango balu zerbait esateko, ez luke inolako entzulerik Izango. Diskurtso bat arrakastatsua izateko, ideiak ondo ordenatuak egon behar Dira. Diskurtsoaren korapiloa, informazio aldetik, puntu garrantzitsuena da; Izan ere, bertan edukiak lantzen direlako eta tesia defendatzen delako. Ondorioa, normalean, diskurtsoaren azkeneko puntua, sintesia edo emaitza da.

Entradas relacionadas: