Nietzsche jainkoaren heriotza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB

 

eta bizitza Materialekiko mesprezua  izan da Mendebaldeko kulturaren okerraren errudun nagusiena.

Erlijioa beldurretik Sortzen da. Hilezkortasunaren onespenaren bitartez , bizitza hau pasabide Iragankor bihurtzen da. Kristautasuna platonismo herrikoia da , ahulentzat eta Esklaboentzako filosofia eta moral arrunta. Erlijioak balio dekadente Proposatzen ditu  artalde eta esklaboen Balioak( umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa etab guztiak Bizitzaren kontrakoak bekatua, errua, damutasuna eta penitentzia).

Kristautasunak arbuiatu Egin ditu gorputzari gogoko zaion guztia : grinak, bulkadak, senak etab. Nietzscheren ustez gure gaur egungo mundua besterik ez dago eta sariak, Zigorrak edo betierekotasunaren  mundua Faltsuak zirela.

Nietzschek balio moral Tradizional guztien aldaketa proposatzen du. Balore zahar guztiak ezabatzea eta Gizaki berriak bere baloreak sortzea.

Esklaboen moralaren Kontra agertzen da Nietzsche, hau da kristautasunak bultzatzen duena , esklaboa Ahula jainkoaren aurrean  eta bilatu Behar duen bertutea apaltasuna dela. Esklaboa talde zalea eta utilitarista da Eta berdintasunaren aldekoa. Nietzschek proposatzen du jaunaren morala, hau da, Handinahia eta harrokeria erakusten maisuak zirenen morala. Bizitzaren Jatorrizko bertuteak bilatzen ditu: boterea, plazera, edertasuna. Taldea eta Gizartea,  moral honetan,  artaldea da. Gorputza, bulkadak, senak eta grinak Dira moral honek bilatzen dituen baloreak . Moral hedonista da.

Laburbilduz lau Kritika: 

Kristautasunak Gizakiaren irudi ahula , otzana eta indargea goresten du.

Zabaldu zituen dogmak Eta sinesmenak okerrak dira , kontraesanez edo paradoxez josiak

Haraindiko munduaren Itxaropen faltsuak eskainiz, honako munduaren errealitatea gutxiesgarri Agerrarazi du.

Moral hau, bukatzeko, Atsegin ditu bere jarraitzaileen itxurak eta zurikeria , nahiz eta beraien Sinesmenak eta bizimodua gero eta urrunago egon elkarrengandik.

Jainkoaren heriotza

Erlijioa gizakia Engainatzeko muntai bat da. Gizakiak jainkoa sortzen du eta ez alderantziz. Eta Orain XX. Mendeko gizonak jainkoa hiltzen du, hau da, bere fantasia besterik ez Dela izan konturatzen da. Jainkoaren heriotza ez da gertatu une zehatz batean Baina gizaki guztien heriotza da. Jainkoa hil ostean berarengan oinarritzen Ziren balore guztiak ( berdintasuna, justizia, apaltasuna etab) erortzen dira. Hau da ezinbesteko baldintza azken gizona, hau da super gizakia eraikitzeko. Super gizakiak bere balore propiok sortu ahal ditu askatasun osoz. Super Gizakia Nietzschek erabiltzen du era metaforikoan apurka apurka hobera egiteko Eta aurrekoa gainditzeko nahiaren adierazle gisa ulertu behar dugu. Jainkoaren Heriotza aldarrikatuz Nietzschek era bateko kritika egin nahi dio mendebaldeko Kulturaren oinarrietako erlijioari, moralari eta metafisikari. Gizakiari Itogarri egiten zaion zama bat kendu nahi dio. 

Azken gizakia eta Supergizakia

Gu guztiok gara azken Gizakia. Jainkoaren heriotza eragin dugunok, baloreen ezan gaudenok.

Super gizakia jainkoaren Heriotzaren osteko pausua da. Botere nahia duen gizakia, balore guztiak ezabatu Eta berak asmatutako balore berriak hartzen dituen gizakia. Jainkoa ezabatuz Eta moral tradizionalaren aurka egonez bizitzaren aldekoa  eta alderdi dionisiako eta ludikoaren alde Agertzen da. Ikuspuntu hau irekia da eta ez da arrazoiarekin besterik ez Oinarritzen, intuizioan ere oinarritzen da.  Super gizakia indartsua da eta jolastea gustatzen zaio. Nietzschek super Gizakiaren profetatzat  kokatzen du bere Burua. Bere iritziz super gizakiaren etorrera eboluzio naturala da, mutazio Bat. Gizon berriak sormena garatuko du eta lehen zituen ametsak lurrera Ekarriko ditu. Super gizakia eraldatzeko prozesu bat dago, urrats honekin:

Lehenengoan gizakia Gamelua da. Makurtuta dago jainkoaren legearen zamaren pean. Idealismoaren Garaia adierazten du , Platonengandik hogei mendeen zehar. Gameluak zama Onartzen du, hau da mendebaldeko gizaki tradizionala, moral zaharraren menpe Bizi dena.

Bigarrenez lehoia, hau Da, idealismoaren gainbehera, jainkoaren heriotza. Lehoiak bere zama arintzea Lortzen du. Behartutako legearen aurrean bere nahia jartzen du lehoiak . Balore Guztien ezeztapena. Lehoia jaun eta jabe da. Jabeari aurre egiten dio.

Azkenik haurra zeren Lehoiak ez du adore nahikorik balore berriak sortzeko. Haurrak soilik du sormen Askea balore berriak sortzeko. Super gizakiaren bidea eta jaioterria da.  Haurra errugabetasuna da , zama guztietatik Askatua bere balio propioak sortzen ditu eta bere buruaren baiezpena bilatzen Du. Gizadi berriaren sorrera da, askea eta sortzailea, inongo moralaren menpe Ez dagoena, ongia eta gaizkiaren gainetik. Haurrak irrika egiten du asebete Arte jainkoarengan sinesten ez baitu.  

Entradas relacionadas: