Nietzsche jainkoaren heriotza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,12 KB

 

XX.MENDEKO PENTSAMENDUAREN OINARRIAK

Charles Darwin (1809-1882) Aro Garaikidea eboluzioaren teoria formulatu zuen egilearekin hasi zen, hots, Charles Darwin zientzialariarekin. Copernicoren ondoren, Darwinena izan zen giza nartzisismoak jaso zuen kolperik handiena. Darwinismoak, biologiaren etorkizuna ez ezik, giro intelektualaren etorkizuna ere aldatu zuen. Darwinek aldaezintasun aristoteliko-atomistaren kontra borrokatu behar izan zuen. Eboluzioaren teoriak espezieen finkotasunaren ideia suntsitu egin zuen. Erlijionagusiek zabaldutako ideiei ere aurre egin behar izan zien: arima arrazionaldunaren ideiari, kreazionismoari eta gertakarien diseinuaren erantzulea Jainkoa dela dioen ideiari. Nondik gatoz? Darwinismoak erantzun ez-mitiko ez-teologiko bat eman zion galdera horri, eta horixe da hain zuzen hare ekarpenik handiena.

Karl Marx (1818-1883) Marxek idealismo hegeliarra irauli egin zuen, eta errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten Historia dela azpimarratu zuen. Errealitatea ez da jada Ideia edo Espiritu absolutua, Historia baizik. Eta Historia produkzio-indar harremanen arteko loturaz osatuta dago. Ideologiek eragotzi egiten diote gizakiari alienatuta egotearen kontzientzia edukitzea; hau da, gizakia gizaki modura garatzea, gizakien arteko esplotazioa sistema ekonomikoen barnean dagoelako. Existitzen den gauza bakarra gizakiak historikoki egiten duena da. Marxek era honetan materialismo historikoa proposatu zuen materialismo naturalistaren ordez. Materialismo historikoaren teoriaren arabera, gizadiaren historiak zientzia ekonomikoaren legeei jarraitzen die, ekonomia historiaren funtsezko eragile delako. Azpiegitura ekonomikoak, ekoizpena, bizimoduak eta gizarte-klaseak ez ezik, artea eta filosofia ere sortzen ditu. Gizarte-klaseen arteko borroka da azpiegitura, eta, hortaz, historia bera alda dezake. Marxen ideiak modernitateak eraikitako askapenaren eta emantzipazioaren amets berberean errotuta daude.

Friedrich Nietzsche (1844-1900) Nietzsche arrazoimenean oinarritutako balio tradizionalen aurka dago. Platonengandik datorren tradizio filosofikoaren arabera, ezinezkoa da etengabeko bilakaeran dagoen munduan egia ziur eta finkoa aurkitzea. Hala, filosofiak dualismo ontologikoa ezartzen du. Asmatutako munduan (egiasmo mundua Platonen iritziz) ez dago borrokarik, ez minik; mundu hori eraikuntza bat da, eta Jainkoa dago haren gailurrean. Nietzscherentzat, mundu hori eraikitzea eta sortzea mundu naturaletik ihes egitea da. Jarera hori bizitzari uko egiten dion gizakiari dagokio; bizi-balioei uko egitea gaixoari dagokio, hots, dekadenteari. Nietzsche metafisikaren aurka borrokatzen da bizitza osoan zehar, eta laguntza bilatzen du, horretarako, azalpen naturalistetan. Azalpen horiek, Darwinenek adibidez, ez dute inongo izaki transzendenterik erabiltzen mundua eta gizakia zer diren azaltzeko. Nietzsche kultura berriaren oinarriak finkatzen ahalegintzen da. Kultura hori gizakiek eraikitzen dute, beren bizitza bizi nahi dutenek, indarrean dagoen morala gaindituta.

Sigmund Freud (1856-1939) Marxen eta Nietzscheren antzera, Freudek ere Mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du, eta kritika hori azken ondorioetaraino eramaten du haren teoria psikoanalitikoak. Freudek arrasto handia utzi du gaur egungo kulturan, eta eragin hori, hainbat pentsalarirengan ez ezik (Lacan, Marcuse, Fromm eta Habermas), erakunde tradizionalen eskemak salatzeko gizartejarrera ugaritan ere antzematen da. Gainera, zalantzan jartzen ditu giza osotasunaren ideal handiak. Baikortasun arrazionalistak laudorioak egiten dizkie gizaki askearen ontasunei. Freudek, aldiz, nia baldintzatzen duten egiturak kontrajartzen ditu: libidoa, zeraren indar ere deitzen duena, eta supernia, gizarte-legearen edo aitaren legearen ordezkari dena.

APOLINEOA ETA DIONISIARRA

Nietzschek zioen Europako kultura degeneratuta eta biziatuta dagoela. Bizitza ukatzen duen joera aurkitu zuen Mendebaldeko kulturan, eta bereziki metafisikaren oinarrian. Tragediaren sorreran Greziako kulturaren eboluzioari buruzko ikuspegi berri bat aurkeztu zuen. Ordura arte garai klasikotzat hartu izan zenari Nietzschek gainbeheraren garai deitu zion. Greziarren bizitza ulertzeko zuten ezintasuna agertzen da tragedietan: bizitza liluragarria da, baina baita beldurgarria eta arriskutsua ere. Hala ere, greziarrek ez zioten bizitzari uko egiten; ez zuten atzera jotzen. Bizitza den bezala onartzen zuten, datorrena datorrela. Artearen bidez egiten zioten aurre, tragediaren bidez. Bizitzak sortzen duen izuari aurre egiteko, bi era agertzen ditu tragediak: orekaren eta ezagutzaren bidezkoa, edota festaren eta instintuen bidezkoa. Lehenengoa Apolok sinbolizatzen zuen, edertasunaren, mugaren eta orekaren jainkoak; errepresentazioen munduaren, irudi eta formen munduaren sinboloa. Tragedietan elementu apolineoa elkarrizketetan eta pertsonaietan agertzen da, batik bat. Bigarrena Dionisok sinbolizatzen du, neurrigabekeriaren jainkoa, kontzientzia pertsonala deuseztatzen duen jainkoa; artea sortzeko ahalmenaren iturri, errepresentazioen azpian dagoen formarik gabeko munduaren jainkoa da. Tragedietan, koroan agertzen da, emozioak agerrarazten dituen musikaren bidez. Lehenengoak bizitza mozorrotu, estali eta edertu egiten du. Bigarrenak bizitza besarkatu egiten du, eta bizitza berez den bezala onartzen du. Baina Greziako tragedia handitasunaren lekuko izateaz gain, gainbeheraren lekuko ere bada. Euripidesek egin zuen berrikuntzak tragediaren gainbehera ekarri zuen, koroarekin batera, bizitzari aurre egiteko alderdi irrazionala kendu zuen. Bizitzaren balioa bera zalantzan jarri zuen. Hala ere, Sokrates izan zen errudun nagusia, betiere Nietzscheren interpretazioaren arabera. Ordura arte, greziarrek bizitzaren alde iluna ere onartzen zuten, eta horrek sortzen zien beldurra artearen bidez gainditzen zuten. Bizitza helburua zen; ez beste helbururik lortzeko bidea. Indartsuena, ederrena zen onena. Balio aristokratikoak ziren nagusi. Baina Sokratesek arrazionalismoaren aldeko sekulako pausoa eman zuen, bizitzaren alderdi dionisiakoaren kontrakoa. Instintuak eta pasioak baztertu egin zituen, eta arrazionaltasunari lehentasuna eman zion. Haren esanetan, arrazoimenaren bidez lortzen da bertutea, eta gizaki bertutetsua da zoriontsu, betiereko egiaren jabe dena, egia horren izenean bizitzaren kontra joan behar badu ere. Kategoria unibertsalak bilatu zituen, hau da, egia objektiboa. Geroztik, egiaren jabe izatea bihurtu zen eredu. Baina betiereko egia horiek bizitzatik kanpo daude; Sokratesen asmakizunak baino ez dira, instintuak gaitzesteko. Nietzscheren ustez, Sokratesek ez zuen arte dionisiakoaz baliatzeko ahalmenik, eta horregatik aztertu nahi izan zuen artea, zientziaren eta teoriaren ikuspegitik. Nietzscheren bizitzaren ikuspegia zeharo dionisiakoa zen, eta teoriari eta zientziari artearen ikuspegitik begiratzeko proposamena luzatu zuen. Haren ustez, mundua izugarrizko indar iraunkorra da; eta haren muga, ezereza. Indar hori kaotikoa da, eta guztiaren aldaketa iraunkorra sortzen ari da, mundua behin eta berriz sortzen eta suntsitzen ari da. Horrela, gizakia aske da, askatasun hori muga dezakeen ezer ez dagoelako naturan. Gizakia, izaki adimentsua izateaz gain, bizi egiten da. Sokratesek joera horri hasiera eman bazion ere, Platonek areagotu egin zuen, bi mundu asmatu zituenean. Eta bi mundu horien artean, mundu sentikorra itxurazkoa dela esan zuen, maila baxukoa eta mespretxagarria, ideien kopia kaskarra; ideien mundua, berriz, ederra, ona, perfektua, gorena. Errealitatea, berez aldakorra eta mugikorra, kategoriarik eta ordenarik gabea, aldaezinezko errealitate batez estali, eta ezkutatu egin zuten lehen arrazionalistek. Gero, kristautasunak Platonen Ideien teoria plagiatu zuen. Monoteismoak eta moral judu-kristauak indarra hartu zutenean, pasioen eta sentimenduen aurkako joera indartu egin zen. Mundu honetako bizitza egiazko bizitza lortzeko bidea besterik ez da, hau da, Jainkoarekin bat egitea. Moral kristauaren azpian mendekuaren espiritua dago, eta hortik sortzen dira kulpa, kontzientzia, gupida. Juduen erruz, pobreak, sufritzen dutenak, errukarriak dira onak; Jainkoak onartutakoak dira. Aitzitik, indartsuak kondenatu egiten ditu. Kristautasunak larriagotu egin zuen egoera Jesusekin. Jesusek Israeleko mendeku-espiritua bikaina egin zuela zioen Nietzschek, amu arriskutsua zela. Greziako moral aristokratikoa erresuminaren moralak ordezkatu zuen. Ondorioz, indarra, pasioa, lehentasuna, ausardia gaitzetsi egin ziren. Moraltasun honek nortasunaren aldakuntza sortzen du. Eragin horren ondorioz barneratu ditugun balio eta ahalmen, sentimendu eta bulkada guztiak Jainkoari dagozkio; bereak dira. Gizakiari ez dagozkio sentimendu horiek; ahulezia eta indar eza suposatzen dituzten bulkadak Jainkoak eskatutakoak dira, baina ez gizakiari benetan dagozkionak. Gizakia apala bihurrarazten du; umila eta obedientea Jainkoaren aginduen aurrean. Moral kristauak noblea, indartsua eta osasuntsua erruduna bihurtzen du, dohakabea ez izateagatik. Moral horren arabera, betiereko balio haien izenean bizitzari uko egiten diona bakarrik izan daiteke ona. Nietzschek artaldearen moral edo esklaboen moral deitu zion.

KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOARI: BITALISMOA Nietzschek egiten duen historiaren interpretazio genealogikoan, beste aro bat ere bereizi zuen: Ilustrazioaren garaia. Mendebaldeko pentsamendu berriak Jainkoaren heriotza ekarri zuen. Baina haren lekua beste batek hartu zuen: arrazoimenak (estatua eta aurrerabidea, ongiaren, Jainkoaren ordez). Ordutik aurrera, gizakiaren pasioak eta instintuak arrazoimen zientifikoaren eta estatuaren arauen mende daude. Zientziak, bere aldetik, ahalegin guztiak egiten ditu lege mekanizisten eta positibisten bidez bizitza esplikatzen. Bizitza ustezko erregulartasunean oinarritzen dela sinesten du zientziak. Baina Nietzschek ez zuen oinarri hori onartzen. Haren aburuz, bizitzan ez dago erregulartasunik; espontaneotasuna, mugimendua eta desordena dira bizitzaren ezaugarri nagusiak. Erregulartasuna gure adimenaren behar bat da, mundu kaotikoa ulertzerik ez dugulako; era logikoan ordenatutakoa bakarrik uler dezakegulako. Zientziaren determinismoa 31 gizakiaren ideia bat da, gure arrazoimenak mugikorraren eta aldakortasunaren aurrean sentitzen duen izuaren ondorioz sortutakoa. Baina egia bakarra da determinismo hori ez dela erreala. Zientziak gure bizitza mundu arrazionalean hertsi nahi du, eta hori salatu beharra dago, bizitzaren potentzialtasun guztiak garatzen utzi nahi badira. Bizitzatik kanpo gelditzen den asmakizun hori errealitatez mozorrotu du filosofiak; aldaezinezkoa eta perfektua izatearen itxura duen errealitatea, gainera. Eta errealitate horretan bilatu nahi du arrazoimenak bizitzaren munduko esplikazioa. Horretan dago, hain zuzen ere, okerra. Bitalismoa....

NIHILISMOA ETA BALOREEN TRANSMUTAZIOA Nietzschek Mendebaldeko esklaboen morala zela esaten zuen. Ahulen, gaixoen eta, bereziki, botere-nahia aurrera eramaten ausartzen ez direnen morala da, erresuminak sortutakoa, inbidiaren ondorioz. Ahulak ez dira ausartzen, baina inbidiaz eta gorrotoz begiratzen diete ausartzen direnei. Esklaboen moralaren eredu eta adierazpen nagusia kristautasuna da: erresuminduen eta inbidiosoen erlijioa. Kristauek erabateko bira eman diete balioei, eta berak aurrera eramateko gai ez diren balioak txartzat hartu dituzte. Balio ahulekin eta zekenekin ordezkatu dituzte. Erresuminaren moralak gizonen arteko berdintasuna predikatzen du. Hori bizitzaren kontrako balio nagusietako bat da, berdintasun hori bizitzan ez baita erreala inola ere; alderantziz, bizitza desberdintasunean oinarritzen da. Berdintasuna, zentzu guztietan, arrazoimenaren asmakizuna besterik ez da. Berdintasunaren balio horretan oinarritzen dira demokrazia, sozialismoa, liberalismoa eta ildo beretik doazen idealismo soziopolitiko guztiak, indartsuena, taldearen beharrik ez duena menderatu eta ahularen altuera berean jarri nahian. Baina Ilustrazioak Jainkoaren lekuan Estatua jarri zuenean, gizakiak arauen mende jarraitu zuen. Alde batetik, aurretik zituen sinesmenak suntsitu egin zituzten; baina egia berriek —aurrerabidea, estatua, egia zientifikoa— zapaldu egiten dute, ezin ditu erabat sinetsi. Baliorik gabeko gizakia eta gizartea da, baina balio propioak ezartzeko gaitasunik gabe, erabat degeneratua, noraezean. Garaiko Alemaniako gizartean joera horren sintomak agertzen hasiak zirela zioen Nietzschek. Puntu horretan, gizakiak hil egin nahi du. Horri nihilismo deitu zion Nietzschek. Nihilismoa bizitzeko borondateari uko egitea da; bizitzaren kontrakoa da guztiz. Hori saihesteko bide bakarra dago: balioen eraldaketa edo transbalorazioa. Ordura arteko balio faltsuak baztertu eta, haien ordez, bizitzaren benetakoak ezarri. Hori da Nietzschek esan nahi zuena bere buruari inmoralista esaten zionean. Hasierako inozentziara bueltatu beharra dago, umearengana edo greziar presokratikoengana, ongiaz eta gaizkiaz haraindi. Horretarako, Nietzschek beste balio batzuetan oinarritutako morala proposatu zuen. Nagusien morala bizitza (botere-nahia) garatzen laguntzen duen morala da, bide horretan gora daraman bidea. Haren balioak indarra eta ahalmena dira, nobleziaren eta harrotasunaren balioak. Horretarako, ezinbestekoa da autoestimu handia; norberaren ikuspegi handia eta baikorra. Horrelako moralaren jarraitzaileak ekintza handiko gizakiak izango dira; gogorrak tratuan, zalantzagabeak eta errukirik gabeak, bereziki. Horientzat morala ez da agindu batzuen zerbitzupean egotea, norberaren izaera agertzea baizik. Nagusia dena nagusi agertuko da: harroa, noblea, denen gainetik jarriko da. Nagusien morala bizitzaren morala da. Eta bizitza botere-nahia da; gizakia bere burua gainditzera eramaten duen bulkada iraunkorra; aldiro, ordura arte izan dena baino gehiago izatera bultzatzen duena. Moral berriaren arabera, botere-nahia indartzen duena ona da; eta alderantzizkoa, txarra. Bizitzaren inpultso hori era askotan gauza daiteke: biziraupen-joera, adibidez. Baina nagusiki, eboluzio iraunkorrean dagoen pertsona izateko nahian nabarmentzen da, besteen gainetik eta norberaren gainetik. KRITIKA KRISTAUTASUNARI Erlijioa gizakiak bere buruari dion beldurrarengatik sortu zen. Botere-sentimendua sortzen zaionean, ikaratu egiten da gizakia. Horren ondorioz, bera baino ahaltsuagoa den jainko bat asmatzen du, eta hari leporatzen dizkio botere-sentimendu horiek. Beraz, defentsa-mekanismo gaixo bat baino ez da erlijioa. Horrek esan nahi du erlijioa gizakiaren alienazioan oinarritzen dela. Bereak dituen eskubideak beste batek, Jainkoak, lapurtzen dizkio, eta horrela, haren mende jartzen da. Ekintza gorenak beste baten izenean azaltzen dira. Kristautasuna artaldearen balioak ezartzen saiatzen da gizakiarengan: obedientzia, sufrimendua, apaltasuna... Gainera, balio arruntenak dira, eta bizitzaren kontrakoak; izan ere, bizitzaren kontrako gorrotoan eta erresuminean oinarrituta daude. Hori besterik ez da kristautasuna: bizitzaren kontrako erresumina. Jainkoak gizakia esklabo bihurtzen du, bizitzari zentzua ematen dion aldetik: balioak gizakiarengan aurkitu ordez, Jainkoarengan aurkitzen dira. Baina Jainkoa desagertzen bada, ez da debekurik gelditzen, eta dena posible da. Orduan egiarik ez dago, eta bizitzaren berezkotasuna eta balioak izango dira bizitzari zentzua emango diotenak. Nietzschek Mendebaldeko esklaboen morala zela esaten zuen. Ahulen, gaixoen eta, bereziki, botere-nahia aurrera eramaten ausartzen ez direnen morala da, erresuminak sortutakoa, inbidiaren ondorioz. Ahulak ez dira ausartzen, baina inbidiaz eta gorrotoz begiratzen diete ausartzen direnei. Esklaboen moralaren eredu eta adierazpen nagusia kristautasuna da: erresuminduen eta inbidiosoen erlijioa. Kristauek erabateko bira eman diete balioei, eta berak aurrera eramateko gai ez diren balioak txartzat hartu dituzte. Balio ahulekin eta zekenekin ordezkatu dituzte. Erresuminaren moralak gizonen arteko berdintasuna predikatzen du. Hori bizitzaren kontrako balio nagusietako bat da, berdintasun hori bizitzan ez baita erreala inola ere; alderantziz, bizitza desberdintasunean oinarritzen da. Berdintasuna, zentzu guztietan, arrazoimenaren asmakizuna besterik ez da. Berdintasunaren balio horretan oinarritzen dira demokrazia, sozialismoa, liberalismoa eta ildo beretik doazen idealismo soziopolitiko guztiak, indartsuena, taldearen beharrik ez duena menderatu eta ahularen altuera berean jarri nahian. Baina Ilustrazioak Jainkoaren lekuan Estatua jarri zuenean, gizakiak arauen mende jarraitu zuen. Alde batetik, aurretik zituen sinesmenak suntsitu egin zituzten; baina egia berriek —aurrerabidea, estatua, egia zientifikoa— zapaldu egiten dute, ezin ditu erabat sinetsi. Baliorik gabeko gizakia eta gizartea da, baina balio propioak ezartzeko gaitasunik gabe, erabat degeneratua, noraezean. Garaiko Alemaniako gizartean joera horren sintomak agertzen hasiak zirela zioen Nietzschek.

JAINKOAREN HERIOTZAHonela mintzatu zen Zaratustra liburuan supergizakiaren etorrera azaltzen du, hiru eraldakuntzen ondorioz: 1. Hasieran, espiritua gamelua da. Lege moralaren handitasunaren mende bizi da, makurtuta. Idealismoaren mendeko gizakia da. Zama handia darama gainean; baina onartu egiten du, betebeharra baitu goiburu. 2. Lehoiak Idealismoaren gainbehera adierazten du. Gamelua betebeharraren zamaz libratzen denean, lehoi bihurtzen da. Ordura arteko balioei kontra egiten die, baina ez da balio berriak sortzeko gai. 3. Azkenik, lehoia haur bihurtzen da. Haurrak jokoak asmatzen ditu, arau berriak sortzen ditu. Horrela joango da liberatzen gizakiaren espiritua moral zaharraren zametatik. Umearen hasierako inozentziara itzuliko da, behin eta berriz, betiereko itzuleran. BOTERE-NAHIMENA ETA BETIEREKO ITZULERA Nietzscheren kezka morala betiereko itzuleraren kontzepzioan agertzen da argien. Juduen eta kristauen denboraren ikuspegi linealaren aurrean, bizitza zirkularra dela zioen, behin eta berriz errepikatzen ari da, memento bakoitza betierekoa izanik. Ez dago hasierarik, ezta bukaerarik ere. Inolako Jainkok ez zuen dena sortu ezerezetik, eta munduak ez du haren nahia eta helburua betetzen, azken egunera arte. Beste bizitzarik ez dagoela onartzean, daukagun bakarra ez dugula alferrik galdu behar pentsatzen zuen Nietzschek. Mundua den bezalakoa da, eta horrela onartu behar da. Bizitzaren une bakoitza behin eta berriz errepikatuko dela pentsatuz bizi behar da. Aukeratutakoa behin eta berriz bizi beharko duela jasanezinezko ideia iruditzen zaionak ez du ongi aukeratu, ez du bizitza seriotasunez hartu. Bizitzaren pisuak zapaldu egiten ditu moral dekadentea dutenak. Moral horretatik askatu denak, berriz, bere ekintzak errepikatzea nahi du. Gizaki horrek, supergizakiak, munduaren ikuspegi dionisiakoa du. Horixe da betiereko itzuleraren kontzepzioari eman behar zaion interpretazioa. Azkenean, irudi poetiko bat da. Nietzschek ez du esan nahi hilezkorrak garenik, errealitatea behin eta berriz errepikatzen denik benetan. Esan nahi duena da bizitza bakarra dugula, eta hori une bakoitzean izan behar dugula kontuan; bizitzak eskaintzen duena poztasunez eta alaitasunez bizi behar dela, datorrena datorrela, norberaren eskuetan dagoena erantzukizunez aukeratuz eta ez dagoena onartuz. Gizaki berria librea da, eta bizitza den bezala onartzen du, alderdi ederrekin eta baita ilunekin ere, garai bateko greziarrek bezala. Supergizakia izango da botere-nahiaren pisua jasateko gai den bakarra, hondoratu gabe. Nietzschek zioen Dionisoren berragerpena zela. Zaratustraren moral ere deitu zion. Zaratustra edo Zoroastro Persian arabiarrek islama sartu aurreko erlijioko profeta da, K.A. VI. Mendekoa. Mundu grekoan, mirariak egiten zituen azti antzekoa zen. Nietzschek zioen moralaren kontrako ikur erabiliko zuela, morala sortu zuen lehenengoa izateagatik. ALIENAZIOA Bestelakotzea, hau da, alienatzea, oro har, gauza bat berez dena ez izatea da, beste gauza bat bilakatuz. Hegelen pentsamenduan alienazioa
Ideiak pairatzen zuen prozesua zen baina alienazio hori nahitaezkoa zen Izpiritura, prozesuaren helmugara, ailegatzeko. Marxen ustez, alienatuta dagoena gizakia da. Honek gizakia benetako gizakia ez dela adierazten du. Zer dela eta dago alienatuta? Marxek alienazio-mota ezberdinak aipatu zituen gizakiengan.

1- Ekonomikoa Lehenago esan dugunez, lana da gizakia gizaki egiten duena. Gizakia animaliengandik bereizi zen natura eraldatzen hasi zenean. Aurrekoari jarraiki, gizakiak egiten duen produktuan berarena den zerbait uzten duela onartu beharra dago, zeren eta produktua halakoa da gizakiak lanaren bidez, hots, bere energiaren zati baten bidez, egin duelako, objektu naturala izateari utziz. Soldatapeko lanean, ordea, produktua, langileak egindakoa, beste baten kapitala izatera pasatzen da beraren zapalkuntzaren kausa bihurtuz. Izan ere, kapitalista langilearen lanaren bidez aberasten da eta zenbat eta lan gehiago egin langileak are eta aberatsagoa izango da kapitalista. Ondorioz, bere gizatasuna, produktuetan adierazia, beste baten esku gelditzen da, produktua bere etsaia bihurtuz. Aurrekoaz gain, langilea alienatuta dago lanaren jardueran zeren kapitalismoan lana ez baita jarduera sortzailea, non gizakiak gizakia autoproduzitzen duen, baizik eta soldata baten truke indarrez, eta ez nahita, egin behar duen zerbait dituen beharrak asetzearren. Naturarekin dituen harremanean ere alienaturik agertzen da gizakia zeren eta natura ez da gizakiaren produktu ezorganikoa, gizakiari gizaki izateko laguntza ematen dion tresna alegia, ustiatua izateko kapitalak bereganatu eta erabiltzen duen bitartekoa baizik.

2-Soziala Alienazio ekonomikoaren ondorioa litzateke. Izan ere, kapitalismoan ustiaketaren kausa produkzio bideen jabego pribatua da non jabeek klase bat eta langileek beste bat osatzen duten. Klase horien interesak ezberdinak bakarrik ez kontrakoak ere dira gizartea konponezinak diren bi taldetan banatuz. Politikoa Estatua, Hegelen teorian, gizarte zibilaren gainditzea litzateke, bere papera denon zerbitzuan egotea litzatekeelarik. Gizarte zibilean gizakien arteko erlazio pribatuak gertatuko lirateke interes partikularrak adieraziz eta Estatua erlazio publikoen eremua litzateke interes orokorrak adieraziz. Kapitalismoan, ordea, Estatua klase menperatzaileen zerbitzuan dagoen tresna baino ez da. Izan ere, Estatua eta bere baitan dauden hiru botereak bere egoera pribilegiatua mantentzeko erabiltzen du klase menperatzaileak eta, modu honetan, Estatu oro diktadura da Marxen ustez. Horregatik, ikusiko dugunez, bere desagerpena, anarkismoak bezalabaino modu ezberdinez, planteatuko du.

3-Erlijiosoa Erlijioaren kritika ia filosofia bazain zaharra da. Epikurok, adibidez, beldur izateko kausatzat jo zuen eta, horregatik, jainkoak ahaztu behar zirela zioen. Hegelek berak ere erlijioan agertzen diren jarrerak irudikapenak besterik ez direla uste zuen eta, beraz, gainditu beharrekoak kontzeptu arrazionalen bitartez. Feuerbach-ek, bere aldetik, jainkoa gizakiaren irudipen, asmakizuna litzatekeela zioen. Hau egiteko gizakiak bere izaera proiektatzen du ilusio horretan eta hau egitean bere izana galtzen du. Dakigunez, Marxek hiruen eragina jaso zuen eta gainera bere garaiko estatu kristauarena non alienazioa gertatzen den. Erlijioa, beraren ustez, gizakiak pairatu behar duen egoera penagarriari aurre egiteko baliabidea litzateke. Baina erlijioak eskaintzen diona ez da mundu honetako bizimodu hoberik, zeruan, hau da, hil eta geroko mundu ideialean baizik. Gainera hau lortzeko bidea etsipena da, egoera latzaren onarpena alegia. Honen ondorioa, injustiziaren justifikazioa da. Marxen hitzetan: erlijioak “zitalkeria guztien konpentsazioa zerura darama eta, horrela jokatuz, lur gaineko zitalkeria hauen betikotasuna justifikatzen du”. Erlijioa, beraz, askapen bidea izan ordez, lilurakeria da, hots, gezurrezko askapena zeinak benetakoaren atzerapena eragiten baitu. Ospetsua den esaldiak dioenez, “erlijioa herriarentzako opioa da”. 3-Filosofikoa Filosofiaren papera, historian zehar, errealitatea interpretatzea izan da. Idealismoa jarrera honen gailurra litzateke zeren errealitatea ideiak bihurtzen baitu gizakia benetako errealitatetik baztertuz. Filosofoen eragina ere ezezkoa izan da, Marxen ustez, kontenplazio hutsean geratu delako eta beraien jarduera bakarra pentsamendu mailan eman delako. Honen kontra jarduera praktikoa da Marxek proposatzen duena, hots, filosofia teorikoaren burutze erreala. Honek ez du esan nahi pentsamenduaren kontra dagoela, baizik eta ideien mailan geratzen denaren kontra. “Filosofiaren papera, orain arte, mundua interpretatzea izan da; gakoa, ordea, mundu hori eraldatzean datza”.

Entradas relacionadas: