Nerbio sistemaren atalak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,65 KB

 
  • Zer ikertzen du genetikak?

Genetikak herentzia ikertzen du, nola transmititzen diren bereizgarriak gurasoetatik seme-alabenganaino.

  • Herentzia genetikoaren funtzionamendua.

- Informazio genetikoa gorputzeko zelula bakoitzaren nukleoan dago.

- Nukleo horietan 23 bikotetan banatutako 46 kromosoma daude. Obuluak eta espermak kromosoma pare bakoitzetik dagokien erdia hartzen dute.

- Horregatik, batzerakoan, obulu ernalduak 23 kromosoma pare ditu; pare bakoitzean, kromosoma bat aitarena da eta bestea amarena. Kromosoma bakoitza ADN (azido desoxirribonukleikoa) molekulez osatuta dago. 23. Bikoteak erabakitzen du jaioko denaren sexua: mutilarenak X eta Yren antza duten kromosomak ditu eta neskarenak, berriz, bi Xen antzekoak dira.

- ADN molekulen zatiak geneak dira, herentziaren oinarrizko unitateak, hain zuzen ere

Zer da?

  • Organismoaren aktibitate guztia erregulatzen duen kontrol zentroa da. Oso espezializatutako zelulek osatzen dute, funtzio espezifiko batzuen arduradun baita eta, horrela, gizabanakoaren bizia mantentzen dute.

Funtzioak:

  • Bi betebehar garrantzitsu  ditu

    • Gorputzaren erabateko funtzionamendua kontrolatzea.

    • Inguruarekinharremanetanjartzea.

  • Hauek dira berak egiten dituen lan batzuk

    • Zentzumenek kaptatutako estimuluak eta informazioa garraiatu.

    • Estimulu horiei emandako erantzunak organoetaraino bidali.

Osagaiak:

  • Bi motatako zelulak bereizten dira

  • Neuronak: Nerbio Sistemaren oinarrizko elementua dira eta informazioa jaso, prozesatu eta gorputzeko beste leku batera garraiatzen dute (Konektatu ahal izateko sinapsia erabiltzen dute).

  • Glia zelulak: Neuronak inguratu eta Nerbio Sistema sendotu eta babestu egiten dute.

Zer da?

  • Gorputzaren atal guztien aktibitatea koordinatzen duen atala da. Buruko eta bizkarrezurreko organoek osatzen dute.

Funtzioa:

  • Zentzu desberdinek jasotako sentipenak jaso, prozesatu eta erantzunak bidaltzea. Gure gorputzean dagoen sistema garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke.

Osagaiak:

  • Entzefaloa (Burezurrez babestua)

  • Bizkarrezur-muina (Ornoez babestua)


Zer da?

Nerbio Sistema Zentraleko Entzefaloaren zatirik handiena eta garrantzitsuena da eta Nerbio Sistemaren egitura zuzendaria. Garuneko neurona kopurua izugarria da. Zahartu ahala, ordea, neuronen kopurua jaisten da.


Funtzioak:

  • Giza portaera eta adimen-funtzioak (oroimena, adimena, emozioak, ikaskuntza eta pertzepzioa) kontrolatu eta koordinatzen ditu.

  • Integrazio sentsorialeko eta jarduera motorreko gune nagusietako egoitza da.

  • Garuneko bi hemisferioen arteko ezberdintasun funtzionalak txikiak dira. Antza denez, ezkerreko hemisferioan mintzamenarekin eta pentsamendu logikoarekin zerikusia duten gaitasunak sortzen dira. Eskuineko hemisferioan, aldiz, prozesu analitikoen eta orientazio espazialaren gaitasunak garatzen dira.

Osagaiak:

  • Arteka sagitalak, gorputz kailukara, zirkunbalazioak, lau lobulu eta kortexa.


9. NERBIO-SISTEMA PERIFERIKOA

Zer da?

NSZtik kanpo dagoen Nerbio Sistemaren atala da. NSZ eta gorputzeko organo eta egituren artean kokatzen da eta gorputz osoan zehar banatzen diren zuntzez eta kordoiz dago osatuta.

Funtzioa:

  • NSZ organoekin konektatzea, zentzumen errezeptoreekin, muskuluekin eta guruinekin.

Osagaiak:

  • Sistema Somatikoa: Zentzuek detektatutako informazioa hartu eta muskuluak mugitzea baimenduko duen erantzuna bidaltzeaz arduratzen da. Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu eta gorputza bere inguruarekin kontaktuan mantentzen laguntzen du.

  • Sistema Autonomoa edo begetatiboa: Informazioa errai eta barne ingurunetik jaso eta odol hodi, guruin eta muskuluen gain eragiten du.

Entradas relacionadas: