Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,41 KB

 

03.- HARREMANA ETA KOORDINAZIOA

1.- HARREMANA ETA KOORDINAZIOA, IZAKI BIZIDUNETAN

Harreman funtzioei esker, izaki Bizidunak gai dira:

Estimuluak hautemateko

▪Gorputzaren barruko nahiz kanpoko aldaketak

Erantzun egokiena emateko

                   Harremaneko Elementuak

✶ESTIMULUAK

Erantzuna sortzeko gai diren kanpoko edo barneko Aldaketak dira

▪Estimulu batek erantzun desberdinak sor ditzake egoera Desberdinetan

Hiru estimulu mota daude:

▪FISIKOAK: argia, tenperatura, soinua, presioa

▪KIMIKOAK: ura, gatzak, substantzia kutsagarriak

▪BIOTIKOAK: bizidunak

Jatorriaren arabera, bi estimulu mota daude:

▪BARNE-ESTIMULUAK: Organismoaren barnekoak

▪KANPO-ESTIMULUAK: Organismotik kanpokoak

✶ERREZEPTOREAK

Estimuluak hautematen dituzten egiturak dira

Animalietan, zentzumen-organoak dira

▪Gorputzetik kanpoko estimuluak hautematen dituzte

✶KOORDINATZAILEAK

Koordinatzaileek zera egiten dute:

▪Errezeptoreek bidalitako informazioa jasotzen dituzte

▪Informazioa interpretatu egiten dute

▪Mezu egokiak bidaltzen dituzte organo efektoreetara

Animaliek koordinatzeko bi sistema dituzte:

▪Nerbio-sistema

Sistema endokrinoa (hormonala)

✶EFEKTOREEK

Erantzunak gauzatzen dituzten egiturak dira:

▪Giharrak

▪Guruinak

                   Nola Erantzuten dute izaki bizidunek?

✶Erantzuna Estimulu batekiko erreakzioa da

Landareen erantzunak motelak dira

▪gehienak hazkuntzarekin lotuta daude

Animalien erantzunak azkarragoak dira

✶Bi Erantzun-mota daude:

MUGIMENDUZKO ERANTZUNAK

▪Erantzun zehatzak eta azkarrak dira

▪Lokomozio-aparatuak egiten ditu (giharrek)

JARIATZEKO ERANTZUNAK

▪Erantzuna substantzia jakin bat sortzea da

▪Guruinek egiten dituzte

                   Portaera eta Moldaera

✶Organismoek Kanpo-estimuluekiko erreakzionatuz sortzen dituzten erantzunen multzoa da

✶Landareen Portaera guztiak organo baten haztearekin lotuta daude

✶Animalietan Bi portaera mota bereizten dira:

BEREZKOA edo SENEZKOA

▪Animaliek jaiotzetik duten portaera, ikasi gabe

BEREGANATUA edo IKASIA

▪Ikasitakoa; alda daiteke

▪Animalia batzuek azkarrago ikasten dute (adimena)

2.- ESTIMULU-ERREZEPTOREAK

Errezeptoreak Estimuluak hautematen dituzten egiturak dira

Animaliek zentzumen organoak dituzte

Landareetan, banatuta dauden zelulek egiten dute

✶Kokapenaren Arabera, bi errezeptore-mota daude:

KANPO-ERREZEPTOREAK

▪Kanpotik datozen estimuluak hauteman ditzakete

▪Azalean daude (zentzumen-organoak)

BARNE-ERREZEPTOREAK

▪Barneko estimuluak hauteman ditzakete (gosea, egarria)

▪Barnealdean daude

✶Estimulu Motarekiko, lau errezeptore mota daude:

ERREZEPTORE MEKANIKOAK

▪Ukimenaren errezeptoreak gorputzean banatuta daude

▪Soinuarenak belarrian daude

ERREZEPTORE KIMIKOAK

▪Dastamen zelulak ahoan daude (zaporeak)

▪Usaimen-zelulak sudurrean daude (usainak)

BERO-ERREZEPTOREAK

▪inguruneko tenperatura-aldaketak hautematen dute, Larruazalean daude

ARGI-ERREZEPTOREAK

▪Ikusmenerako begiak (artropodoen ozeloak)

3.- KOORDINAZIO-SISTEMAK

✶Koordinazio-sistemeei Esker, izaki bizidunek lan guztiak behar bezala eta une egokian egiten dituzte

Hazi, arnasa hartu, elikatu …

✶Animaliek Bi koordinazio-sistema dituzte:

nerbio-
Sistema, eta

sistema endokrinoa

✶NERBIO-SISTEMA

Nerbio-bulkaden bidez koordinatzen ditu funtzioak

▪Intentsitate txikiko korronte elektrikoak dira

Erantzun azkar eta laburreko funtzioak kontrolatzen ditu

▪lokomozioa

Neuronaz osatuta dago

▪nerbio-bulkadak transmititzen dituzten zelula bereziak

✶SISTEMA ENDOKRINOA

Substantzia kimikoak sortuz koordinatzen ditu funtzioak

Erantzun motel eta iraunkorreko funtzioak kontrolatzen Ditu

▪Hazkuntza, garapena, metabolismoa

Guruin endokrinoz osatuta dago

▪Hormonak odolera isurtzen dituzte

✶Landareek Substantzia kimikoen bidez funtzioak koordinatzen dituzte

Animalien sistema hormonalaren antzera


4.- NERBIO-SISTEMA

✶Nerbio-zelulek Eratutako organo eta egituren multzoa da

Animalia guztien neuronak antzekoak dira

▪Belakietan izan ezik

Egituraketari dagokienez, alde handiaude

✶Nerbio-sistemaren Funtzioak:

Koordinatzea

Informazioa biltzea

Erantzunak lantzea

Efektoreei helaraztea

                   Ornogabeen nerbio-sistema

✶Nerbio-sistema Bakunak dituzte: nerbio sarea eta gongoil-sistema

✶NERBIO-SAREAK:

Neuronek sare zehaztugabea eratzen dute animalia osoan

▪Nerbio-bulkada bazter guztietara helarazten da

Zelenteratuek dituzte (polipoek eta marmokek)

✶GONGOIL-SISTEMA:

Neuronak gongoiletan biltzen dira

▪Gongoilak lotuta daude (kordoiak)

▪Handienak buruan biltzen dira garuna eratuz

Anelidoek,  Moluskuek eta artropodoek dituzte

                   Ornodunen Nerbio-sistema

✶Ornogabeena Baino konplexuagoa da

✶Nerbio-zentroek Eta nerbioek osatzen dute

✶NERBIO-ZENTROAK:

Informazioa jaso, erantzunak landu eta efektoreei Bidaltzen dizkiete

Bi organo dira:

▪Garuna, buruan

▪Bizkarrez-muina, bizkarraldean

✶NERBIOAK:

Neuronen luzakinez osatuta daude

Sarea eratzen dute

Bulkadak transmititzen dituzte nerbio-zentroetatik Gorputzeko atal guztietara

▪Giharrak uzkurrarazten dituzte

▪Guruinek substantziak jariarazten dizkiete

Funtzioaren arabera, bi nerbio-mota daude:

▪ZENTZUMEN-NERBIOAK: Errezeptoreetatik Nerbio-zentroetara

▪NERBIO MOTORRAK: Nerbio-zentroetatik organo efektoreetara (giharrak eta Guruinak)

                   Zein da Nerbio-sistemaren funtzionamendua?

✶Animalia Guztietan antzekoa da:

Zentzumen-organoek estimulu bat hautematen dute

▪Nerbio-bulkada bihurtzen dute

Zentzumen-nerbioek informazioa garunera eramaten dute

Garunak informazioa hartu, aztertu eta erantzun egokia Prestatzen du

Nerbio motorrek erantzuna efektoreei bidaltzen diete

Efektoreek erantzuna egiten dute:

▪Giharrek mugimendua sortzen dute

▪Guruinek substantzia kimikoak jariatzen dituzte

✶Bi Erantzun-mota daude: ekintza erreflexuak eta borondatezkoak

✶EKINTZA ERREFLEXUAK:

Oharkabekoak dira: Azkarrenak eta soilenak

▪Egin ondoren ohartzen da

▪Arriskuko egoerak saihesteko balio dute

✶BORONDATEZKO EKINTZAK

Nahitakoak, ez dira automatikoak

▪Animaliak kontrolatzen du, alda ditzake 


Entradas relacionadas: