Nerbio bulkada

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,49 KB

2.2.1.Neuronak

Neurona

· Lehen esan bezala, neuronak Nerbio Sistemaren oinarrizko elementua dira eta informazioa jaso, prozesatu eta gorputzeko beste leku batera garraiatzen dute.
·Ezagutzen diren zelula espezializatuenak dira eta hainbat funtziotarako gaitasuna galdu dute; ezin dira erditu, edo elikatu, edo defenditu... Hori dela eta, funtzio horiek guztiak beste zelula batzuen ardura dira; zelula laguntzaileak deritze hauei.
·Ez dira birsortzen. Jaiotzen garenean neurona kopuru zehatz bat daukagu eta suntsitzen direnak betiko galduko dira. Nerbio sistemaren kalte gehienak ez dira sekula sendatuko!
·Gizakiok ezin konta ahala neurona ditugu (Autore batzuen ustez, zerebroan ba omen
ditugu 15.000 milioi. Beste batzuen iritziz, berriz, 100.000 milioi). Sare handietan kateatuta daude eta nerbio sistema osoan zehar banatzen dira.
Neuronen osaketa  Gorputz zelularra (Soma) eta luzapenek (Axoia eta Dendritak) osatzen dute.
- Gorpuz zelularra edo soma: Hementxe dago nukleoa eta informazio genetiko osoa. Bertatik irteten dira luzapenak.
- Dendritak: Somatik irteten diren luzapen fin-finak dira eta beste neuronetatik datorren informazioa dakarte (sarrera).
- Axoia: Somatik irteten den luzapen lodiago bat da eta beste neuronetara eramaten dute informazioa (sinapsiaren bidez) (irteera).
Neuronen klasifikazioa

ARGAZKIA

·Unipolarrak: Luzapen bakarra dute eta, somatik gertu, bi adarretan banatzen da, bata Nerbio Sistema Zentralera joango dena eta bestea, berriz, Nerbio Sistema Periferikora. Bi adarrek egiten dute dentrita eta axoiaren lana. Ornogabeetan ematen dira.
· Bipolarrak: Bi luzapen dituzte; bata, sarrera da, dendrita eta, bestea, berriz, irteera, axoia.
Erretinan daude, adibidez.

· Multipolarrak: Axoi bat eta dendrita ugari dute. Ugaztunen nerbio sisteman daude.

Funtzionamendua
· Nerbio bulkada dendritetan hasten da, estimulu fisikoren batek edo beste neurona batzuen estimuluek eraginda. Axoiak nerbio bulkada ondoko beste neurona batera igortzen du.
·Beraz, nerbio bulkadak norabide bakarra izan ohi du: dendritetan hasten da eta, axoitik pasatuz, adar muturretaraino doa.
· Nerbio bulkadak abiadura handia hartzen du; 100 m/segundoraino irits daiteke.
· Tresna bereziak erabiliz, nerbio bulkada hauek detekta daitezke, korronte elektrikoak baitira. Adibidea: elektroentzefalograma.

Sinapsia Neurona baten axoiaren eta beste neurona baten dendriten arteko bulkaden transmisiorako eskualdea da. Nerbio bulkada neuronaren axoi bukaerara iristen denean, hurrengo neuronaraino salto egin behar du, neuronak ez baitaude erantsita. Tarte txiki bat dago, espazio sinaptikoa eta egin behar den saltoa neurotransmisoreen lana da.

Neurotransmisoreak Neurona batetik bestera nerbio bulkada eramateaz arduratzen diren substantzia kimikoak dira

-Dopamina. Degenerazioak Parkinsona eragiten du.Gehiegizko neurrian, eskizofrenia ekar dezakeela uste da.

- Serotonita: Animoan du eragina, loan, oinazean... Prozac farmakoak potentziatzen du depresioaren sintomak ahuldu nahian.

-Noradrenalina: Larritasun egoeretako erantzunak ematen ditu, bihotza bizkortu, bronkioak dilatatu, tentsioa igo…

-Acetilcolina: Atentzioa, memoria, aprendizaian eta abar du eragina. Alzheimerra dutenek gutxi dute. Kurare edo indio hegoamerikarrak gezi puntan jartzen zuten pozoinaren eraginez, muskuluak blokeatuta geratzen ziren, paralisiak hartuta. 

-Endorfina: oinazea, nerbioak eta abar kontrolatzen ditu.

Neurotransmisoreen lana egiten duten substantziak

· Batzuek benetako neurotransmisoreen lana ordezka dezakete eta nerbio bulkada faltsuak eragiten dituzte: droga aluzinogenoak (LSD, peiote...).
· Beste zenbait drogak Nerbio Sistema atzerarazi egiten du, edo blokeatu: opiazeoak (heroina...).
·Eta hainbat drogak Nerbio Sistema kitzikatu eta aktibatu egiten du: kokaina, droga sintetikoak, kafeina...
·GOGORATU: neuronak ez dira birsortzen. Neurona bat galtzen denean, betirako galtzen da. Ez da sekula errekuperatuko.

Neuronak eta gaixotasunak
·Ia-ia jaiotzen garen unetik, neuronak galdu eta galdu ari gara eta ez dira sekula berreskuratuko. Adin batera iritsitakoan, neuronak galtzeko prozesu hori bizkortu egiten da eta zahartzaroan asko falta zaizkigu. Horregatik agure batzuk fakultate murriztuak dituzte, gehiago edo gutxiago, zahartzaroko dementziara iritsi arte.

·Baina badira beste degenerazio era batzuk ere, Nerbio Sistema Zentralaren degenerazioak, batez ere. Bat-bateko eragina erakusten dute eta ondorio larriak izaten dituzte memorian... Alzheimerra da hauetako kasu bat. Gaixotasun honek hasiera batean pixkanakako memoria galerak ditu eta larritzen joaten da, bere gertukoak ezezagun bihurtu arte. Ezin du bizitza normala egin, ezin jantzi, ez elikatu... Asko flakatu ohi da eta pulmonia eta neumoniak ere izan ohi ditu. Gaixoa egun osoan zaindu beharra dago. Ez dago garbi zein den gaixotasun honen arrazoi konkretua, baina bada gene bat arriskua bizkortzen duena…

·Hauetaz gain, kanpoko sustantzien erruz, gaixotasunak har daitezke: behi eroak, drogak... 

2.2.2. NerbioSistemarenbanaketa(NSZ,NSP(2))

GRAFIKOA

Oinarrian bi sistematan banatzen da, eta sistema horietako bakoitzak bere funtzioa du

NSZ (Nerbio Sistema Zentrala) Gorputzaren atal guztien aktibitatea koordinatzen duen atala da. Buruko eta bizkarrezurreko organoek osatzen dute.

NSP (Nerbio Sistema Periferikoa): Hau bi sistematan banatzen da

·Sistema Somatikoa: Zentzuek detektatutako informazioa hartu eta muskuluak mugitzea baimenduko duen erantzuna bidaltzeaz arduratzen da. Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu eta gorputza bere inguruarekin kontaktuan mantentzen laguntzen du.
·Sistema Autonomoa edo begetatiboa: Informazioa errai eta barne ingurunetik jaso eta odol hodi, guruin eta muskuluen gain eragiten du.
2.2.3. Nerbio-sistema Zentrala  Zerda Gorputzaren atal guztien aktibitatea koordinatzen duen atala da. Buruko eta bizkarrezurreko organoek osatzen dute.

Entradas relacionadas: