Nekazaritza ustiapena definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,6 KB

BASERRI JARDUERAKBaserri-espazioan egiten diren jarduerak nekazaritza, abeltzaintza eta baso ustiapena dira. *Erabilera horiek Espainian hartzen duten azalera hauetan banatzen da: laborantza lurrak, belardi naturalak eta larreak eta basoak. *Erabilera bakoitzak baserri ekoizpen osoan egiten duten ekarpenak bilakaera izan du. Lehen, landare ekoizpena nagusi, gaur egun aldea txikiagoa.

1)NEKAZARITZA JARDUERA 1.1)Nekazaritza egitura Nekazaritza tradizionalak: polilaborantza baliatzen zuen, eta teknika atzeratuak eta laborantza sistema  estentziboak erabiltzen zituen. Ondorioz, ekoizpena urria zen eta autokontsumorako erabiltzen zen. Gaur egun, ustiategi produktibitistak, espezializazioa, teknifikazioa eta intentsifikazioa baliatzen dituztenak, ekoizpen ugaria lortu eta merkatuan saltzeko, ustiategi produktibitistak, dibertsifikazioa, ingurumenaren aldeko teknikak eta estentsifikazioa baliatzen dituztenak, kalitatezko ekoizpena lortzeko. A)Nekazaritzan, espezializaziorako joera dago, eskualde bakoitzean ongien ekoizten diren produktuetan. Azken urteotan gora egin du. B)Laborantzan, teknika modernoak sartu dira: *Makinen erabilera gora eta erabilera maila ontzat hartzeko modukoa da. Makina asko zaharkituta daude eta gutxi erabiltzen dira ustiategi asko txikiak direlako. *Pestizida eta ongarri kmikoen kontsumoak gora egin du duela gutxi arte, sail ureztatuetan. *Hazi hautatuak eta labore transgenikoak edo genetikoki manipulatuak erabiltzen dira, produktuak zenbait propietatez hornitzeko eta haien erendimenduak areagotzeko. *Naturako baldintza gainditzeko teknikak, klima aldatzen da: mikroklima bero eta hezeak sortzen dira kristal edo plastikozko  egituren barruan. C)Nekazaritza intentsiboaren garrantzia areagotu egin da, lehorreko laborantzan lugorriak behera egin baitu eta nekazaritza ureztatua hedatu baita. *Lugorria nekazaritza jardunbide tradizional bat da: lurrari atseden hartzen uzten zaio denboraldi batean, lurzoruaren emankortasuna berreskuratzeko. Lugorri osoan dagoen azalerak behera egin du duela gutxi arte. Banaketari dagokionez, garrantzi txikia. Abantaila nagusia lurraren atseden naturala errespetatzen duela baina arazo bat ere, nekazaritza-ekoizpena murrizten dela. *Ureztapena nekazaritza jardunbide bat da, ur gehigaria botatzen zaie laboreei. --Ureztapen intentsiboetan aire zabalean, berotegietan eta zenbait uzta lortzen dira urtean. Uzta goiztiarrak eta eztagoiztiarrak nabarmentzen dira, interes ekonomikoengatik. --Urestapen estentsiboan, uzta bakar bat lortzen da, errendimendu hobeak lortzen dira. Azalera ureztatuak izugarri egin zuen gora estatuaren obra handiei esker. Ureztapen politikak jada dauden sail ureztatuak hobetzea eta modernizatzera bideratzen dira. Sail ureztatuen banaketan alde handiak daude. Penintsulako iparralde hezean urria da, eta klima mediterraneoko eremuan prezipitazioak urriak eta irregularrak. Bi zona bereizten dira: --Kostalde mediterraneoan, ureztapen intentsiboa da, eta baldintza hauek ditu: tenperatura leunak, erliebearen babesa, lurzoruen egokitasuna eta nazioarteko eskaria. --Penintsularen barrualdean, ureztapen estentsiboa eta baldintza hauek ditu: penintsulako ibai handietatik lortzen den ura eta pentsurako zerealen eta zenbait labore industrialen eskari gero eta handiagoa. Ureztapen abantaila ugari ditu. Ekonomiaren aldetik ekoizpena egonkortu egiten da eta dibertsifikatu eta handitu egten da. Gizartearen aldetik, bizi maila hobetzen da, zerbitzu eskaria eta hornidura handitzen delako. Demografian, lagungarria da biztanleria finkatzen laguntzeko. Kulturan, prestakuntza teknikoa eta profesionala hobetzen da. Ingurumenean lagungarria da ekosistemen eta paisaien aniztasunerako. Ureztapenaren arazoak, zenbait sistema efizientek ura xahutzea, uraren erabileragatiko gatazkak sortzea. Gaur egundo ureztapen politiketan, EBren eskakizunak eta klima-aldaketara egokitzeko premia hartu behar dira kontuan.Helburua ureztapenaren efizientzia hobetzea da. 1.2)Mekazaritza ekoizpena nagusia da Andaluzian Valentzia Murtzian Errioxan eta Kanarietan. A)Zerealak belarki-
laboreak dira eta gizakia elikatzeko, azienda elikatzeko, pentsu konposatuak egiteko eta bioerregaiak lortzeko erabiltzen dira. Penintsularen barrualdeko lehorreko laborantzako eremuak dira eta lugorriarekin edo lekadunekin txandakatzen dira. Salbuespenak artoa eta arroza dira. Azalera txikitzeko joera dago, ekoizpena gora egiten ari da.
B)Lekadunak belarki laboreak dira eta gizakiak elikatzeko erabiltzen dira eta azienda elikatzeko ere. Zerealekin txandakatzen baitira, lekadunak atsedenaldirako edo erdilugorriko laboreak dira. Ekoizpena handitu egin da azken urteoten, labore-txandaketak sustatzen dituzte. C)Mahatsondoa lehorreko zuhaixka laborea da eta mahatsak ematen ditu. Gune nagusia Gaztela-mantxa. Mahastiak eremu marginaletan kokatzen ziren. Horren ondorioz, errendimenduak baxuak ziren. Ekoizpena handitu da eta alde handiak daude urte batetikbestera. Ardo esportatu egite da eta balantza positiboa du. D)Olibondoa lehorreko zuhaitz laborea da eta udako lehorraldiak ondo jasaten ditu. Gune nagusia Andaluzia da. Espainia munduko lehen postuan dago. Izugarri handitu da ekoizpena, hobekuntza teknikoei esker baina asko aldatzen da urte batetik bestera. Kalitate handiko barietateak sustatzen ditu. E)Barazkigintza-frutagintzako laboreak fresko kontsumitzeko edo kontserba-industriarako erabiltzen dira. Eremuak aire zabalean, berotegietan eta hirietako kontsumo zentroetatik gertu. F)Labore industrialak industria-eraldajetarako erabiltzen dira. Nabarmenak ekilorea, kotoia, tabakoa eta lupulua. G) Bazka laboreak aziendaren elikadurarako erabiltzen dira, deshidratazio naturala edo industriala egin ondoren. Lurzorua berreskuratzeko, higaduraren eta izurrien aurka egiteko, eta klima aldaketaren aurka egiteko, karbono hustutegi gisa erabiltzen baita. Azalerak eta ekoizpenak gora egin dute.

Entradas relacionadas: