Nekazaritza mota
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,19 KB
Definizioak
Hirigintza barreiaturik:Hirigintza barreiaturik industria garaiko hirigintza bilduari, espazio hazkunde polarizadoari eta aglomerazio ekonomiei oposatzen da. Hirigintza tradizionalaren zabalkundea suposatzen du. Garraio eta komunikazio sistemen hobekuntza dela eta lan-lekua eta bizi-lekua banandu egin dira.
Mugimendu pendularrak:Egunean gertatzen diren mugimenduak, hiri nagusitik inguruan dauden beste hirietara ikasketak, lanak… direla eta, hau da, hiri metropolitik inguruko herri txikietara pasatzea egunero.
Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra:Lurralde eta antolakuntza mota bat da. HAPO-ren bitartez lurzorua sailkatzen da, lurzoru mota bakoitzari aplika dakioke erregimena zehazten da, babesgarriak diren zonaldeak arautzen diraeta udalerriaren hornikuntzaren ezinbesteko osagaiak zehazten dira.
Nekazaritza intensiboa:Ahalik eta espazio txikienean kalitateko produktu asko ematen duen sistema da. Nekazaritza mota hau azalera txikiko eta populazio askoko espazioetan aplikatzen da.
Nekazaritza extentsiboa:lur hedadura handietan eta azalera unitate bakoitzeko errendimendu baxuak lortzen dituen ustiapen forma da. Bakarrik uztabat urtean lor daiteke.
Abeltzaintza intensiboa:Aplikazio hauek XX.Mendean sortu ziren. Etekin handienak ahalik eta denbora txikienean lortzen da, produkzio moduak biltzen dira.
Abeltzaintza estentsiboa: Abeltzaintza honen helburua da baldintza eta ziklo naturaleei egokitutako lurraldea, modu egonkorrean, erabiltzea. Eskulan gutxi eta inbertsioak txikiak dira.
Nekazaritza ustiategia:Nekazaritza-lurrak,makinak,instalakuntzak eta produktuak. Nekazaritza-enpresarioa lurraren jabea bada ustiapena zuzena izango da,bestela ez zuzena izango da.
Nekazaritza paisajea: Eraldatutako eta sortutako paisajea da. Osagaiak:Lursailak(tamaina), laboremotak,populaketa(bildua…),faktore fisikoak(klima…) eta giza faktoreak(teknikak).
Faktore eta osagai hauek nekazaritza paisajeei euren izaera ematen diete.
NPB:Europar kontsumitzaileei eta nekazariei prezio justuak bermatzea hurrengo printzipioak errespetatzen:prezioen batasuna,finantza solidaritatea eta komunitatearen lehentasuna. EBko politiarik garrantzitsuenetatko bat da. NPBek hasieran, autohornikuntza ahalbideratu zuen. Gainprodukzioa arazo bihurtu zen. Mundu merkatukoekin konparatuz europar prezioak altuak eta konpetibitate gutxikoak ziren.
Industria berregituratzea
1975ko industria krisiari aurre egiteko industria berreituratzeko politika batzuk hartu ziren. Bi alderdi:1.-industria birmoldaketa eta 2.-berrindustrializazioa. Biak Estatuaren laguntzarekin egin ziren.
1.-IBren helburua tarte laburrean krisian zeuden industria-sektoreetan jardutea zen, bidegarritasuna eta lehiakortasuna lortzeko doikuntza eginez, lortzeko, ekoizpena eta eskaintza ezinbestekoak.
2.-Bren helburua izan zen birmoldaketak gogorren jotako inguruetako industria-ehuna berregitea, jarduera ekonomiko berriak eta etorkizuna zuten industriak sortuz.