Nekazaritza intentsiboa definizioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 25,65 KB

 


-Definizioak:


11. GAITIK:


Nekazaritza estentsiboa: Gaur egun herrialde garatuetan nekazaritza mota hau lur-sail ahulak eta lantzeko sailak direnetan erabiltzen da, etekina handitzeko ongarri organikoak erabiltzen dira eta izurriteei aurre egiteko, hainbat uzta mota erabiltzen dira.


Nekazaritza intentsiboa: Gaur egun herrialde garatuetan nekazaritza mota hau lur emankorreko landa lauak lantzeko erabiltzen da, makinaria asko eta ongarri kimikoak erabiltzen dira, eta izurriteei aurre egiteko produktu kimikoak erabiltzen dira.


Abeltzaintza estentsiboa: Abeltzaintza mota honetan ez dira abere asko batera egoten, abereek belardietatik eta basoetatik lortzen dituzte elikagaiak eta ekoizpena txikia da, ez baita hazkuntza azkartzeko gairik erabiltzen.


Abeltzaintza intentsiboa


Abeltzaintza mota honetan abere asko egoten dira batera, abereak pentsuekin elikatzen dira eta ekoizpena abeltzaintza estentsiboan baino handiagoa da antibiotikoak eta hazkuntza-hormonak erabiltzen direlako.


Gehiegizko arrantza: Azkeneko urteetan munduan bizi garan pertsonen kopurua asko handitu eta elikagaiak lortzeko arrantza ere asko handitu da, baina momentu bat heldu zen arrain-populazioa ez zela arrantza konpentsatzeko behar bezain azkar ugaldu eta arrain espezie asko desagerrarazi zirela.


Bioaniztasuna: Ekosistema batean dauden espezieetako banako kopuru orekatua; hortaz, komunitate batek zenbat eta espezie gehiago eduki eta espezie horiek zenbat eta gehiago egon proportzio berdinetan, orduan eta aniztasun espezifiko handiagoa edukiko du komunitateak.


Espezie inbaditzailea: Jatorrizkoa ez den ekosistema batean sartu eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espeziari deritzo, hau da, espezie bat hona etorri eta bertan hazteko kapaz bada, naturalizatu egin dela diogu, baina behin bertako landare eta animalientzako kaltegarria bada, inbaditzaile deitzen zaio: adibidez, zebra muskuilua.


Biosferaren erreserba: Balio ekologiko, geografiko edota kultural nabarmena dituen lurraldea da, eta bertan garapen iraunkorreko proiektuak bideratu nahi dira; Euskal Herrian dagoen bakarra Urdaibaikoa da.


Parke naturala


Flora, fauna, paisaia eta formazio geologikoei dagokionez bere horretan gordetzeko helburuz eratua den gune babestua; giza erabilera tradizionalak ez dira, oro har, debekatzen; Euskal Herrian bederatzi parke natural daude, bat adibidez Aralarrekoa.


Izurrien kontrol ekologikoa: Oso arriskutsuak diren izurriak kontrolatzeko pestizidak ez erabiltzea, eta era horretara ingurumen-inpaktua gutxitzen da; horretarako, hainbat metodo osagarri erabiltzen dira: mekanikoak, biologikoak, kimikoak,...


Organismo transgenikoa: Genetikoki eraldatutako organismoa da, organismo honi txertatuko ADNa beste espezie batean du jatorria; organismo transgenikoen eraginez gerta daiteke aniztasun genetikoa galtzea: izaki transgenikoek ekosistema naturalak inbaditu eta bertako izakiak ordezkatu ditzakete.


Nekazaritza ekologikoa: Nekazaritzako ustiapenak kudeatzeko sistema bat da, baliabide naturalak modurik egokienean erabiltzean oinarritzen dena; nekazaritza mota honen ezaugarri bat laborren aniztasuna da, eta ez intentsifikazioa; horri esker nabarmen jaisten da izurrite eta gaixotasun arriskua, eta ongarrien premia murriztu egiten da.


Geldialdi biologikoa: Errekurtso biologiko bat ustiatu gabe egoten den denbora, berez berreskuratu dadila asmoarekin; ia beti arrantzari edo ehizari dagokio, eta kasu honetan gertatzen da: gehiegizko arrantzaren edo gehiegizko ehizaren ondorioz izaki bizidunen espezie batzuk galtzeko zorian daudenean edo beraien kopurua asko murrizteko arriskuan.


Izurria: Ugaltze-tasa handia duten animalia zein landare populazioak neurriz kanpo handitzea eta horren ondorioz ekosistemaren beste izaki bizidunentzat arrisku nabarmena bihurtzea, adibidez: pinu-beldarra.


Pandemia: Mundu mailan gaixotasun batek denbora tarte mugatu batean populazioa era nabarmenean erasotzen duenean gertatzen den osasun-arazoa, adibidez: HIESa


Parke nazionala: Estatuaren kudeaketa duen, giza jarduerak oso gutxi eraldatuta dagoen eta flora, fauna, paisaia eta formazio geologikoei dagokienez bere horretan gordetzeko helburuz eratua den gune babestua; gehienetan debekatuta dago baliabide naturalak ustiatzea.


Biotopo babestua: Basoak, padurak, ibarrak, formazio geologikoak edo fauna edo flora espezie urriko habitatak gordetzeko helburuz eratua den gune babestua; parke naturala baino txikiagoa da; Euskal Herrian sei daude, adibidez Zumaiako marearteko zabalgunea.


12.GAITIK


Padura: Ibai-bokaletan dauden eta aldizka urperatu egiten diren topografia lauko zonak dira; bertako bizi-baldintzak oso gogorrak dira: substratua ezegonkorra, oxigeno urria eta gorabehera handiak ur mailari eta gazitasunari dagokionez, eta horregatik bertan bizi diren espeziak oso espezializatuak dira eta ezin dira beste inon bizi.


Lurzoruen azidotzea: Lurzoruaren degradazio kimiko mota bat da, lurreko H+ ioien kontzentrazioa areagotzean gertatzen da; oro har honako prozesu hauek laguntzen dute lurzoruaren azidotzean: basoak zuhaitz koniferoekin berritzea eta atmosferako poluitzaileek pausatzea, batez ere euri azidoaren bitartez.


Lurzoruen gazitzea: Lurzoruaren degradazio  kimiko mota bat da, lurzoruaren azalean gatza pilatu egiten da, bai modu naturalean: klima idor edo erdi idorretako eta gatz ugariko lurzoruetan gertatzen da; bai modu antropikoan: adibidez, klima idorreko nekazaritzako lurrak era desegokian ureztatzean, azaleko ura lurruntzen da eta gatzak pilatzen dira.


13.GAITIK


Hondakina: Zerbait ekoiztearen, eraldatzearen, erabiltzearen edo kontsumitzearen ondorioz sortzen den gaia, gaia sortu duenak nahi ez duena eta ingurunean usten duena edo usteko asmoa duena.


Konpostak: Hirietako zabor organiko hartzigarriarekin egiten da, materia hori kontrolpean degradatuz; lurra ongarritzeko baliagarria izateaz gain, bestelako abantailak ere baditu: hondakinak kontrolik gabe degradatzean sortzen den poluzioa eragozten da, hondakindegira edo tratatzera eraman beharreko zabor-bolumena asko gutxitzen da.


Hondakin geldoa


Edo inertea; hiri-hondakin solido mota bat da; orokorrean ez da arriskutsua ingurugiroarentzat, baina meategietan jatorria duten batzuek elementu toxikoak eduki ditzakete, adibidez: metalak, beirak, obra-hondakinak...


Hondakin erradioaktiboa: Substantzia erradioaktiboak dituzte, hauetariko asko zentral nuklearretan eratzen dira eta beste batzuk medikuntzaren alorrean; hauen trataera berezia da, erradioaktibitatearen hedapenak izaki bizidunen iraupenerako duen arrisku hain handiagatik.


Zabortegia: Toki honetan hondakinak pilatzen dira, toki batean kokatu aurretik faktore asko kontuan hartzen dira, adibidez populazioarekiko distantzia; arazo larriak sor ditzake ingurumenean, paisaia aldatuz adibidez, eta gizakien osasunean, bertan ugaritzen diren arratoiek gaixotasunak kutsatzen dituztelako.


-Galderak:


11. GAIA


7. Aztertu ezazu grafiko hau eta erantzun galdera hauei: a) Zer dela eta hartu du indarra akuikulturak? B) Zein dira teknika horren alde onak eta txarrak?


a) Akuikulturak hazkunde handia izan du azken urteotan. Jakina denez, populazioaren hazkundearekin batera, janari eta elikagaien ekoizpena ere gorantz doa. Hori dela eta, uretako organismoen eskaria gero eta handiagoa da, eta arrantzaren bidez lor daitekeena ez da nahikoa sortzen diren beharrak modu egokian asetzeko, ondorioz, akuikultura da irtenbiderik hoberena gaur egungo egoerarentzat.


B) ALDE ONAK: -Gehiago produzitu. -Baliabideak agortzea saihestu


ALDE TXARRAK: -Ingurune-kutsadura. -Gaixotasun berriak. -Espezie autoktonoen galera



8. Grafiko honetan ozeano Atlantikoaren ekialdeko atun gorriaren populazioak izan duen bilakaera erakusten da. A) Zer adierazten digu grafikoak? B) Aipa ezazu zein izan… c) Zer neurri har daitezke…? D) Ezagutzen al duzu antzeko…?


a) 1995tik aurrera bere populazioa jaisten joan dela; lehenengo urtetan beherakada oso motela izan zen, gero handiagoa eta 2003tik aurrera oso handia.


b) Seguraski ez dira izan biotopoarekin zerikusia duten faktoreak, adibidez ura gehiegi epeltzea edo gehiegi hoztea edo ura gehiegi kutsatuta egon delako; seguraski gehiegizko arrantzatik izan da.


c) Geldialdi biologikoa. -Atun gorriaren populazioa ez ustiatu, berez berreskuratu dadila asmoarekin; gehiegizko arrantzaren ondorioz atun gorriaren populazioa galtzeko zorian badago edo beraien kopurua asko murrizteko arriskuan badago hori egitea da komeni dena.


d) Bai. Orain dela urte batzuk Kantauri Itsasoan zegoen antxoen espeziea guztiz desagertzeko arriskuan egon zen, eta agintariek bost urtetan debekatu zuten antxoa arrantzatzea eta neurri horren ondorioz lortu da antxoaren espeziea ez desagertzea eta ondo berreskuratu denez aurten antxoak egon dira salgai merkatuetan.


12. GAIA


8. Egoera klimatiko berean dauden eta harri mota berbera duten hiru eremu agertzen dira irudietan. Azter itzazu irudiak eta erantzun… a) Non eratuko litzateke lurzoru…? B) Zeinek du lurzoru-higadura jasateko…? C) Zer egin daiteke...)? D) Azal ezazu zer eragin duen…


A) A-n, malda oso txikia delako


b) C. Arrazoiak: -Malda oso handiagatik. -Landaretzaren urritasunagatik. -Haizearen eragina handiagoa izango da landaretza gutxi egotean.


c) Zuhaitz gehiago landatu, lurzorua errazago eratzeko alde batetik eta bestetik lurzorua hobeto eusteko, aldapan behera ez joateko, eta haizearen eragina higaduran gutxitzeko.


d) Euri sarri egiten duenean eta ez oso gogor erraztu egiten du bai lurzorua eratzea eta baita ere lurzorua mantentzea, lurzoruaren higadura oztopatuz; baina euri gutxi egiten duenean eta egiten duenean oso gogor euriteek erraztu egiten dute lurzoruen higadura, sortzen diren gainazaleko urek edo ezkorrentiak lurzoruaren osagai asko arrastaka maldan behera eramaten dituelako.




11. A eta B eskemetan, eremu berbera zuhaitzak moztu aurretik eta ondoren nola dagoen erakusten da. Geziek eta zenbakiek… a) Izenda ezazu zenbaki bakoitzak… b) Azaldu ezazu nola aldatzen den… c) Zer eragin du baso-mozketak…?


A)


1- Lurrunketa


2- Prezipitazioak


3- Izaki bizidunen transpirazioa


4- Iragazketa


5- Ur gainazaleko urak edo ezkorrentia


6- Lur azpiko ura


B)


1- Berdin jarraituko du


2- Berdin jarraituko du


3- Gutxitu egingo da landaretza gutxiago dagoelako eta seguraski animali gutxiago ere


4- Iragazketa gutxitu egingo da. Zuhaitzek harri amak dituen haustura eta arrakalen artean sartzen dituzte sustraiak, iragazketa handituz.


5- Landaretzarik ez egotean ur gainazaleko urak edo ezkorrentia handituko da


6- Gutxitu egingo dira iragazketa gutxitu egin delako


c) Seguraski lurzorua galduz joango da prezipitazioen eraginez eta gainazaleko ur korronteen bidez higadura handituko delako lurzoruaren osagaiak lekuraino eramanez. Aurrekoa ez gertatzeko berriro komeni dena da zuhaitzak landatzea.




13. GAIA


1. A) Defini ezazu hondakin kontzeptua. Aipa itzazu hondakinak sortzen dituzten 6 jarduera. B) Aipa itzazu hondakinak eraldatzeko teknikak edo neurriak. C) Aipa itzazu hondakinen sorrera murrizteko neurriak.


a) Hondakina: Zerbait ekoiztearen, eraldatzearen, erabiltzearen edo kontsumitzearen ondorioz sortzen den gaia, gaia sortu duenak nahi ez duena eta ingurunean usten duena edo usteko asmoa duena.


1. Nekazaritza


2. Abeltzaintza


3. Mineralen erauzketa


4. Industria


5. Hirigunetako jarduerak


6. Ospitaletako jarduerak


7. Zentral nuklearretako jarduerak


B) Berrerabili, birziklatu, biogasa edo bioalkohola lortu eta energia lortzeko erabili


c) -Hondakinak sortzen dituzten produktu gutxiago kontsumitu, adibidez elikagaien ontzi handi bat erosi ontzi txiki bi erosi beharrean.


-Plastikozko boltsak edo beste boltsa batzuk gorde erosketak boltsa berdinarekin askotan egiteko


-Papera bi aldeetatik idazteko erabili eta paper birziklatua erabili




4. Azter ezazu irudia eta erantzun iezaiezu galdera hauei: a) Azal itzazu irudian agertzen diren… b) Beirazko ontzien artean…? C) Konpara itzazu plastikozko eta beirazko…


a) Lehendabizi ontzia txikitu eta garbitu egiten da lehengaiak lortu aurretik. Lehengaietatik batzuk birziklatu egiten dira gai berriak lortzeko, eta beste batzuk ezin direnez birziklatu hondakin moduan gertatzen dira eta nonbaiten kokatuko dituzte, seguraski kontrolpeko zabortegi batean.


b) Berrerabilgarrienak direnak, kasu honetan lehengai batzuk aprobetxatu egiten direlako eta ez direlako lehengai guztiak hondakin bihurtzen.


Beirazko ontzi erabiliak beirazko ontzi berriak lortzeko erabiltzen dira



c) Plastikozko botilak errazago erabiltzen dira apurtzeko arriskua txikiagoa delako eta horregatik errazago da gehiagotan botila berbera erabiltzea eta merkeagoak dira. Aldiz beirazko botiletan substantzia guztiak hobeto kontserbatzen dira.




6. Bete ezazu taula hau sistema bakoitzak dituen abantailekin eta desabantailekin:





Abantailak

Desabantailak

Errausketa

- hondakinetatik energia lortzen da

- hondakinen pisua eta bolumena murriztu

- karbono dioxido asko sortzen da, ur lurruna ere

- dioxinak eta furanoak igortzen dira askotan atmosferara, oso toxikoak direnak izaki bizidunentzat

- metal astunak( Zn, Cu, Pb, Cr) aska daitezke ingurunera

Zabortegia

- erraz instalatzen dira

- gastu gutxi

- ingurumen-inpaktu eskasa

- gasa lortzen da

- lur eremu handiak behar dira

- bertan elikatzen diren animalien bitartez izaki bizidun asko kutsatzeko arriskua

- lixibiatuak eratzen badira inguruneko ura kutsa daitezke

Konpostajea

- hirietako zabor organiko hartzigarria erabiltzen da

- ongarri lortzen dira





7. Defini itzazu hitz hauek:


-Hondakin geldoa: edo inertea; hiri-hondakin solido mota bat da; orokorrean ez da arriskutsua ingurugiroarentzat, baina meategietan jatorria duten batzuek elementu toxikoak eduki ditzakete, adibidez: metalak, beirak, obra-hondakinak…


-

Hondakin toxikoak

Izaki bizidunentzat kaltegarriak diren substantziak dituztenak, adibidez kutsatuta dauden lixibiatuak, hondakin erradiaktiboak, metal astunak dituzten hondakinak eta hondakin biosanitario arriskutsuak eta hondakin kimiosanitario arriskutsuak.


-Zabortegi kontrolatua: Toki honetan hondakinak pilatzen dira baina toki hau ingurune zehatz batean kokatu aurretik oso ondo aztertu da bai ingurunea eta baita bertan pilatuko den hondakin mota; hiru motatakoak dira: hondakin inerteak pilatzeko, hondakin solidoak pilatzeko eta biologikoki aktiboak diren hondakinak pilatzeko.


-Konpostajea: Konposta egiteko prozesua, hirietako zabor organiko hartzigarriarekin egiten da, materia hori kontrolpean degradatuz; konposta lurra ongarritzeko baliagarria izateaz gain, bestelako abantailak ere baditu: hondakinak kontrolik gabe degradatzean sortzen den poluzioa eragozten da, hondakindegira edo tratatzera eraman beharreko zabor-bolumena asko gutxitzen da…




8. Irudietan bi zabortegiren kokapena azaltzen da. Irudiak aztertu ondoren… a) Zabor-piletara iristen diren geziek zer…? B) Zer kutsadura mota gertatzen da bi…? C) Nola gertatzen da uren kutsadura A…? D) Zeri esaten zaio lixibiatua? E) Zure ustez, egokiak al dira…? F) Zer baldintza bete behar dituzte zabortegi…? G) Zabortegiez gainera, ezagutzen al duzu…?


A) Euri urak; lixibiatuak


B) Lixibiatuena; zabortegien azpian kokaturik dagoen geruza iragazkorrean dauden uretan


c) A irudian lixibiatuak lehenengo zabortegitik eta lurraren gainazaletik mugitzen dira eta B irudian lixibiatuak zabortegitik zuzenean geruza iragazkorrera igarotzen dira.


d) Lixibiatuak: kutsatuta egon daitezkeen urak, euri-urak zabortegian sartzerakoan eta hemen dauden hondakinekin kontaktuan jartzerakoan eratzen direnak.


E) Ez, zabortegien azpian geruza iragazkorrak kokaturik daudelako


F) Lixibiatuak gertatzekotan hauek biltzea inguruneko urak ez kutsatzeko


E) Bai. Berrerabili, birziklatu, biogasa edo bioalkohola lortu eta energia lortzeko erabili



Entradas relacionadas: