Nekazaritza exodoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,4 KB

 

Migrazioak biztanleriaren lekualdatzeak dira espazioan, arrazoi ekonomiko edo sozialengatik

Hau jakinda termino hauek bereiz daitezke: emigrazioa, biztanleria bere jatorrizko lekutik irtetea edota immigrazioa biztanleria helmuga batera iristea eta migrazioa saldoa, immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da.

BARNE MIGRAZIOAK:

Herrilade batem mugen barruan izaten diren biztanleria mugimenduak dira. Bi motatakoak dira barne migrazio tradizionalak eta gaur egungoak.

Barne migrazio tradizionalaren ezaugarriak:

-XIX.Mendearen azken herenaren eta 1975 eko krisi ekonomikoaren artean izan zen

-Migrazioaren bolumena oso handia izan zen 11 milioi persona baino gehiagori eragin zion

-
Migrazioaren zergaitia lana lortzea izan zen nagusiki

-Emigratu zuten gehienak gazteak izan ziren

-Migrazio gehienak landatik hiri handietara izan ziren

Barne migrazioko korronte tradizionalak:

a)Aldi baterako migrazioak XIX.Ko azken herenaren eta 1960ko hamarkadaren artean izan zen nagusiki eta migratzaileen asmoa itzultzea zen ez bertan geratzea. Batzuetan urte sasoiko lekualdatzeak ziren nekazaritza lanak egiteko. Beste batzuetan, hiriko aldi baterako lekualdatzeak ziren landan lan gutxi baitzegoen.

b)Nekazarien exodoa
XIXko azken herenaren eta 1975 artean izan zen. Landa eremuetatik hiri eremuetarako migrazioa da bizi osorako edota aldi luze baterako. Arrazoi nagusia lana izan zen. Nekazarien exodoan bost etapa bereiz daitezke:

XIX mendearen amaieran eta 1930 artean, nekazarien exodoa neurrizkoa izan zen. Hainbat arrazoirengatik gertatu zen: eskulana sobera egotea, herri lanen gorakada Primo de Riveraren diktaduran etab. Kate moduko migrazioa izan zen.

1931 eta 1950 artean, nekazarien exodoa gelditu egin zen. Arrazoiak, guerra zibila, krisi ekonomikoa eta gerraostea izan ziren. Garai horietan, hiriek hornidura arazo larriak izan zituzten.

1951 eta 1975 artean, nekazarien exodoak goia jo zuen. Arrazoiak hauek izan ziren:hazkunde demografikoa, nekazaritza tradizionalaren krisia eta turismoaren booma. Garai hauetan, nekazarien exodoa hiri handietara izan zen nagusiki. Ondorioz eremu batzuetan asko hasi zen biztanleria Madrilen adibidez.

1975etik Aurrera, nekazarien exodoak behera egin zuen. Krisia zela eta immigranteak hartu ohi zituzten eremuak erakargarriak izateari utzi zituzten eta horien migrazio saldo positiboa murriztu egin zen.

Gaur egun, nekazarien exodoa oso txikia da. Emigranteak nekazaritza eremuetatik irteten dira. Hala ere hurrengo urteetan emigrazioak indar handia hartungo duela diote adituek, nekazaritzaren modernizazioaren ondorioz.


Entradas relacionadas: