Nekazaritza exodoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,51 KB

 

6.Migrazio mugimenduak espainian; 6.1 Barne migrazio mugimenduak;

1.Barruko migrazioak

; Barruko migrazioen barnean tradizioazkoak eta gaur egungoak ditugu. 1975era arte tradiziozkoak ziren eta data horretatik aurrera gaur egungoak. Arrazoi nagusia lana zen.Fluxuak norabide bakarrekoak izan ziren emigrazio eta immigrazio inguruetan. Prestakuntza maila txikiko pertsona gazteak ziren. 1.1Barruko migrazio mota tradizionalak:  Bi motatakoak izan ziren. Urtaroko eta aldi baterako migrazioen loraldia zen eta itzultzeko asmoz egiten zen. Normalean beste eskualdeetara egindako urtaroko desplazamenduak ziren, nekazaritza lanak egitera.  Hirietara desplazatzen zirenean eraikuntzan industrian eta zerbitzuetan haritzen ziren.
Bigarrena barruko migrazioa nekazaritza exodoa zen. Izaera iraunkorra eta luzekoa du eta lur eta hiri-inguruen arteko migrazioa da. Lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea zuten. Hiriek,  osasun, kultura, eta aisia-maila lortu nahi zuten. Inguru industrializatuetara joaten ziren , Madril, EAE eta Katalunia  lan bila.  Lau etapa desberdintzen dira. -XX. Mendearen lehen herena.  Bolumen moderatua zuen. Landan pertsona gehiegi zeuden,  eta lana mekanizatzen hasi zelako. Primo de Riveraren diktaduran lan publikoek gora egin zuten: herrixkatik eskualdeko hiriburuetara, hortik probintziako hiriburura, eta azkenik probintziaz kanpoko metropolira. - Nekazari-exodoak geldialdia izan zuen. Industriako lan-eskaintza txikitu egin zen eta autarkia bultzatu zelako. -Nekazaritza-exodoak, bolumen handiena lortu zuen.  Hazkunde demografikoa, nekazaritza tradizionalaren krisia mekanizazioaren eraginez, Mediterraneoko kostaldean eta uharteetan turismoak izandako “booma” besteak beste. Lan-eskaintza ere sortu zen eta ardatz berriak sortzen hasi ziren. -1975etik aurrera. Nekazari-exodoak behera egin zuen.  Erakargarritasuna galdu, migrazio-saldo positiboa txikiagotu eta negatiboa bihurtu zen. Gero gauzak aldatu egin ziren eta migrazio saldoa positibo bilakatu zen.-Gaur egun, nekazari-exodoaren balioak oso txikiak dira. Emigranteak nekazaritza-inguru bakartu eta deprimituetakoak dira. 1.2.Barruko migrazio tradizionalen ondorioak: Batez ere landa-exodoak, eragin ugari izan dituzte:
-Alderdi demografikoan, biztanleriaren banaketan dauden desoreken arduradunak dira:  sexuaren eta adinaren araberako egituran ere eragina izan dute: gainera, landan geratzen den biztanleria zahartu egiten da, eta hirikoa gaztetu egiten da, emigranteak gazteak izan ohi dira eta.-Alderdi ekonomikoan, landa-inguruetan, hasieran, migrazioei esker biztanleriaren baliabideak handiagotu egin ziren;  pertsona gazte eta prestatuak alde egitean, produktibitateak eta etekinek behera egin zuten eta. Hirietan, immigrazio masiboak pilaketa-desekonomikoak eragin zituen: lurzoruaren, etxebizitzen, ekipamenduen eta zerbitzuen arloko arazoak.-Gizarte-alderdian, asimilazio-arazoak gertatu ziren, emigranteak balio tradizionaleko landa-erkidego batetik gizarte hiritar eta lehiakorrera igaro zirelako. Integrazioa, normalean, ez da gertatzen hurrengo belaunaldira arte.-Ingurumenari dagokionez, emigranteen sorlekuetan ekosistema tradizionalak bertan behera geratu ziren, batez ere mendian. Hiri handietan, immigrazioak eragindako hazkunde azeleratuak kutsadura atmosferikoa, zaratak, etab. Eragin zituen.


2.Gaur egungo barruko migrazioak
;1975eko krisitik aurrera, beste ziklo bat hasi zen;-Motibazioak askotarikoak dira: lana, egoitza, sorlekura itzultzea.-Fluxuak norabide askokoak dira, eta sorlekuko eta jomugako inguruen aniztasuna handiagoa da. Hiri-udalerri ertain eta txikietara jotzen dute, landakoak izan arren, probintzia edo autonomia-erkidego berean.-Emigranteen profila ere askotarikoa da. 2.1.Gaur egungo barruko migrazio motak;a)Laneko migrazioen motibazio lana izaten da, eta heldu gazteak izaten dira protagonista. Eskualde edo probintzia berean ezarritako dinamismo ekonomiko handiagoko zentroetara jotzen dute.-Beste eskualde batzuetako probintzietara egindako migrazioak gutxitu egin dira, eta hainbat eratako migrazio-saldoak eragiten dituzte.-Saldo positiboak dituzte Mediterraneoko eta Ebro haraneko immigrazio-inguru nagusiek.-Saldo positiboak eta negatiboak dituzte txandaka emigrazio-probintzia zahar askok. “enara” itxurako migrazioak egiten dituzte, koiuntura ekonomikoari eta lan-merkatuaren gaur egungo malgutassunarekin lotuta. Modu horretan,  emigranteak inguru dinamikoagoetara bidaltzen dituzte hainbat jardueratan aritzeko, hala nola turismoan edo eraikuntzan, eta migrazio-saldo negatiboak hartzen dituzte.-Saldo negatiboak dituzte iraganean immigrazio-probintzia izandako batzuk, joeraz alderantzikatu da-eta, eta tradizioz emigratzaileak izan diren probintziek, joerari eusten diote eta.-Eskualde eta probintzia barruko migrazioek gora egin dute. Eskualde- eta landa-garapeneko politikei esker, probintziako eta tokiko jarduera-zentroak sortu dira baliabide endogenoak aprobetxatuz.-Udalerri barruko migrazioak aldatu egin dira.  Saldo negatiboa dute orain, biztanleria eta jarduerak udalerri ertain eta txikietara hedatu direlako, baita landa-udalerrietara ere.-Alderdi berritzaileena atzerritarrek barruko migrazioetan duten garrantzia da, batez ere Europako Erkidegotik kanpokoek, lan-hobekuntzak lortzeko mugitzeko prest daudelako, eta familia-lotura gutxiago dituztelako. B)Egoitza migrazioen motibazioak dira, modu esklusiboan. Bizitzeko etxebizitza merkeak eta ingurumen klaitate onak bilatzen dituzte,  hiri handietatik auzoko probintzia merkeagoetara hedatzen dira. C)tzulera-migrazioak biztanleak emigrazio-inguruetara itzultzea da. Bi modalitate izaten dituzte:-Sorlekura bueltatzen diren emigranteak dira. D)Ohiko mugimenduak lan eta aisiaren arrazoiengatik egiten diren desplazamenduak:-Lanak pendulu-mugimenduak bizilekuaren eta lantokiaren artean eragiten du. -Aisiak asteburuetan eta turismoarekin lotutako mugimenduak eragiten ditu,2.2 Gaur egungo barruko migrazioen ondorioak:-Laneko migrazioen eraginez, eskualdeen eta autonomia-erkidegoen desoreka demografikoak eta ekonomikoak areagotzen dira.-Hirigune igorleak gehiegi zahartzen dira hiri barruko egoitza migrazioen eraginez, biztanleria handiagotzen da eta honekin  ekipamendu eta zerbitzu gehiago behar izaten da. -Erretirodunak jasotzen diren herrietan imigranteen itzulerako migrazioak eragien dute, bitartean gazteenakk negozio eta jarduera berriak sortzen dituzte.-Pendulu-mugiemnduaek zirkulazio-arazoak eeragiten dituzte batez ere hirietako sarreretan, eta aisialdiarekin lotutakoen eraginez, inguru  hartzaileetan diru-sarrerak gora egiten dute.
3. Migrazio mugimenduak EAEn ;a) XX. Mendeko bigarren hamarkadara arte, EAE emigrazio-eskualdea izan zen. Arrazoi nagusia jabetzaren egitura eta lurraren jaraunspeko eskualdaketa zen. B) XX. Mendearen bigarren hamarkadatik 1975era  Arrazoia industrializazio goiztiarra eta desarrollismoaren urteetan lortutako garapen izan zen. Industria-gune nagusiek euskal nekazariak erakarri zituzten, eta horrela kanporako emigrazioa gelditu zen eta Espainiako beste eskualde batzuetako biztanleak iritsi ziren. Hasieran leku hurbiletatik iritsi ziren eta geroago urrunagotik.C) 1975eko krisi ekonomikoak euskal industria gogor jo zuen, batez ere motorraren sektorea, siderometalurgia, eta horren eraginez immigrazioa murriztu egin zen eta migrazio-saldoa negatiboa bihurtu zen iraganeko immigranteak sorlekuetara iritsi zirelako. Araban saldo positiboari eutsi zitzaion. Immigrazioak gora egin du 1990eko hamarkadaren erdialdetik. Gehienak latinoamerikatik datoz. Erdiak baino gehiago Bizkaian daude. 


6.2. KANPO MIGRAZIO MUGIMENDUAK;1. Kanpoko migrazioak; Kanpoko migrazioak: biztanleek estatuko mugetatik kanpo egiten dituzten joan etorriak dira. 1.1 Ozeanoz bestaldeko emigrazioa;Batez ere Hego Amerikara bideratu zen eta bigarren mailan, Estatu Batuetara, Kanadara eta Australiara.XIX. Mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara (1914): emigrante gehien sorlekua Atlantikoan zegoen  eta jomuga Argentina , Kuba  eta Brasil.Bi gerrate mundialen artean (1914-45): emigrazioa behera egin zuen arrazoi hauengatik: lehen gerrate mundialak sortutako ziurtasun eza. 1945 eta 1960 bitartean: itsasoz bestaldeko joera berreskuratu egin zen baina mende hasierako zifretara irisi gabe. Erabakigarria izan zen NBEk nazioarteko isolamendua bertan behera uztea Espainiari eta Espainiatik aske ateratzeko baimena eman izana. 1960tik aurrera: itsasoz bestaldeko emigrazioak behera egin zuen eta Europara egindako emigrazioarekin lehi sortu zen. Gaur egun zifrak oso txikiak dira eta itzulerak dira nagusi.1.2 Europako emigrazioa

Europako emigrazioak ondo bereizitako hiru etapa izan zituen:a) XX. Mendearen erdialdera arte, migrazio urria eta urtarako izaerakoa izan zen. Nekazariek, eraikuntzako langileek eta etxeko zerbitzuko neskek osatzen zuten eta, geroago, Gerra Zibileko errefuxiatu politikoek. B) 1950 eta 1973 bitarteko aldian, Europarako emigrazioaren loraldirik handiena gertatu zen. Jaitsiera bakarra egon zen, Espainiako lehenengo Garapen Plana hasi zelako, eta, horren eraginez, Espainiako lanpostuen eskaintzak gora egin zuelako. Horrez gain, urte horietan Europan zegoen krisi ekonomikoaren eraginez, itzulerak ugaritu ziren.
Emigrazioa iraunkorra izan zen  zenbait arrazoi zirela bide:-Europan, Bigarren Mundu Gerraren osteko berraikitze ekonomiko azkarraren eraginez, lan-eskaintza zabala sortu zen, eta eskaintza hori ezin zen bertako langileekin osatu, Europako biztanleriak hazkunde txikia izan zuelako, eta gerran asko hil zirelako.-Espainian, honako hauek egin zioten mesede emigrazioari: hazkunde demografiko handia, nekazaritza-biztanleriaren soberakina landa mekanizatzearen ondorioz, industria biztanleria hori xurgatzeko gai ez izatea, Egonkortze Planaren ondoriozko langabeziaren igoera, itsasoz haraindiko emigrazioari lehen emandako abantailak desagertzea, eta Europako soldata handiak.Emigranteen jatorria eskualde guztietara hedatu zen.Honelakoa zen emigranteen profila: gazteak eta gutxi prestatuak  ziren, eta prestakuntza txikiena eta ordainsari txikienak zituzten lanak egin zituzten meatzaritzan, eraikuntzan, industrian eta etxeko zerbitzuan.C) 1973tik aurrera, Europako emigrazio iraunkorrak behera egin zuen. Krisi ekonomikoak Mendebaldeko Europako herrialdeetan langabezia eragin zuen, eta emigrante asko itzuli egin ziren. Ordutik aurrera, Europarako emigrazioaren zifrak txikiak dira.




Entradas relacionadas: