Nazionalismoa espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,97 KB

 

ERRESTAURAZIOA:

Erregimen pollitikoa: Seiurteko iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak bertan behera gelditu zirela, 1874aren amaieran, Borboien Monarkia ezarri zen berriro Espainian, Isabel II.Aren seme Alfontso XII.A buru zela.

Horrela hasi zen Errestaurazioa;
Erregimen hori 1923ra arte egon zen indarrean. Hainbat errege izan ziren agintean: Alfontso XII.A (1875-1885), Maria Kristina erreginaordea (1885-1902) eta Alfontso XIII.A (1902-1931).



Canovasen sistemaren oinarriak

Antonio Canovasek eratu zuen Errestaurazio garaiko sistema politikoa. Alderdi Kontserbadorea sortu zuen, eta gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatuko zuen sistema politikoaren oinarri juridikoak finkatu zituen.

1876ko Konstituzioa: 1876an, Konstituzio berria ezarri zen, 1845ekoaren antzekoa. Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku zegoen. Erlijio katolikoa izendatu zuten Estatuaren erlijio ofizial, baina gurtza (erlijio) guztiak onartuta zeuden.


Txandakatzea eta bi alderdiko sistema:

Bi alderdi politikok zuten agintea, txandaka

  • Alderdi Kontserbadorea: Canovas buru. Garaiko liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen.

  • Alderdi Liberala: Praxedes buruzagi. Liberal progresistez osatua zegoen.

Sistema horretatik kanpo zeuden ezkertiarrak (errepublikarrak eta sozialistak) eta eskuindarrak (karlistak, katolikoak, tradizionalistak eta nazionalista sortu berriak).


Jauntxokeria


Burgesiaren txandakatzea sustatzeko, eta eskuin-ezker alderdiei erakundeetarako bidea ixteko, hauteskundeak manipulatu eta iruzur egin behar zuten agintariek ezinbestean. Nekazari guneetan, jauntxoek (nekazari oligarkiako kideek) kontrolatzen zituzten bozketak, eta nahi eta komeni zitzaien bezala aldatzen zituzten hauteskundeen emaitzak.


Sistemaren kontrako oposizioa

Errepublikazaletasuna: Errepublikarrak hainbat alderditan banatuta zeuden.

Anarkismoa


Elkarte anarkistek poliziaren errepresioari aurre egin behar izan zioten. 1881ean, Sagastaren gobernu liberalak Espainiako Eskualdeko Langile Federazioa (FTRE) osatzea onartu zuen.

Anarkismo erradikalenak terrorismoaren bideari heldu zion; errepresio gogorra martxan jarri zuen gobernuak, eta Federazioa desegin egin zuen. Anarkismoarekin bat zetozen nekazariak eta kualifikatu gabeko langileak. Katalunian, ekintza erradikalagoak egiten hasi ziren, atentatu anarkistak barne.

Sozialismoa: Pablo Iglesias → Espainiako Alderdi Sozialista Langilea (PSOE).

Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatua sortu zen. PSOE alderdiaren joera berekoa zen, eta Madrilgo eta hego Euskal Herriko langileen artean izan zuen indar gehien.

PSOEren asmoa erakunde baketsua eta legezkoa antolatzea zen, hauteskundeetan eta joko politikoan parte hartzea, eta agintea hartzeko indarkeriazko iraultza egitea.


Nazionalismoak

Espainiako mugimendu nazionalistak XIX.Mendearen amaieran sortu ziren, periferiako guneetan, Katalunian, Euskadin eta Galizian.

Kataluniako nazionalismoa: Kataluniako nazionalismoa “Renaixençaren” eskutik sortu zen, katalan hizkuntzaren erabilera sustatu eta tradizio kulturalak berreskuratu zituen mugimendu kulturala.

Euskal nazionalismoa: Euskal nazionalismoa 1876an, gerra karlistaren ondoren, foruak abolitzearen ondorioz sortu zen. XIX.Mendearen amaieran hasi zen indar hartzen.

Nekazaritzan finkatutako joera zen, eta liberalismoaren kontra zegoen, euskal identitate historikoa erasotzen zuelako, eta industria garapenaren alde egiten zuelako. Euskal nazionalismoaren pentsamendua Sabino Aranak artikulatu zuen, eta Eusko Alderdi Jeltzalearen sorreran gauzatu zen 1895ean.

Galiziar nazionalismoa: Galiziar nazionalismoa ez zen XX.Mende hasiera arte antolatu.


Entradas relacionadas: