Nazioen elkartea 1919

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB

Maginot lerroa


Lehen Mundu Gerraren ondoren, Frantziak Alemania eta Italiako mugen zehar eraikitako fortifikazio-errenkada. Genozidioa: Etnia, nazionalitate, arraza, erlijio, politika eta beste arrazoiengatik pertsona talde bat masiboki eta apropos baztertzea eta desagerraraztea da.Nazio Batuen Elkartea: 1945ean, Nazioen Elkartearen lekua harturik, munduko nazioen arteko bakea eta segurtasuna ziurtatzeko sortu zen erakundea da. ONU izenarekin ezagutzen dena. Holokaustoa: Bigarren Mundu Gerran zehar Alemaniako naziek sarraskitutako juduen ekintzari deritzo. Vichyko gobernua: 1940ko uztailetik 1944ko abuztura artean Frantziako Hirugarren Errepublika ordezkatu zuen gobernuari ematen zaio izena. Philippe Pétainek gobernatu zuen eta naziekin adiskidetasun-politika egin zuen. Azken irtenbidea: 2. mundu gerran populazioaren  genozidio sistematikoa burutzeko, Naziek  eraman zuten planaren izena da. Garai hartan jende askorentzat gertakari aipaezina zen, eta gerra hau bukatzean bakarrik ezagutu zen “azken irtenbide” bezala, Holokausto edo Shoah ezagutu ziren moduan.  Adolf Eichmann izan zen esamolde hau asmatu zuena.Petain: Frantses politikari eta jenerala izan zen, Vichy-ko gobernuaren buru eta nazien aldekoa.



Winston Churchill: Britania Handiko lehen ministroa izan zen, bigarren mundu gerra garaian.  Mundu gerrako politikari eta estratega garrantzitsuenetariko bat izan zen. Churchillen diskurtso indartsuek adorea eman zieten ingelesei, naziek Londres bonbardatu zuten egunetan. Hala ere, gerra amaitu ostean, britaniar herriak bizkarra eman zion eta 1945ean hauteskundeak galdu zituen.Truman: Harry S. Truman (1884-1972) Estatu Batuetako politikaria eta hogeita hamahirugarren presidentea izan zen (1945-1953). Berak eman zuen Hiroshima eta Nagasakiko bonben jaurtiketa agindua.Roosvelt:  Estatu Batuetako 32. Presidentea izan zen, politikarako ohitura zuen familia aberats batean jaioa. 1933tik hil arte izan zen presidentea, lau hauteskunde irabazteari esker, halakorik lortu duen presidente bakarra AEBetan. Ardatza: Bigarren Mundu Gerrrako borrokako taldeetako bat izan zen, aliatuen aurkakoa. Alemania, Italia eta Japoniaz osatua. Atlee: Ingeles politikaria izan zen, eta baita partidu laboristaren buruzagia ere. Alemania nazi eta Italia faxistaren kontra zegoen. 1940an Wiston Churchill buruzagi zuen gobernuan parte hartu zuen Bigarren Gerra Mundiala bukatu zenerarte. Stalin: Sobietar politikaria izan zen. SESBeko bigarren buruzagi gorena izan zen, Leninen ondoren. Antikomitern ituna: 1936an, Japoniak eta Alemaniak sinatutako ituna da. Komunismoaren mehatxuari aurre egitea zuen helburu eta Hittleren saiakera izan zen SESB isolatuta uzteko.

Entradas relacionadas: