Nazioarteko merkataritza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 30,18 KB

 
  • Ekoizpen-faktoreen efizientzia handiagoa: Beste herrialdeekiko abantaila konparatiboa ematen dioten ondasunetan espezializatuz gero, herrialde batek bere ekoizpen-aukerak areagotzen ditu, eta horrek enplegua eta aberastasuna sortzen ditu.

  • Lehia sustatzea eta areagotzea: Herrialde jakin bateko merkatuan atzerritar lehiakideak sartzen badira, bertako enpresek efizientzia handiagoa lortu behar dute, merkatu-kuota ez galtzeko.

  • Ondasunen eta zerbitzuen kalitate eta aniztasun handiagoa: Nazioarteko merkataritzarik gabe, produktu jakin batzuk ez genituzke izango, edo urriak izango lirateke.Adib: Petrolioa.

  • Eskala-ekonomiak lortzea: Eskala-ekonomiak lortzeko, oso merkatu zabalak behar dira, ekoizpena areagotu behar baita, kostuak murrizteko. Horregatik, enpresek merkatu berriak bilatzen dituzte beste herrialde batzuetan; nazioartekotu edo internazionalizatu egiten dira.

NAZIOARTEKO EKONOMIA-HARREMANAK:


15.1 NAZIOARTEKO LANKIDETZA

II.Mundu Gerra amaitu zenean, gerra hori, besteak beste, herrialdeen arteko lankidetza ezagatik sortu zen. Hori dela eta herrialdeek nazioarteko erakundeak sortzea adostu zuten.

  • A. NAZIO BATUEN ERAKUNDEA

NBE 1945-ean sortu zuten 51 herrialdek, .

NBE ez da munduko gobernu bat, eta ez du legerik ezartzen. Haren egitekoa, nazioarteko gatazkei irtenbidea emateko bitartekoak jartzea, eta guztioi eragiten diguten gaietarako politikak zehaztea.

NBEk lau erakunde nagusiren bidez funtzionatzen du: Batzar Nagusia, Segurtasun Kontseilua, Idazkaritza eta Nazioarteko Justizia Auzitegia.

  • Batzar Nagusia:


Gaur egun bereziki kezkagarriak diren gaiak aztertzen dira batzar horretan:
Globalizazioa, hiesa, Afrikako gatazkak, etab.

  • Segurtasun Kontseilua



Lehentasun helburua nazioarteko bakeari eta segurtasunari eustea da.

Idazkaritza

Nazio Batuen administrazioaz eta ordezkaritzaz arduratzen da, eta idazkari nagusia du buru.

  • Nazioarteko Justizia Auzitegia

Organo judizial nagusia da. Herrialdeen arteko liskarrei buruzko erabakiak hartzen ditu
.

Liburuko 306ko taulako izenak ikasi.

  • B.  GATT(General agreement on Tariffs and Trade)

Muga-zergei eta Merkataritzari buruzko Akordio Orokorra da, baina ez zen inoiz nazioarteko erakunde bihurtu. Helburua protekzionismoa herrialde jakin batzuetan (ekonomikoki ahuletan) eragin zitzakeen kalteak saihestea, eta munduko ekonomia-hazkundeak sustatzea. Garapen orekatu bat lortzea.

Adostutako irizpideak:

  • Nazio faboratuenaren klausula edo ez diskriminatzeko printzipioa: Horren helburua herrialdeen arteko tratua bidezkoa izatea eta herrialderik ez diskriminatzea zen.

  • Gardentasun-printzipioa edo muga-zerga bidezko babesa soilik:

Ekintza murriztaileak desagerrarazi nahi ziren nazioarteko merkataritzatik, horretarako herrialdeen babes-maila erraz neurtzeko bitartekoak izatea eta negoziazioak erraztea sustatu nahi zuten.

  • Denen artean gutxien garatutako herrialdeen alde egitea:

Gutxien garatutako herrialdeetako produktuak merkaturatzen laguntzeko, neurri hauek ezarri ziren: Lehengaiengatiko muga-zergak igotzea, produktu jakin batzuekiko mendetasuna zuten herrialdeetan barneko zergak kentzea, eta lehengaien inportaziorako lehentasunezko tratua ematea.

  • Aldizkako negozioaren printzipioa: Aldian-aldian, bilerak ezartzen ziren, akordioak lortze aldera.

  • C.MUNDUKO MERKATARITZA ERAKUNDEA

1995ean sortu zen nazioarteko merkataritzen erreferentzia izateko.Printzipio batzuk sustatu.

Printzipio nagusiak:

  • Diskriminaziorik gabeko merkataritza: MME GATTen printzipioei eutsi zion, horrenbestez, MMEko bi herrialderen arteko ituna erakundeko gainerako herrialde kideetara hedatuko da.

  • Merkatuan sartzeko baldintzak fidagarriak izatea eta oztopoak, txikiagoak: MMEk muga-zergen ezarpenera mugatzen ditu neurri protekzionistak.

  • Lehia zintzoa sustatzea: MMEk neurriak hartzen ditu bidegabeko lehiaren aurka.

  • Garapena eta ekonomia-erreforma sustatzea: Garapen bidean dauden herrialdeei trantsizio-aldi batzuk onartzen zaizkie, MMEren xedapen zorrotzenetara egokitzeko, eta beren produktuak nazioartean merkaturatzen laguntzen die.

  • D.NAZIOARTEKO DIRU FUNTSA ETA MUNDUKO BANKUA

Munduko banku bat bezala da, herrialde bakoitzeko bankuek ez badute errekurtsorik ba banku hauetara jo daiteke errekurtso bila.

Helburuak


:

-Estatu kideen truke-tasen eta dibisen parekotasunen egonkortasuna lortzea.

-Nazioarteko likidezia ziurtatzea eta ordainketa-sistema aldeaniztuna sortzea.

-Nazioarteko maileguak ematea.

  • E.EKONOMIA LANKIDETZA ETA GARAPENERAKO ERAKUNDEA

Gobernu arteko kontsulta eta koordinazio-foro bat da. Han aztertzen eta eztabaidatzen dira 28 herrialde kideetako aro hauetako politikak: ekonomia, finantzak, ingurumena, industria, teknologia, zientzia, hezkuntza, lana eta merkataritza.


15.2 AZPIGARAPENA edo garapen bidean daudenak:

Mundua bi multzo handitan zatitzen da: Herrialde garatuak edo aberatsak, eta bestetik, herrialde azpigaratuak edo garapen bidean daudenak. Garapen hitzak aurrerapena eta hobekuntza esan nahi du, eta bi alderdiri dagokie:

  • Ekonomia-garapena: Teknologia espezializazioa eta merkataritza modernoan oinarrituta dago.

  • Giza garapena: Bizi-kalitate hobea pertsonarentzat, bai alderdi materialetan(osasun hobea, elikadura egokia…) bai gizarte-alderdietan (askatasun handiagoa, giza eskubideen errespetua...)

Herrialde azpigaratuen ezaugarriak:

  • Per capita errenta baxua: Kontsumo ahalmena mugatuta dute eta ia ez dute aurrezteko ahalmenik.

  • Lehen sektoreanoinarritutako ekoizpen-egitura: Lehengai merkeak esportatzen dituzte eta produktu landuak eta teknologia prezio altuetan inportatzen dituzte.

  • Merkatu txikiak eta ez-efizienteak: Herrialde horietako merkatu-mekanismoak oso desegokiak eta eskasak dira eta ia ez dago baliabideak lortzeko finantza-merkaturik.

  • Demografia-hazkundearen tasa altuak: Ekonomia-errendimendua eskasa denez, ez dute ahalmenik biztanleriarentzat errenta-maila onargarri bat lortzeko, gainera demografia-hazkundea oso handia da, jaiotza-tasak altuak direlako eta bizi-itxaropena ere luzatzen ari delako.

  • Ezegonkortasun politikoa: Erakunde publikoak oso ahulak dira eta hori oztopo handia da garapenerako urratsak emateko.

  • Azpiegitura eskasak: Ekonomia-hazkunderako bide ematen duen ekipamendua oso eskasa eta urria da(errepideak,portuak…)

  • Kultura- eta gizarte- prestakuntza eskasa: Biztanleriaren gehiengoak teknika- eta kultura- prestakuntza egokia ez badu ezinezkoa da ekonomia-hazkundea sustatzeko egin beharreko inbertsioek emaitzarik ekartzea.

  • Kanpo-zor handia: Gaur egun, herrialde askok baliabide guztiak gastatzen dituzte kanpo-zorraren interesak ordaintzeko, eta horrek ezinezkoa egiten du ekonomia-hazkundea.

15.3 GLOBALIZAZIOA

Bi faktorek baldintzatzen dituzte nazioarteko ekonomia-harremanak:

  • Teknologia: Informatikan egindako aurrerapenen bidez, berehala egin daitezke komunikazioak eta transferentzia ekonomikoak, munduko edozein lekutan.

  • Liberalismo ekonomikoa: Sobietar batasun ohia desagertu zenean, kapitalismoaren hedapenaren aurkari handia desagertu zen. Liberalismo ekonomikoa pentsamendu ekonomikoaren joera bat da, eta salgaien eta kapital transakzio guztiei oztopo guztiak kentzea du xede.Herrialde garatuek eta nazioarteko erakundeek merkatuetan transakzioak liberatzeko neurri ugari sustatzen dituzte, eta horrek zuzenean dakarzkie onurak enpresa handiei.

Globalizazio deritzo muga geografikorik gabeko munduko merkatua sortzeko prozesuari.

Globalizazioa zenbait esparrutan ari da gauzatzen:

  • Merkataritza: Beste herrialde batzuekin egoten diren ondasunen eta zerbitzuen trukeak izugarri areagotu dira.Gaur egun, ohikoa da atzerriko enpresek fabrikatutako produktuak erostea, eta herrialdeko enpresek ekoizpenaren zati bat beren mugetatik kanpo saltzea.

  • Ekoizpena: Produktuak bertako merkaturako zein kanpo-merkaturako izan, enpresa asko ekoizpen-kostuak txikiak diren herrialdeetan ezartzen dira.Adibidea: Inditexen kasua.Lehenengo hemen ekoiztu orain kanpoan, eskulana merkeagoa delako, soldata baxuagoak, ingurumenarekin lotutako arauak ez hain zorrotzak...

  • Finantzak: Inbertitzaileek errendimendu handiagoa atera diezaiekete aurrezkiei beren herrialdetik kanpo.

15.4 INTEGRAZIO EKONOMIKOA

Integrazio ekonomikoa merkatuak bateratzeko prozesua da, helburu duena nazioz gaindiko eremu ekonomikoak eratzea, hasierakoak baino lehiakorragoak eta efizienteagoak.

Egiturak, maila baxuenetik altuenera:

  • Lehentasunezko merkataritza: Bi herrialde edo gehiagok elkarren artean muga-zergak murriztea adostea.

  • Merkataritza askeko eremuak:.Herrialde batzuek beraien artean ez dira oztoporik jartzen, aldiz, beste herrialdeei bai.

  • Aduana batasuna: Merkataritza askeko eremu horietan,herrialde batzuen artean oztoporik ez, baina,  kanpokoei jartzen dien oztopoak ez dute zertan berdinak izan herrialde desberdinetan.

  • Merkatu bateratuak: Ekoizpen-faktoreen zirkulazio librea duen aduana-batasuna da. Beraz, merkatu bateratuan askatasunez zirkula dezakete salgaiek, langileek eta kapitalek.

  • Batasun ekonomikoa: Merkatu bateratua da, baina horrez gain, bateratuak dira moneta eta ekonomia moneta politikak ere. Zenbat billete inprimatu behar diren, moneta berdina eduki ala ez?

  • Erabateko integrazio ekonomikoa:
    Batasun ekonomikoa hurrengo urratsa izango litzateke, eta honetan datza: moneta-politikoaz gain, zerga politika ere bateratzea, nazioz gaindiko agintaritza baten agindupean..

Arrazoi hauengatik egiten dira integrazio ekonomikoak:

  • Eskala-ekonomien sorrera: Merkatua handiagoa denez, enpresek efizientzia handiagoa lortzen dute, kostu gutxiago dituztelako, eta kostuak produktu baten unitate gehiagotan banatzen zirenez, ekoiztea merkeagoa zaie.

  • Jarduerak elkarrekin egitea: Proiektu handiak aurrera eramateko, inbertsio handiak egin behar dira, eta herrialde bakar batek egin ditzake halakoak.

  • Espezializazio handiagoa: Oztopo protekzionistarik ez badago, errazagoa da herrialde jakin batek integrazio ekonomiko bereko beste herrialdeekiko dituen abantaila konparatiboak garatzea eta sustatzea, ez baitu muga zergarik, ezta izapide neketsuak egin beharrik ere.

  • Beste potentzia batzuek baino negoziazio-ahalmen handiagoa: Taldean negoziatuz abantaila gehiago lor daitezke, nork bere kabuz negoziatuz baino.

  • Efizientzia handiagoa ekoizpenean: Muga-zergak kenduta, enpresa gehiagok lehiatzen dute merkatu berean, eta, beraz, lehia areagotzen da.

Entradas relacionadas: