Nazioarteko egoera inperialismoaren aldian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,85 KB

 
NAZIOARTEKO EKONOMIA ORDEN BERRIA, 1945-1973
Bigarren Mundu Gerrako (1939-1945) susperraldia azkarra eta atzetik inoizkohazkunde
ekonomikorik handiena. Petrolio Krisia dela eta amaitu zena.
BIGARREN MUNDU GERRA ONDORENGO SUSPERRALDIA
Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Europa eta Asia lurjota zeuden:
Gosetea, migrazioak,
gobernu ahulak... Tentsio ekonomikoeta politikoa zegoen atzeraldi ekonomikoa eragin
zezakeena.
INSTITUZIO-MARKO BERRI BAT MUNDUKO EKONOMIARENTZAT: BRETTON WOODS
Gerraostearen oinarria gobernuek elkarlaguntza sustatzeko eta oreka eta susperraldia
eragingozuten akordioak lortzeko borondatea da (AEB lehena).
Hau Bretton Woods-eko akordioetan hezurmamitu zen. Akordioaren oinarria moneta-sistema
berribaten ezarpena zen, eta bi instituzioren sorrera. Moneta-sistema kanbio-tasa finko eta
doigarri​etan oinarritzen zen.
AEBk elkartrukeen liberalizazioa eta munduko merkataritza erakunde baten sorkuntza
eskatzenzuen, baina honen aurreko erresistentzia zela eta, 1947an Akordio Orokorra (GATT​)
sinatu zen. GATTekbi oinarri: merkataritzak ezin duela mugarik izan, eta elkartrukeak askoren
artekoak izanbeharko liratekeela. Ondorioz, “​mesede gehien​ jasotako nazioaren klausula”
sortu zen. Egoera honek Britainia Handiaren eraginaren galera adierazi zuen.Bretton
Woodseko akordioek hazkunde ekonomikoari bide eman zioten.
IPAR-AMERIKAREN LAGUNTZA, EUROPA ETA JAPONIAREN BERRESKURAPENAK ETA GERRA
HOTZA
Europa eta Japonia egoera zailean murgilduak. Hauen produkzio-ahalmena murritzazen, eta
elikagai, lehengaiak eta kapitala falta ziren (dolarraren eskasia).AEB, aldiz, indartua atera zen
gerratik: munduko industria-produkzio erdia ekoizten zuen. AEBk lider papera hartu zuen.
AEBko gobernuak, (Marshall Plana​) martxan jarri zuen:Europako gobernuek haien
herrialdeetako enpresetatik behar zituzten ondasun eta lehengaiakhartzen zituzten, eta AEBko
Gobernuari eskatzen zioten; hauek, estatubatuar enpresei erostenzizkien eta Europa hornitzen
zuten dohainik. 16 herrialdek onartu zuten plana,herrialdeek elkarri lagundu zieten (OECE​)
sortuz.Europako zati batek ez zuen Marshall Planean parte hartu; Espainia, esaterako.
Japoniak ere mesede atera zuen laguntzetatik. Gerra Hotzak estrategia aldaketa eragin zuen,
eta xede berria japoniarekonomiaren berehalako susperraldia zen.
Mundua bi bloke handitan banatu zen. BigarrenMundu Gerraren ondorioetako bat
komunismoaren hedapena Europan zehar zen. Bloke bakoitzak politikaeta ekonomia ulertzeko
modu ezberdinak, hor sortu zen Gerra Hotza, 1991an SESBarenerortzea​rekin amaitu zena.
Gerra Hotzak nazioarteko harremanak baldintzatu zituen, eta ondorio ekonomiko handiak
izanzituen: armamentu norgehiagoka, espaziorako lasterketa...
TEKNOLOGIA: BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZA
ALDAKETA TEKNIKOA
Garatuziren teknika eta produktuak aurretik existintzen ziren. Teknologia zabaldu egin zen3
prozesu eman zirenean:
- Produktuen ekoizpenaren eta kontsumoaren gorakada
- Teknika hobeak
- Produktu berrien agerpena
Ekoizpena eraginkorragoa zen eta produkzio-kostuek eta prezioek beherakadak jasan
zituzten.Berrikuntza teknologikoak sektore ezberdinei eragin zien. Energiaelektrikoaren
kontsumoa igo zen, eta ondorioz beharrezkoak ziren zentral-sorgailu berriak etaenergia iturri
berriak.
Aplikazio informatikoak agertu ziren. Teknologia azkarzabaldu zen, sektore publikoak
bultzatuta, .
Kimikak produktu asko sortu zituen. Ongizatean gehien eragin zuena farmazia-sektorea izan
zen. Ezagutza eta aurkikuntza zientifikoak, teknologia eta produkzioan erabili ziren. AEBk
nagusigoa mantendu zuen, nahiz eta bere baliabideen zati bat xede militarretarako izan.
ENERGIA KONTSUMOA ZABALTZEA: PETROLIOAREN NAGUSITASUNA
Energia kontsumoa bikoiztu egin zen. Petrolioa buru zen, ekonomia hazkundeak berarekiko
mendekotasuna zuen, eta honi “petrolioaren garaia” deitu zitzaion. Petrolioaren arrakastak,
prezio baxu​etan zetzan: erauzketa eta banaketa prezioak murriztu ziren hobekuntza
teknikoengatik.
Potentzia industrialak atzerritik jasotako energiaren menpe zeuden. Petrolioaren gehiengoa
Ekialde Hurbiletik zetorren.
Nahiz eta petrolioa atzerrian egon, erauzketa eta banaketa enpresa gutxi batzuen menpe
zegoen, estatubatubatuarrak. Hala ere, enpresa nazionalak ere agertuz joan ziren.
IRAULTZA BERDEA ETA DEMOGRAFIA IRAULTZA
Aldaketa teknikoak nekazaritzari ere egin zion. Lurren errendimendua handitu zen, eta
elikagaien produkzioa izugarri igo zen. Honi iraultza berdea deitu zitzaion. Honek 3 zereali
eragin zion: arroza, artoa eta garia​ri.
Sektore honetako teknologia aldaketak 4 osagai zituen: hobetutako haziak, ongarritzeko gaiak,
ureztatzea eta intsektizidak. Iraultzak arrakasta izan zuen Asia eta Hego Amerikan, baina ez
Afikan.
HERRIALDE GARATUAK: HAZKUNDEA, KONTSUMO-GIZARTEA ETA ONGIZATE ESTATUA
AEBren HEGEMONIA ETA EUROPA ETA JAPONIAREN KONBERGENTZIA
Herrialde industrializatuak inoiz baino gehiago hazi ​ziren. Europa eta Japonia AEB-rihurbiduz
joan ziren, “konbergentzia-ekonomikoa” prozesuaren bidez.
Lan eta lan-
Esku ugari zegoen. Nekazaritzan aritzen zen populazioa asko zen, eta
emakumeaklan-munduan sartu ziren. Hezkuntza-kualifikazioan hobekuntzak.Nahiz eta
inbertsio-tasak eta lana zuen populazioak gora egin, faktoreen produktibitateak hazkundeari
gehiago eragin zion.
Portugal, Italia, Espainia eta Greziaren hazkundea handiagoa izan zen, atzeratuago zeudelako.
Espainiaren kasuan, autarkia eta ekonomia-geldialdia ondoren, modernizatu egin zen.
Konbergentzia izan zuten herrialde guztietatik hazkunde azkarrena Japoniak izan zuen.
Enpresek eta Gobernuak hazkundeari bide emango zieten teknologiak antzematen jakin zuten.
Horrela, AEB eta Alemaniatik zetozen produktu eta teknika gehienak hobetu egin zituzten
Japonian. Hau guztia enpresa-estruktura berezi batean eman zen. Tamaina handiko enpresak
ziren,produkzio-bide ezberdinak zituztenak. Sektore askotan,Japoniak nagusitasuna lortu zuen.
Estatuak enpresa pribatuen ekimenak zuzendu eta bideratzen zituen, helburuak ezarriz eta
horietara heltzeko baliabideak eskainiz.
INSTITUZIO-MARKOA ETA ONGIZATE ESTATUA
Hazkundea posible izan zen, horren alde zeuden instituzio,egonkortasun ekonomiko eta
sozialari esker. Nazioarteko akordio eta erakunde berriak egin ziren.
Aurreko egoera berriro eman ez zedin saiatu ziren Gobernuak. Errealitate berri bat gehitu zen:
bloke komunista​. Honek, justizia soziala lortu izana zioen. Instituzio-markoa ez zen berria.
Garrantzitsua izan zen 3 elementuren arteko harremana:
- Estatuaren parte hartze ekonomikoaren gorakada.
- Sindikatuek lan-baldintzetan hobekuntza biltzen zuten negoziazioaren bidez.
- Enpresa pribatuaren aldetik inbertsio-tasa altuak.
Soldatek produkzioak baino gorakada txikiagoa zuten, inbertsioa bultzatuz eta bizi-kalitatea eta
lan-baldintzak hobetuz. Ia enplegu osoa lortu zen europan 1960ko hamarkadan.
Sektore publikoaren paperari Ongizate Estatua deitu zitzaion, langileen beharrei erantzuteko
sortu zena XIX. Mendearen amaieran.

Gizarte

Laguntzak handiagoak izan ziren Europan eta
txikiagoak herrialde anglosaxoietan eta Japonian.
KONTSUMO-GIZARTEA FENOMENO EKONOMIKO ETA KULTURAL BEZALA
Barne-kontsumoaren eskariak gora egin zuen. Kontsumoak nagusitasuna lortu zuen,
produkzioan eraginez eta balore kultural berriak sortuz.
Eskura zeuden ondasun eta zerbitzuak biderkatu ziren, eta elikagai eta erropek, pisu gutxiago
zuten, familiek kontsumo-ondasun iraunkorretan eta zerbitzuan gastatzen zutelako gehienbat.
Kontsumo-ondasun iraunkorrak:
- Kotxea. Lan- eta aisialdi-ohiturak aldatu zituen.
- Elektrodomestikoak. Eguneroko bizitzan eragin zuten, eskuzko lana ordeztuz.
- Aparailu elektronikoak. Telebista eta musika-aparatuak sortu ziren.
Merkataritza-eredu berriak sortu ziren: biltegi handiak, merkatal-zentroak,... Turismoa​k
sarrerak hobetu zituen.Erosteko-ahalamenak eta kontsumoak gora egin zuten soldaten
hobekuntzarekin eta emakumeak lan-munduan sartzearekin.
HERRIALDE AZPIGARATUAK: INDUSTRIALIZAZIOA
1950an gehiengoa ez zen industrializazio-prozesuarekin hasi. Herrialde horiei azpigaratu izena
eman zitzaien. Etengabe ekonomia hazkundearen bilaketa egiten zen, industrializazioari
bultzada bat eman ziona. Estatuaren papera oso garrantzitsua izan zen prozesu honetan.
HEGO AMERIKA ETA INPORTAZIOEN ORDEZKAPENA
1929ko krisiak amaiera eman zion Hego Amerikan zegoen lehengai eta elikagaien esportazioan
oinarritutako hazkundeari. Esportazioek eta bertoko produktuen prezioek behera egin zuten.
Hazkundea gelditu egin zen. Etapa berri bat hasi zen, “inportazioen ordezko industrializazioa”​.
Munduko merkatuek ez zieten aukera askorik eskaini produktu latindarrei 1960rarte. Hauek,
ez zioten oinarrizko produktuen esportazioari muzin egin. Eredu berri hau CEPAL​eko
ekonomilari batzuek egindako aportazioetan oinarritzen da. Arraskasta handia izan zuen:
nekazaritza BPGaren zati murritz bat bihurtu zen. Industrializazioa Estatuek sustatu eta
babestu zuten.
Hego Amerikak, inoizko hazkunde-tasarik handienak ezagutu zituen, eta herrialde gehienak
industrializatu ziren. Bizi-kalitatea hobetu zen. Pobrezia, oraindik handia zen, errentaren
banaketan zeuden ezberdintasunak direla eta.
EKONOMIA KOMUNISTAK: HAZKUNDEA ETA BLOKEOAK
Europako 8 herrialdek (Polonia, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Txekoslovakia,
Hungaria, Errumania, Bulgaria, Yugoslavia eta Albania) eta Txinako Errepublika Popularrak
SESBk garatutako komunismoaren eredua hartu zuten. Mendebaldeko ekonomiak baino
atzeratuagoak ​ziren.
Industrializazio azkar baterako asmoa zuten, baina jatorri marxistako beste asmo batzuk ere
bazituzten: klaserik gabeko gizartea, kapitalismoari irabaztea... Politikoki, alderdi bakarreko
diktadurak ziren.
Txina ​kasu berezia da, pisu. Nahiz eta populazioa igo, bere BPGak inoizko maila baxuenak
ezagutu zituen. Txinatar komunismoa ideologia oso berdintzaileak eta alderdi barruko
botereagatiko barne-borrokek ezaugarritu zuten. Adibide argia Aurrerako Jauzi Handia da.
Nekazal hazkundeak hazitako populazioaren eskariari erantzun ahal izan zion, baina
pertsonako produktua gutxi hazi zen. Industria lantegi handiak eraikitzen hasi ziren.
Garai maoistaren amaieran, ereduak agortzea eta landako-pobrezia azaltzen zituen. Garai
honen ekonomia-balantzea aldakorra da. BPGak gora egin zuen.

Entradas relacionadas: