Naturalismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,07 KB

 

BAUDELAIRETIK SINBOLISMORA

Erreakzio idealistaren ezaugarriak

  • Bizimodu eta balio burgesen aurka agertu. (bizimodu patsadatsu eta ordenatua,negozioak,dirua,fama…)

  • Aukeran bizimodu bazterrekoago eta araugabea nahiago (bakardadea,abenturak, alkohola eta drogak
    )

  • Hori guztia gorroto zioten gizarte burgesari uko egitearren.

  • Bohemia: asalduran eta askatasunean oinarrituz, burgesiaz bestelako bizimoduaren eta artearen aldeko apostua.

  • Bohemiaren bi aurpegiak: dandismoa: artistak iseka egiten dio burgesiari, esanez, zuena izango da dirua, baina gurea jeinua, adimena eta sentsibilitatea (Baudelaire)
    .

  • Malditismoa: artistaren jarrera sozial eta moralagatik gizarteak zokoratzen ote dituzten ustea dute, beren buruak madarikatutzat dituzten artistak : Rimbaud, Verlaine.

  • Nobela errealistak eskaini zuen bizitzaren alderdirik arrunten eta hutsalenetan jarri beharrean arreta, nahiago dute atmosfera idealagoa: edertasuna da artearen justifikazio bakarra.

  • Bide horretatik etorri esperimentaziorako jarrera sutsua eta “artea arteagatik” mugimendu artistikoa.

  • Testuinguru honetantxe sortzen dira arte eta artista modernoak.

Baudelaireren hiriaren ezaugarriak

  • Iraganeko nekazari munduaren eta herri txikietako babes sentimentalik ez, elkar ezagutzeko zetorren harremanik. Sentimenduak erreprimitu, adimena zorroztu: funtzionala,praktikoa eta zorrotza izan behar da.

  • Hiria da teknikaren eta negozioen bihotza, diruak objetibotasun berria, abstrakzio berria. Balioak dirutan ordaindu, guztiak du prezioa.

  • Gizakiak ezin ditu modu ordenatu batean bereganatu murgildurik daukan inpresioen zurrunbillo itogarria. Indiferentzia (krimenak, istripuak…) edo espektakuloen aurrean.

  • Hiri handietako bizilaguna edozein parajetakoa da. Ez dago iraganeko komunitateetako sustrairik. Hiriaren eztarri abstraktuek irensten dute bizilagunen nortasuna.

  • Baudelairek bihurtu zuen hiri handia poesiarako gai.

  • Lirika modernoarekin hizkuntza goitik behera antzaldatu zuen Baudelairek.

  • Betiere gizarte burgesaren balioen kontra emagalduak, alkohola eta drogak, pozoia… goraipatuz.

Sinbolismoa

  • Sinbolistentzat poesia eguneroko errealitatetik ateratzeko modu bat zen. Hitzak poetak aukeratutako euskarri subjektibo bat dira. Sinboloek bi alde: materiala (fonikoa) objetu errealak aipatzen dituena. Alde intelektuala: hitzak esnatzen dituen asoziazio mentala.

  • Errealitatearen eta idealaren arteko harremana nola gauzatzen den, eta ahalegin poetiko horretatik zer ezagutza mota iristen dituen poetak.

  • Sinbolisten mundu poetikoa sinboloz zeharkatutako baso bat da, beren arteak korrespondentzia sinbolo horiek, elkarri deika eta elkarri erantzuteko zain. Poetak bakarrik euki baso sakratu horretako bidezidorren klabea.

  • Eguneroko errealitateaz harantzagoko idealarekin komunikazioan jarriko gaituen baliabide nagusia musika izango da.

Entradas relacionadas: