Natura 2

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,46 KB

 

Hestegorria: faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da. Hestegorriaren pareten mugimenduari esker janaria urdailera isisten dira.

 Urdaila: digestio-hodiaren zabalgunea da. Urdailaren sarrerari kardia esaten zaio, eta irteerari, berriz, piloroa. Urdailean, elikagiaik digeritzen hasten dira, urin gastrikoari esker; urin gastrikoa urdailaren barruko paretako toles ugarietan sortzen da

Heste lodia: digestio-hodiaren azken zatia da. Uzkian amaitzen da, eta huraxe du, hain zuzen, kampoaldekiko lotura. Heste lodiko paretek ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte. Digeritu gabeko substantziak gorotz bilakatzen dira heste lodian. Hiru zati ditu: heste itsua, kolona eta ondestea. Heste itsutik babes.sistemako luzapen bat ateratzen da, apendize beriformea.

Digestio funtzioak

Ahoratzea: elikagaiak ahotik dgestio hodira sartzen dira, ahoan elikagaiak txikitu eta listuarekin nahasten dira.

Digestioa: elikagiak eraledatu eta mantenugaia izeneko beste substantzia soilagoetara biurtzen dira. 2mota:

-Mekanikoa: elikagaiak moztu txikitu eta nahasi egiten dira

-Kimikoa: elikagaiak eraldatu eta konposatu soilagoak eratzen dira.

Xurgapena: digestioan lortutako mantenugaiak digestio-hodiaren pareta zeharkatzen dute;hala,gorputzeko atal guztietara iristen dira odol hodietan zehar.

Egestioa: digeritu gabeko substantziak edo elikagaien substantzia ez-baliagarriak kanporatu egiten dira.

Arnas aparatua

Hauek dira arnas aparatuaren funtzioak: kampokoo aireko oxigenoa hartze, oxigeno hori odolera eramatea eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzea.

Sudur-hobiak: ahoaren gaianaldeko bi barrunbe dira. Kampoaldearekin komunikatuta daude, sudur-zuloen bidez. Sudur-hobietan zehar, airea barrura sartu, berotu eta hezetu egiten da.

Faringea: arnas aparatuaren nahiz digestio-aparatuaren hodia da, gihartsua eta elastikoa; airea laringera eramaten du.Behealdean, epiglotisa dauka. Elikagaiak ez die arnasbideetara joaten uzten

Laringea: hodi laburra da eta, barrualdean, ahots-kordak ditu. Ahots-kordek, bibratzean. Ahotsa sortzen dute.

Trakea: lepoaren barrualdea goitik behera doan hodia da eta airea birikietaraino eramaten du. Hestegorriaren aurrean dago, harekiko paralelo. C itxurako zenbait kartilagok babesten dute, eta horri esker, zaila da trakea zampatzea.

Bronkioak: birikietan sartutrako bi hodi dira. Birikien barruan, adarkatu egiten dira, a uda; bronkiolo izeneko hodia meheagoak sortsen dira. Bronkioloak, halaber, adar txikiagotan sakabanatzen dira, eta amaieran, pareta mehe-meheko zakuak dituzte birika-albeolo izenekoak.

Birikiak: saihets-hezurrek babestutako bi organo arol dira birikien barrualdean, gas-trukea egiten da odolarekin. Birika bakoitza pleura, izeneko mintz bikoitz batez dago inguratuta pleura, berriz pleura -likido izenekoaz dago beteta eta ari esker birikiak gai dira arnas mugimenduetara moldatzeko. Eskuineko birika hiru lobulutan zatituta dago ta ezkerreko birika baino handiagoa da. Ezkerrekoak bi lobulu baino ez ditu.

Gas trukea

Airea oxigenoz beteta, sudur hobietan zehar sartzen da, airea berotu egiten da, eta garbitu ere. Mukiak hartzen ditu partikula horiek. Aireak faringean eta laringean zehar jarraitzen du trakerantz. Trakeatik bronkioetara igarotzen da, eta bronkioetatik bronkioloetara. Azkenik, albeoloetara iristen da. Barrualdearen eta kanpoaldearn arteko gas trukea birika albeoloetan egiten da. Birika bakoitzean, milioika albeolo daude, gainazal ikasgarria dago gas trukea egiteko. Trukea kapilarren eta albeoloen mintz mehe meheetan zehar egiten da, difusioaren bidez. Konzentrazio handieneko gunetik kontzentrazio txikieneko gunera hedatzen dira gasak. Airea albeoloetara iristen denean, oxigenoa kapilarretako odolera igarotzen da. CO2k oxigenoaren aurkako bidea egiten du:albeoloen barrualdera igaro eta gero, handik kanporatu.

Birika Aireztapena

Diafragma:biriken azpialdean dagoen gihar bat da,eta toraxa eta sabelaldea bereizten ditu.

Sihetsasteko giharrak:Saihets hezurrak elkarren artean lotzen dituzten giharrak dira.

Entradas relacionadas: