Nafarroa gaztelako koroan sartzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB

 

15. NAVAS DE TOLOSAKO GUDUA:
Kristau erresuma nagusiek (Gaztela, Aragoi ta Antso VII.A Azkarra Nafarroakoa) almohadeen kontra egindako gurutzadan garaitu zuteneko bataila (1212). Guda hau, Jaengo probintziako iparraldean gertatu zen. Guda honetan, 200 gudari nafarrek hartu zuten parte eta teoria batzuen arabera, Nafarraoko armarriko kateen jatorria bertan dago. Musulmanek penintsulan zuten aginteraren amaieraren hasiera ekarri zuen eta kristau erresumek hegoalderantz indar handiz jo zuten, Aragoik Valentzia eta Murtzia, Gaztelak Andaluzia eta Portugalek Algarve eskuratuz. XIII. Mendearen bukaeran, beraz, Granadako Nazari erresuma besterik ez da geldituko.

20. JUDUEN KANPORATZEA. Erlijio-batasunaren eta katolizismoaren alde Errege Katolikoek hartutako neurrietako bat, Erdi Aroan juduen kontra hasitako jazarpena bururaino eramanez, krisialdietan nabarmen handitu zena. Inkisizioak eta odol garbitasunak hurrengo urteetan izango duen garrantziaren adibide garbia dira. Juduak bekatuen eta kristauen gaitzen sortzaile zirela defendatzen zuten. Estatus ekonomikoa izan arren (bankari asko juduak ziren), bizitza publikotik zokoratuta eta auzo berezietan (aljametan) bizitzera behartuta zeuden. 1492an, Errege Katolikoek Torquemada inkisidoreak prestatutako dekretua sinatzean, kristau bihurtzera uko egin zioten judu guztiak (100.000 inguru) Gaztelatik eta Aragoitik kanporatu zituzten, heriotza-zigorraren mehatxupean. Sefardiak dira. 50.000 judu inguruk bataioa onartu zuten. Handiki eta aberatsenak geratu ziren batez ere.

21. KONTRATAZIO ETXEA. 1503an Gaztelako koroak sortutako erakunde koloniala, jendearen eta salgaien trafikoa kontrolatzeko, eta errege-
Zergen bilketa ziurtatzeko. Koroak bertatik pasatzen ziren urre, zilar zein salgai guztien bostena (“errege bostena”) biltzen zuen. Egoitza Sevillan zegoen, bere portuak Gaztela eta Amerikako kolonien arteko merkataritza-harremanen monopolioa baitzuen. Honen ondorioz, piraten erasoengandik babesteko urtean behin ateratzen zen ontzidia, galeoi militarrek eta merkaritza ontziek osatua, Amerikako biztanleek behar zituzten funtsezko produktuak eraman eta handik esportatzen ziren produktuak ekartzeko (zilarra, tabakoa…). 1717an Kadizera pasatu zen, Sevillako portuak eskeintzen zituen arazoen ondorioz. 1790ean, koloniekiko merkataritza liberalizatzean, monopolioa eta Kontratazio etxea desagertu arte.
19. NAFARROA GAZTELAKO KOROAN SARTZEA. 1515ean Burgosko Gorteetan hartutako erabakia, 1512an, Fernando Katolikoaren aginduz, Albako dukeak Nafarroa inbaditu ondoren, beaumondarren laguntzarekin. Inbasio hau Europako hegemonia lortzeko Gaztelaren eta Frantziaren arteko lehiaren testuinguruan kokatu behar da. Legeak eta erakundeak mantendu arren, Nafarroak erresuma independiente izateari utzi zion. Horretarako, Gaztelako koroaren esanetara zegoen erregeorde bat jartzen zuten. Nafarroako errege-erreginek, frantsesen eta agramondarren laguntzarekin, erresuma berreskuratzeko hainbat saio egin zituzten, Noaingo guduan (1521) eta Amaiurren (1522) garaituak izan arte. Nafarroa Behereak independentzia mantendu zuen.




Entradas relacionadas: