Municheko europako mugimenduaren kongresuan hartutako erabakia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,11 KB

 

Testu hau Europako Mugimenduaren Kongresuaren azken erabakia da, eta kongresu horretan onartutako hainbat ondorio biltzen dira. Dokumentu historikoa da, lehen mailakoa. Formaren aldetik, zirkunstantziala da, lege izaerarik ez duen hitzarmena delako, eta edukiaren aldetik politikoa eta ideologikoa da, politikoa Espainiako botere aldaketa irudikatzen duelako, eta ideologikoa Europako demokraziaren ideiak jasotzen dituelako. Egileak Europar Mugimenduaren IV. Kongresuan Munichen elkartu ziren 118 ordezkari espainiarrak izan ziren. Ordezkari hauek, Gerra Zibilean borrokatutako bi bando desberdinetakoak ziren eta joera politiko desberdinak zituzten, baina denok zeuden frankismoaren kontra. Kanpoak geratu zen alderdi bakarra PCE izan zen, SESBri eta komunismoari lotuta egoteagatik gerra hotzaren garaian. 38 kide erbestetik etorritakoak ziren eta 80 Espainiatik bertatik etorritakoak. Salvador de Madariaga Kongresuaren presidentea, Gil Robles, Tierno Galván eta Ramon de Irujo partaide batzuk izan ziren. Testua 1962ko ekainaren 8an argitaratu zen, kongresua antolatu zen egunean, hain zuzen. Frankismo garaia da, eta herrialdeak ekonomia gorakada bizi eta gero gobernuak nazioartera zabaltzen saiatzen ari da. Gainera, Gerra hotzaren garaia da, eta horregatik, komunismoa baztertzeko joera dago. Testua Munichen idatzi zen, Alemaniako Errepublika Federala, bertan egin baitzuten Kongresuaren bilera. Testu publikoa da, eta hartzaileak erregimen frankistako agintari politikoak dira. Testuaren helburua agintari horiek Espainiari Europako erakundeetan sartzeko ze baldintza eskatuko zaizkion adieraztea da, eta horrekin batera, Mendebaldeko beste Estatuekin alderatuta Espainiari falta zaien salatzea.

IDEIAK

Testuan diktaduraren aurkako alderdi demokratikoen helburuak islatzen dira. Hauek demokraziaren alde egin nahi dute, eta hori eskatzen diete erregimen frankistako agintari politikoei. Lehenengo paragrafoan argi usten da Europan sartzeko herrialdeak demokratikoak izan behar direla. Horretarako, Espainiari zenbait baldintza jartzen zaizkio eta Giza-eskubideak izatea eskatzen zaio. Lehenengo artikuluan benetako erakunde demokratikoak izatea exijitzen da eta, beraz, erakundeak (parlamentuak, udalak, etab.) sufragio unibertsalaren bidez hautatuak izatea. Izan ere, frankismoan Francok zituen botere guztiak eta berari bakarrik zegokion erabakiak hartzea. Bigarrenean giza-eskubideak errespetatzea eskatzen da, askatasunari eta adierazpen- askatasunei garrantzi handiagoa emanez. Horretan gobernuari zentsurarik ez egitea eskatzen zaio, erregimen frankistak hori egiten baitu. Hirugarren artikuluan erkidegoak errespetatzea exijitzen da. Hau da, herrialde nazionalistei (Euskal Herriari, Kataluniari, Galiziari, etab.) galdutako estatutuak berreskuratzeko aukera ematea. Izan ere, diktadurak zentralismoa inposatu nahi du, estatutuak indargabetuz. Laugarrenean, askatasun sindikalak eta langileen eskubideak aldarrikatzen dira, besteak beste, grebak egiteko aukera izan dezaten. Frankismoak Sindikatu Bertikala baino ez zuen onartzen eta langileei ez zien inola ere ez greba eskubidea aitortzen. Eta azkenik, bosgarren artikuluan iritzi-askatasuna eta alderdi politikoak eta oposizioa legeztatzea eskatzen da. Izan ere, gerra bukatu ostean, oposizioa zapaltzeko helburuz, alderdi politiko guztiak debekatuta zeuden, erregimenarena izan ezik. Azkeneko paragrafoan Espainia demokratizatzeko eta Europan sartzeko nahia islatzen da. Testuko sinatzaile guztiak bat datoz bost artikuluekin, eta guztiok Espainian sistema demokratikoa ezartzeko beharra ikusten dute. Haien helburua, beraz, demokrazia finkatzea dela ikusi daiteke, baina zuhur handiarekin eta inolako biolentziarik gabe. Kongresuko kideek ziurtatzen dute proposaturiko oinarrizko arauak bete ondoren Espainia Europan sartu ahal izango dela.

TESUINGURUA

Gerra Zibila 1939an bukatu zenean, Francok bere diktadura pertsonala indarrean jarri eta frankismoa hasi zen (1939-1975). Gerra osteko lehenengo urteak zailak izan ziren. Kanpo politikaren ezaugarri nagusia nazioarteko isolamendua izan zen, eta horri aurre egiteko, erregimenak ekonomian autarkia eta Estatuaren interbentzionismoa inposatu zuen. Ondorioak sos txarrak izan ziren eta geldialdi ekonomikoa gertatu zen. 1950an, Gerra Hotzarekin batera, erregimen frankista nazioarteko onespena lortu zuen, eta erregimenak aldaketak egiten eta Vatikanoarekin eta AEBekin hitzarmenak sinatzen hasi zen isolamendutik eta geldialdi ekonomikotik ateratzeko, baina mantentzen zen autarkia oztopo handia izan zen. Estatuaren finantzek porrot egiteko zorian izanik, 1956an Francok gobernu berri bat osatu zuen, eta teknokratak izeneko ministroak sartu ziren horretan. Hauek ekonomian gaituak eta modernoak ziren, eta politika ikuspuntutik kontserbadoreak. Hala ere, irekitasunaren eta europeismoaren aldekoak ziren. Ekonomia-politikoa zuzentzeko lehen ekintza Egonkortasun Plana izan zen. Egonkortasun ekimenari Ekonomia eta Gizartea Garatzeko Planak gehitu zitzaizkion eta 1964 eta 1975 bitartean hiru plan onetsi ziren. Horrela, 1959tik 1973ra, Espainiako ekonomia oso nabarmen hazi zen, atzerriko kapitalen inbertsioari esker hein handi batean. Ekonomia gehiago sustatzeko, nazioarteko merkatuan sartzea funtsezkoa zen. Horregatik, saio desberdinak egin zituzten Europa barruan

sartzeko. 1962an Espainiak Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko eskaera egin zuen, baina ezezkoa eman zioten, sistema demokratikoa ez zelako. Baina ekonomian sortutako aldaketa guztiak ez zuten esan nahi erregimena autoritarioa eta pertsonalista izateari utziko zionik. Horregatik, gizartearen askatasun handiagoaren nahia sortarazi zuen eta, horrela, oposizioa sendotu eta zabaldu egin zen. Oposizio nagusia langileen eskutik etorri zen. 60ko hamarkadatik aurrera lan-gatazkak gero eta garrantzitsuagoak izan ziren industria lurraldeetan, askatasun politikoa, soldata eta lan baldintza hobeagoak lortzeko. Ikasleen protestak ere areagotu ziren eta ikasleen sindikatu demokratikoak sortu ziren. Horrez gain, auzo-mugimenduak ere nabarmendu ziren. Gainera, Eliza katolikoaren barruan diktaduraren kontrako gero eta jarrera kritikoagoak agertu ziren. Azkenik, alderdi nazionalistak indarberritu ziren, Francoren zentralismoaren kontra, Katalunian eta Euskal Herrian batez ere. Herrialde nazionalista hauen defentsa egiten da testuan. Baina frankismoak, oposizio guztiaren aurrean, errepresioari ekin zion eta salbuespen egoerak

finkatu zituen. Hori desagerrarazteko idatzi zuten aztergai dugun testua, beste arrazoi batzuen artean. Errepresioak ezin izan zuen oposizioa zapaldu, eta 1962an oposizioko talde guztiak

bildu ziren Munichen (“kontubernioa”), guztien jarrerak eta ekintzak bateratzeko, Espainiaren

egoera eta frankismoa salatzeko eta sistema demokratiko falta adierazteko. Izan ere, beharrezkoa zen Espainia demokratizatzea Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ahal izateko. Alderdi komunista kanpo geratu zen bakarra izan zen, SESBri eta komunismoari lotuta

egoteagatik gerra hotzaren garaian. Hala ere, Alderdi Komunista izan zen Espainian ekintza gehien burutu zituena eta oposizio lanetan gehien inplikatu zena, eta ondorioz, jazarpen handiena jaso zuena. Munichen Europako Mugimenduaren kongresuan bildutako 118

Espainiar ordezkariak aztergai dugun testu hau idatzi zuten. Testuan oposizio demokratikoaren programa politikoa, euren itxaropenak eta oposizio guztien artean adostutako irizpideak

agertzen dira. Programa politiko hori Bigarren Mundu Gerran faxismoak porrot egin eta gero sortutako mendebaldeko Europako sistema demokratikoan oinarritu zen. Oinarri horiek, testuan argi esan bezala, ezinbestekoak ziren Espainiak Europan sartu ahal izateko.


Entradas relacionadas: