Moneta politika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,26 KB

 

7.GAIA: KRISIA, SUSPERRALDIA ETA GLOBALIZAZIOA

1. Petrolioaren krisia eta mendebaldar ekonomien berregituratzea

PETROLIOAREN KRISIA: LEHENAGOKO EZEGONKORTASUNAREN ARRAZOIAK

Ekonomia etengabe hazi zen eta hazkunde horrek lehengaien eskaria eskaintza baino handiagoa izatea ekarri zuen, horrela tentsio inflazionistak agertu ziren energiaren arazoa gehitu zen.

NAZIOARTEKO MONETA SISTEMAk Bretton Woods.Eko  akordioen eta $ patroiaren bukaera ekarri zuen eta moneta sistema ankaz gora jarri zen.

EEBBtako arazoa kanpo defizitaren hazkundea zen, kanpoaldean dolarraren gain likidezia zegoen, mailegu emailerik handiena baitzen, horrela dolarraren debaluaketa (balioa jaistea, ahultzea) ekarri zuen. Ganbio tipoak ezegonkortasun prozesu batean barneratu ziren eta inflazioa gorakorra izan zen. Europa bere aldetik joan zen $rekin lotura moztuz eta “Europear Moneta Batasuna” iragarri zen.

Datu batzuk: 1978 Europear Moneta Sistema, 1989 Europear Banku Zentrala, 1991 Maastricht Hitzarmena edo Europear Batasuna eta 1999 Moneta integrazioa/EURO.

ALDAKETA SAKONAK INDUSTRIA EKOIZPENEAN ETA NAZIOARTEKO LANAREN ZATIKETAN

Garapen bidean zeuden lurraldeak munduko ekonomian azkar sartu ziren, presioa eginez eskariarengan. Lehengaien prezioak handitzea eta energiaren prezioak gehitzea ekarriko zuen.

POLITIKA KEYNESIANOA



   Tentsio inflazionistak sortu ziren.  

PETROLIOAREN LEHEN KRISIA 1973/74

PREZIOEN HAZKUNDEA

Petroleoak ikatza ordezkatu zuen ustiapen berriak bultzatuz (Alaska, Ipar Itsasoa, Siberia…) eta gordinaren prezioaren igoera bultzatuz (1971, %18).

1973an Yom Kippur.Rreko Gerra (juduen exerzitoaren garaipena) izan zen, OPEP.En petroleo bahiketa bultzatuz eta ondorioz kupelaren prezioa 5tik biderkatu zen.

ONDORIOAK LURRALDE PRODUKTIGILEENTZAT

Lurralde produktugileentzat erabakia ona izan zen bi arrazoiengatik:

- Petroleo prezioen erakuntzaren kontrola izango dute

- Egoera hau aprobetxatu zuten nazionalismoa bultzatzeko, multinazionalen petroleo kontrola erdira jeitsiz

- Eros ahalmena handitu zen

1973 mendebaleko industria ekoizpenaren %4’6 xurgatu.

1979 mendebaleko industria ekoizpenaren %8’4 xurgatu

ONDORIOAK LURRALDE EROSLEENTZAT

- Prezioaren hazkundeak eragina izan zuen produkzio-kostuetan eta produktugileen erabakietan.

- Ekoizpenaren kontrakzioa: ahalmen produktiboa, , lanorduak, enplegua eta inbertsiorako programak beheratu

- Ekoizpena estutzerakoan, baita ere banatutako benetako errenta, baldintzatuz eskari globalaren eboluzioa

PREZIOAK ETA ERRENTAK FRANTZIAN: ALDAKETA-TASA (%)

Eros ahalmena (benetazko soldata) jaitsi zen. Enpresen irabazi gordina izugarri jaisten da. Errentagarritasuna ere erdira jaitsi zen.

Txokea kanpotik dator, horrek inflazioa sortu zuen eta inflazioak barne banakuntza (errentarena)baldintzatu zuen grebak (langabezia hasi zelako), gizarte tentsioak eta denen eskaria soldata altuagoa zen.

Ikusten da aldea Espainiarekin. Errentaren banakuntza baldintzatu zuten.

PETROLIOAREN BIGARREN KRISIA 1978/79

Bigarren petroleoaren krisiaren berehalako arrazoiak:

- Pertsiar golkoan Iran-eko iraultzak gordinaren prezioaren igoera berri bat ekarri zuen

- EEBB: Krisia areagotu zen Reagan politikaren ondorioz eta interes tipoen igoera ekarri zuen  

Ondorioak


- EEBB: dirua garestitutakoan gelditu egin zen inbertsio produktiboa= ERREZESIOA

- Nazioartemailan: Garapen bidean dauden lurraldeen  zorra 6tik bidertu zen =ERREZESIOA

- Petrolioa garestitzeak eta esportazioak murrizteak= ERREZESIOA

- Europak bertan behera utzi zuen enpresen erreakzio joera eta enpresen ekoizpen txikiak baldintzatu zuen esportazioa=ERREZESIOA

BAINA ERANTZUN SENDOAGOA MENDEBALEKO EKONOMIETAN:
Estrategia bikoitza:

-Europaren ikuspuntutik gehienbat harrobi gehiago aurkitzea ipar itsasoan

-Txokeko tresnen garapena: energi iturri berrien erabilpena, produkzio metodo gutxiago, intentsiboak petrolioan eta kontsumo energetikoaren murriztapena

KRISIAREN AURKAKO ERREZETAK: 1980 HAMARKADAKO POLITIKA LIBERELAK

Partidu guztien helburu nagusia merkatu mekanismoen malgutasuna berrezartzea izan zen. Politika liberalak lurralde guztietan aplikatzen hasi ziren. Mekanismo malgu horien atzean:

Moneta politika, inflazioa etentzeko

Moneta-masaren hazkundea erregulatu zen, interes tipo altuak ezarriz. Baina horrela jarduera ekonomikoa beheratu zen.

Konkurrentzia politikak

· Finantz merkatua askatu

· Lanaren merkatua malgotu

· Prezioen gaineko kontrolak ezabatu

· Merkatuen liberalizazioa eta kapital eta dibisen mugimenduen askapena.

-Sektore publikoaren tamaina txikitu

Presio fiskalaren beherapena eta gastu publikoa beheratzea desnazionalizazioa bultzatuz.

EMAITZAK


Inflazioaren kontrola lortu zen baina jarduera ekonomikoa etenduz, defizit publikoaren kontrolan ez zuen arrakastarik izan eta hazkunde ekonomikoa ahula izan zen.

Konkurrentzia sortzeak suposatu zuen monopolioak ezabatzea, orduan egoera zail honen aurrean, integrazio prozesuak burutu zituzten merkatua kontrolatzeko eta produktu berriak eskainiz  erakartzeko.

PETROLIOAREN HIRUGARREN KRISIA. 1990

Berehalako arrazoiak


Irak.Eko armadak Kuwait hartu zuten eta EEBB armadak Irakeko tropak zapaltzeko sartu ziren. Upelaren prezioa oraindik eta gehiago igo zen.

Ondorioak:


 Petrolioaren krisiak utziko duen gizarte/ekonomia:

-
Gizarte postindustriala edo konozimenduaren gizartea utziko du egungo ekonomiaren ezaugarri batzuk agertuz:

· Industriak, pisua galduko du

· Ekonomiaren eta industriaren terzerizazio prozesua

· Fabrikazioa kanporatu

· Eraldatze prozesuak (eskulanarentzat)

Berrikuntza teknikoa


III industria iraultza edo TIC/IKT zabalkuntza

· Ekoizpenaren, Garraioaren eta etxeko erabileren teknologiak gutxiago intentsoak energian.

· Posible egiten dute produktua, zerbitzua eta informazioa kontrolatzea eta hobatzea kostuak murriztuz

· Lanaren eskaria beheratuko dute eta eskulan trebatuarena bultzatu

2. Bigarren industria-haustura eta mundu-mailako ekonomia baten eraketa: suntsipen sortzailea, malgutasuna eta enpresen egitura zein estrategietan emandako aldaketak

1990 HAMARKADAKO DOIKETEN ONDORIOAK

KAPITALISMO LIBERALAREN GARAIPENA

- Sobietar gunearen desantolaketa

- Txinaren irekiera merkatu-ekonomiara

- EEBB mundu ekoizpenan duen ekonomiaren pisua beheratzen da

- Ondasun eta Zerbitzuen mundu-ekoizpena Mendebaldetik Ekialdera mugituko da

2. GLOBALIZAZIOA

GLOBALIZAZIOAREN ATZEAN DAUDEN ALDAGAIAK

MERKATARITZAREN ASKAPENA

- 1993an, munduko populazioaren gehiengoa kanpora irekin diren lurraldeetan bizi zen.

- Trukaketen gain ezarritako kontrola ezabatu zen eta ganbio-tipoak flotatzaileak  ziren

- Garapen-bidean dauden lurraldeek esportazioa bultzatzen zuten, kanpo-zorrari aurre egiteko

- Bloke komunista ohiak, erreforma liberala bultzatzen zuten

NAZIOARTEKO GARRAIOAREN HOBAKUNTZA

- Baldintzak hobatu aire-garraioan, prezioen erorketaren ondorioz

- Aire-garraioaren partaidetza handitu Ozeanoen arteko garraioan

- Aire-garraioaren abiadurak, biltegiratze-kostuak gutxitu

TIC/IKT OROKORTASUNA

- Posta elektronikoa, internet, bideo konferentzia, produkzio-prozesuen automatizazioa

- Komunikazio ultra azkarrak guztiz eraldatu zuten munduko ekonomia

GLOBALIZAZIOAREN EZAUGARRIAK

MERKATARITZAREN INTEGRAZIOA eta EKOIZPENAREN DESINTEGRAZIOA

1- Merkatuen integrazioa

2- Ekoizpena globala: aukera dago mundu mailan ekoiztu, saldu eta zorpetzeko

3- Nazioarteko Finantzak, inbertsioa eta Teknologiak lekuz aldatu: etekinen bila

Nazioarteko merkatuan barneratzen de produktua, gero eta internazionalagoa bai bere jatorrian eta baita bere salmentan ere

Produkzio prozesu  globalaren emaitza:

Mettel enpresa(Barbie, EEBB): Barbie panpinaren pieza bakoitza munduko leku desberdin batean egiten zen

IBM: salmenta uztien ¾ EEBBtik kanpo

Volkswagen: salmenta guztien 4/5 Alemaniatik kanpo

GLOBALIZAZIOAREN ONDORIOAK

NAZIOARTEKO MERKATARITZAREN ETA EGITURAZKO ALDAKETAK BERE BARNEAN

Garapen bidean dauden lurraldeeen esportazioan, produktu burutuak handitu ziren 1955-1980 bitartean eta 1980-2000 artean, oraindik eta gehiago. Prozesu hau intentsoagoa izan zen Latindar Amerikan eta Asian.

- Lurralde aberats eta lurralde txiroen arteko merkataritza, bukatu zen= ESPEZIALIZAZIO HANDIAREN GAINBEHERA

ARAZOEN HASIERA EKONOMIA GARATUENTZAT

XIX. Mendea eta gero Industria Iraultzarekin lortutako protagonismoa galduko dute ekonomia garatuek.

Ekonomia berrien produktuak nagusituko dira beraien merkatuan (Txina). Nagusitasuna lortzeko burruka EEBB eta ekonomia berrien artean

- Arazoak Europan petrolioaren krisiarekin hasi ziren.  Industria krisia agerian geratu zen eta doikuntzen beharra zegoen. Industrian enplegua desagertzen ari da eta enpresak bertan behera utzi ditu petrolio krisiak eta hori finantzatu behar da.

ERAKUNDE ALDAKETA

Europar Batasunaren sorrera:

- Integrazio ekonomikoa indartu zen

- EB, munduko merkatu handienetariko bat sortu zuen

- Globalizazioan barneratu zen EB, teknologia berriak barneratuz eta kapitalen eta lanaren merkatua askatuz.

Eraldaketak

- Produkzio egituretan terzerizazio prozesua: Zerbitzuen garapena

- Enpresa antolaketan deszentralizazioa,espezializazioa eta malgutasuna.

- Automatizazioa edo TIC/IKT

- 1999an Euroa

3. Sobietar Batasunaren eta zentralizatutako plangintzadun ekonomien bat-bateko lur jotzea

SOBIETAR BATASUNETIK ERRUSIAR KONFEDERAKUNTZARA ALDAKETA

1- 1970 Petroleoaren lehen krisia iritsi aurretik arazo propioak sortuko dira Sobietar Batasunean

· 
Nekazaritza arloan kolektibizazioak errendimendua eta produktibitatea jeistea ekarriko du, baina ez du pizgarririk sortzen errendimendua handitzeko eta horrek esportazioa baldintzatzen du.

· 
Energiaren arloan arazoa harrobien errendimendu beherakorrak da. Soluzioa ez da ekoizpen maila altuagoa lortzea, baizik eta ekoizpen berbera lortzeko, produktu unitate bakoitzeko energetiko intentsitate handiagoa behar da.

· 
Militar arloak gero eta gastu handiagoa suposatuko du BPG.An.

Egoera horretan petroleoaren 1. Krisia iritsi zen. Salmentak gutxitu ziren eta ekonomiaren oreka apurtzen hasi zen inportazioa ere jaitsiz. Soluzioa SBeko gastua murriztea izan zen,  barne baldintzak gogortuz, kontsumoa gutxitu, inbertsioa gutxitu eta inportazioak murriztuz. Lehen erreakzio horretatik atera baina lehenago 2. Petroleo krisia etorri zen Tehernobyl zentral nuklearraren arazoarekin batera eta uzta txarrarekin batera. Horrek kanpo oreka apurtu zuen, petroleo tona bakoitzeko  erosteko ahalmena murriztuz. *

Tep (toneladas equivalentes al petróleo).

2-1985


 Mijail Gorbatchev buru jarri zen eta berak burutu zuen Perestroica. Perestroica Erregimen Sobietarra mantentzeko azken erreforma partziala izan zen. Eragina bi arloetan kokatu zen: estatuaren industrian eta kanpo merkataritzan. Perestroikaren emaitzak nahiko ondorio ilunak izan zituen.

Gorbatchev.Ek egindako lana:

· Estatuaren Industria: Helburua planifikazioa leuntzea izan zen. *

· Kanpo merkataritzarekiko monopolioa leundu (COMECON): Erreforma horren bitartez 70 enpresa handienak eredu bezala hartu ziren eta enpresa hauentzat sarrera askea jarri zitzaien kanpoko truke harremanetara.  Erreformaren helburuetako bat dibisen merkatua sortzea izan zen.



Urrezko garaia 1950-73. Hazkunde tasak gutxitu egin ziren, Japoniarenak asko (EEBB laguntza hasieran zuen), Europarenak (langabeziaren arazoa) baina SBarenak gutxitu eta ezezkor bihurtu ziren, %ia5 galdu zuen epealdi horretan. SB Petroleoaren ekoizlea da baina galdu egin zuen eta horrek erregimenaren erorketa ekarriko du.

1- *Enpresen gaineko kontrola leundu egin zen (GOSPLAN ETA KOMECON ahuldu), baina horren ordez ez zen merkatu mekanismorik jarri eta horrek bai industrian eta bai merkataritzan ezogonkortasun handia ekarri zuen.

2- Ekonomia guztiz desantolatu zen, ministeritza (gosplan)- enpresa (comecon) sarea apurtzerakoan. Plangintza egiten zutenak desagertu ziren eta ekonomia guztiz desantolatu zen.

3- Erregimenaren erorketa

o 1989an Gorbatchev.Ek Errepublika Demokratiko ohien independentzia onartu zuen eta Berlineko hesia desegin

o 1990 SB zatiketa hasiko da

o 1991 Boris Yeltsin, ERRUSIAR KONFEDERAKUNTZA irekiko du

1991n Sobietar Batasunaren hondamenaren ondorioak:

o Nazioarte-mailan: SB ez du finantz iturririk, Erregimen komunisten hondamena ekialdean. Horrek Europar Batasunaren erakargarritasuna gehituko du.

o Barnealdean: PRIBATIZAZIO-PROZESUA. Herriaren/estatuaren jabegoaren TRANSFERENTZIA: JABE PRIBATUAK

A) Denda eta lantegi txikiak langileen eskuetan geratuko dira

B) Industria Enpresa handiak

o Transferentzia egin aurretik gradualki merkatal arautegia garatu zuten eta Finantz merkatua garatu zuten  pribatizazio-prozesuak burutzeko

o Errusia izango da gai pribatizazio prozesua aurrera eramateko: Informazio Pribiletiatua, harreman oso estua botere politikoarekin eta finantz baliabideak dituelako.  

4. Garatutako munduarenganako hurbiltze eta urruntzeak: Asiako, Latindar Amerikako eta Afrikako esperientziak

LURRALDEEN KONBERGENTZIA

Globalizazio prozesuan hirugarren munduko lurraldeek Espezializazio nazionala aukeratuko dute ekoizpen global horretan parte hartzeko.  

· Konbergentzia horren onuradun garrantzitsuenak ASIAn daude : “Dragoi Txikiak”,  Txina eta India

· LATINDAR AMERIKAN 1979tik aurrera ekonomiak egonkortu egingo dira, baina horrek ez du mesederik egingo ezberdintasunekin jarraitzen duelako.

· AFRIKA atzean gelditu zen:

ASIAREN ABANTAIL KONPETITIBOAK

HEGO KOREA, TAIWAN, SINGAPUR ETA HONG-KONG

· Garapenaren estrategia: esportaziora orientatutako industrializazioa (IOE): mundura ireki, atzerriko inbertsioa erakarri eta mundura esportatu.  

· Estrategia horrek zorraren Krisiaren eragina txikiagoa izatea erraztu zuen.

TAILANDIA, MALASIA, INDONIESIA, FILIPINAS eta VIETNAM

· Eskulanean intentsoak diren enpresetan arazoak sortzen dira eta enpresa horiek lekualdatzen dira honako lurraldeetara, abantail konpetitibo berriak aprobetxatzeko.

INDIA

· Estatuaren ekintzak 1990: nazional ekonomia ireki, kanpo merkataritza askatu eta kanpo inbertsioa liberatu

· Espezializazioa: software sektorea

· Abantail konpetitiboa: kalitatezko unibertsitateak eta ingeles hizkuntzaren zabalkuntza, teknikari informatikoak erakarriz.

LATINDAR AMERIKAren ABANTAILA KONPETITIBOAK

TXILE

· 1985: pribatizazio prozesua burutu zen, merkataritza ireki eta finantza integrazioa

· 1990, estrategia berria: esportaziora orientatutako industrializazioa (IOE)

· Abantail konparatiboak: kostalde oso luzea (izokinaren hazkuntzarako) eta klima epela (udako fruituak)

· Esportazioak: XX.Mendearen bukaeran izokinaren munduko 2.Indar esportatzailea da Txile eta frutaren azalera landua 3 aldiz biderkatu da.

AFRIKAKO ESPERIENTZIAK

2012

Populazioaren ikuspuntutik asiak munduko populazio guztiaren erdia xurgatzen du, hor daudelako Txina eta India. Ekonomian BPGaren erdia inustrialdutakoetan eta asiak laurden bat du. Esportazioaren ikuspuntutik muturrean kokatzen dira bi kasuak eta buru bakoitzeko (errenta) industrialdutako lurraldeetan askoz gehiago da. Asian garapenaren arazoa dago (milatik 40 hil). Afrikan munduko populazioa industrialdutakoen antzekoa da baina BPGan ez dago hazkunderik, esportazioan ez dago partaidetzarik, errenta mailan azpigarapena adierazten du eta garapena oso baxua da.


Entradas relacionadas: