Monarkia parlamentarioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,5 KB

 

Jarraian bere testuinguru historikoan kokatuko dugu Dokumentu garrantzitsu hau. 1977ko hauteskunde orokorretan UCDk irabazi arren, euskal eta kataluniar nazionalismoen indarra agerian geratu zen, eta baita erregimen demokratiko berrian beste esparru instituzional bat diseinatzeko Beharra ere. Azkenean, autonomia aurreko prozesua egia bilakatu zen Batzordea Sortzean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alderdi parlamentario guztiekin (EAJ, PSOE, UCD eta EE) Batzordeak bi zeregin nagusi zituen: bata, Estatutuaren Proiektua egitea eta, bestea, Estatuko eskumenen eskualdatzea hitzartzea. Nafarroak, aldiz, bere autonomia erregimen propioaren aldeko apustua egin zuen. Etorkizuneko lurraldearen muga geografikoa izan zen tirabira iturri, Nazionalismorik muturrekoenak Nafarroa Euskal Herrian txertatzeko nahia Baitzuten. EAJk egindako proiektua hartu zuten oinarri gisa eta beste alderdi Politiko batzuek (PSOE, EE...) berretsi egin zuten. AP eta HB, ordea, kanpoan Geratu ziren. APrentzat Estatutuak konstituzioaren esparrua suposatzen zuen eta Espainiako batasuna arriskuan jartzen zuen. HBk, berriz, Nafarroa txertatzea Nahi zuelako geratu zen kanpo, baita autodeterminazio eskubidea onartzea. Eztabaida gehien sortutako kontuetako bat naziotasunen arazoa izan zen. Konstituzioaren arabera, nazio kontzeptua Espainiari dagokio, eta batasuna ezin Banatuzkoa da, hala ere, naziotasun eta eskualde terminoak darabiltza. 1979ko Hauteskundeetan, Hego Euskal Herrian, EAJ alderdi abertzalea izan zen berriro Ere boto gehien jaso zituen alderdia, baina ezker muturreko taldeak ere Goranzko bidean zihoazen. Karlos Garaikoetxea lehendakariak euskal arazoari Irtenbidea bilatzeko asmoz beste esparru juridiko bat sortzea erabaki zuen. EAJk egindako aldarrikapenak konstituzioaren esparrua gainditzen zuen baina, Azkenean, hitzarmen politiko bat lortu zuten eta 1979an Gernikako Estatutua onartu zuten. Gerra zibilean indarrean egon zenarekin erkatuz gero, Gernikakoak Ez zuen aldaketa handirik erakusten, autogobernu maila handia eta euskal Herritarren eskubideen aitortza zabala biltzen zituen. Gobernu sistema Parlamentarioa zen eta Eusko Legebiltzarra sortu zuten, lehendakariarengan Jarriz konfiantza osoa. Autonomia Estatutuaren berezitasunaren oinarria foruak Eta eskubide historikoak aitortzea zen. Hezkuntzan erabateko eskumenak aitortu Zituzten eta bertako polizia izatekoa (Ertzaintza). Lurraldearen barne Antolaketa eta Kontzertu Ekonomikoa zehaztu zuten, batez ere, euskal sistema Autonomoa. Lurralde antolaketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historikoekin osatzen zen. Hirurek zituzten Ordezkariak legebiltzarrean eta, era berean, bakoitzak bere erakundeak zituen. Beraz, sare konplexua zen. Lurralde Historikoen Legea onartu zuten, lurralde Antolaketa hobeto taxutzeko eta erakunde bakoitzaren eskumenak definitzeko. Kontzertu Ekonomikoari dagokionez, euskal erregimen autonomoko ezaugarri berezienetakoak Bilakatu ziren. 1976 urtean ezarri zuten finantzazio sistema bitxi hori, foruak Kentzea erabaki zen unean bertan. Harreman juridiko, ekonomiko eta Administratiboetarako egitura berri bat finkatu zen, aurreko foraltasunaren Aztarna, Kontzertu Ekonomikoa. 



Jarraian, bere testuinguru Historikoan kokatuko dugu dokumentu garrantzitsu hau. Trantsizio garaian Arias Navarro, Adolfo Suarez eta Calvo Sotelo izan ziren Espainiako gobernuko buru.
Lehenengoa Arias Navarro izan zen, eta hau immobilismoaren Aldekoa izan zen. Ez zuen une batean ere aurreikusi sistema demokratiko bat Ezar zitekeenik. Beraz, sektore erreformista sortu zen norabide Inboluzionistarekin jarraitzea galarazteko eta egiazko erreforma politikoa Sustatzeko. Erreforma politikorako prozesua aurrera eramateko Arias Navarro Boteretik kendu behar zen, eta azkenean, hainbat arrazoiengatik, berak aurkeztu Zuen dimisioa. Honen ondoren, erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen gobernuko Presidente. Bere lehen gobernuak 1979. Urtera arte iraun zuen, eta bere izendatzea Susmo txarra piztu zuen. Susmoak susmo, oposizio demokratikoarekin ondo Moldatzea lortu zuen. Honen lehen erabaki politikoek azkartu egin zuten prozesu Demokratikoa; adibidez, oposizioko kide guztiekin elkarrizketak lortu zituen. Erreforma Politikoaren Legearen sustatzaile nagusia izan zen, erregimen Frankistaren desagerpena suposatu zuena. Erreforma Politikoaren Legea onartu Zenez, gobernuak hauteskundeak onartu behar izan zituen. Haatik, prozesua Erabat demokratikoa izan zedin, gobernuak legeztatu egin behar izan zituen Alderdi politikoak. Helburu nagusia aurreko erregimen frankista behin betiko Desegitea zen. Hauteskundeetan parte hartu zuten alderdiak honako hauek izan Ziren: UCD, Suarez buru; Aliantza Popularra, AP; PSOE, Felipe Gonzalez buru; PCE, Santiago Carrillo buru; Nazionalista katalana, Jordi Pujol buru; eta EAJ, Karlos Garaikoetxea buru. UCDk irabazi zuen, eta Suarezek gobernu berri bat Antolatu zuen, erreformarekin jarraitzeko helburuarekin. Moncloako Ituna sinatu Zuten eta alderdi guztiek sistemaren erreformarekin jarraitzeko konpromisoa Hartu zuten.Sistemaren erreforma osatzeko, ezinbestekoa zen Konstituzio bat Osatzea. Konstituzio honen oinarriak hauek ziren: monarkia, erregimen Parlamentarioaren ezarpena (subiranotasun nazionala) eta Estatu Deszentralizatuaren kontzeptua. Konstituzioaren osaketa inguratu zuten Funtsezko alderdiak hauek izan ziren: UCD, PSOE, PCE, AP eta PDC. Egitura Politiko frankistak desagerrarazi, eta Estatu demokratiko berri bat ezartzea Zen helburua. Adostasun bateratua egon zen eta denek onartu zuten 1978ko Erreferendumean. Konstituzioaren antolaketari begira, bi zati bereizten ziren. Batetik, lehen zatia, dogmatikoa. Bertan, oinarrizko printzipioak definitzen Ziren. Eta, bestetik, bigarren zatia, organikoa. Bertan, Konstituzioaren hiru Gai nagusiak antolatzen ziren: eskubideak, erakundeak eta lurralde antolaketa. Erakundeen esparruan, monarkia, Estatuko buruzagitza; parlamentua edo Legebiltzarra, legeak egiteko edo gobernuaren jarduerak kontrolatzeko; Gobernua, parlamentuak aukeratzen zuena; eta Auzitegi Konstituzionala zeuden.

Bestetik, konstituzioa onartu ondoren, autonomia onartu Zen Estatuko lurraldeak antolatzeko edo egituratzeko modu gisa. Hala, Nazionalistei autogobernurako zuten eskubidea aitortu zitzaien. Idatzi eta Onartu ziren lehen bi Autonomia Estatutuak euskalduna eta katalana izan ziren.


Entradas relacionadas: