Mintz plasmatikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,87 KB

Ezaugarriak

Golgiren aparatua

Definizioa

Tubuluen eta zakuen konplexua (multzoa) da; horietatik hainbat xixku (besikula) askatzen dira.

Kokapena zelulan

Zelula eukariotiko guztietan dago (ugaztunen globulu zurietan izan ezik), nukleotik hurbil.


Mota

(eskema moduan)



Egitura (Polarizazioa)

(eta Ultraegitura dagoenean)


Golgiren aparatua polarizaturik dagoela esaten da, diktiosoma bakoitzean bi zati bereizten direlako.


  1. Cis aldea: Erretikulu endoplasmatikoko mintzetatik hurbil, nukleorantz orientaturik. Mintza meheak ditu, sarekoaren antzeko osaketa dute. Ganbila da eta fenestrazio (sartune-irtenune) asko ditu. Inguruan besikula asko ditu; trantsiziozko besikula izeneko besikula horiek erretikulu endoplasmatikoaren gemazioz askatzen dira, eta cis aldeko lehenengo zisternarekin lotzen dira. Horrela, molekulak bi organuluen artean garraiatzen dira.


  1. Trans aldea: Mintz plasmatikotik hurbil. Bere zisternek cis aldetik zenbat eta urrunago egon, gero eta mintz lodiagoak dituzte. Horietatik iraitz-besikulak askatzen dira (gemazioz). Besikula horietaz gain, diktiosomaren erdiko zisternen ertzetan ere besikula asko (garraiokoak) daude, zisterna baten gemazioz eratuta eta hurrengoarekin lotzen direnak. Horrela, molekulak zisterna batetik bestera garraiatzen dira, betiere cis-trans norabidean.

Osagaiak

(eskema moduan)


Zisterna multzo bat (disko formako zaku zapalak) eta lotutako besikulak. Zisternak diktiosoma izeneko multzoak eratuz kokatzen dira.

Funtzioak

(zenbakitu eta eskema moduan)



  1. SEan sintetizaturiko molekulak aldatzea, paketatzea, garraiatzea, banatzea eta iraiztea: proteinak eta lipidoak erretikulu endoplasmatikotik golgiren aparatuko cis aldeko zisternetara igarotzen dira transtsiziozko besikulen bitartez. Bertatik, molekulak zisterna batetik bestera joaten dira (garraio besikulen bidez). Azkenik, iraitz-besikuletan paketatzen dira. Horiek askatzen dira, diktiosomako trans aldeko zisternen gemazioz. Iraitz-besikula horiek leku desberdinetara joan daitezke: batzuk zitoplasman metatzen dira (lisosomak
    ), eta beste batzuk, mintz plasmatikora lekualdatzen (harekin lotu) dira, euren edukia askatuz (exozitosia
    ). Beste batzuk, ordea, mintz plasmatikotik hurbil metatzen dira, eta edukia kanpoan askatzen dute (erregulaturiko exozitosia).

  2. Mintz plasmatikoa suspertzea: iraitz-besikulen mintzak mintz plasmatikoarekin lotzen direnean, azken hori hazten da endozitosiz galdutako mintz zatiak suspertzen direlako. Exozitosi-prozesua (iraiztea) eraketa-exozitosia da.

  3. Glukosilazioa



    golgiren aparatua zeharkatzen duten bitartean, proteinen eta lipidoen glukosilazioa amaitzen da, erretikulu endoplasmatikoan hasi dena. Horrela, glukoliproteinen eta glukolipidoen behin betiko molekulak eratzen dira.
  4. Polisakaridoen sintesia: landare-zeluletan, horma zelularra osatzen duten polisakarido asko sintetizatzen dira, eta horiek besikuletan garraiatzen dira bertaraino.

  5. Lisosoma primarioak eratu

Entradas relacionadas: