Mi txuleta

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB

 
ENERGIA ETA ENERGIA SISTEMAK

Energia inguruan dugu beti: eguzkitik datorkigun argia eta beroa , haizearen indarra… eguneroko bizimoduan energia kantitate handia erabiltzen dugu.
Gorputzek eta sistema materialek lan bat egiteko duten ahalmena da energia. Gorputzetan aldakuntza bat sortuz azaltzen da.:Hotz zegoen ura berotu egin da.
Funtzioaren bat betetzeko asmoz harremanetan dauden elementuen multzoei sistema materialak deritze

ENERGIA MOTAK

-
Energia zinetikoa:Higitzen ari diren gorputzek higitzeagatik berez duten energia
-
Energia potentzial grabitatorioa: Lurrazaletik altura jakinean dauden gorputzek altuera horretan egoteagatik berez duten energia.
-
Energia potentzial elastikoa:deformazioagatik gorputz elastikoek duten energia.
-
Erradiazio energia:Erradiazio elektromagnetikoen bidez transmititzen den energia.
-
Energia termikoa: Gorputzetan tenperatura aldaketak eragin ditzakeen energia.
-Energia kimikoa : atomoak era jakinean elkarturik egotearren substantziek duten energia.
-Elektroiak material eroaletik zirkulatzen dutenean ageri den energia.
-Energia nuklearra::Atomo guztien nukleoek duten energia da.



ENERGIAREN ALDAKUNTZA
ENERGIAREN TRANSFERENTZIA

Energiaren transferentzia: Energia transferitu egin daiteke sistema material batetik bestera.
ENERGIAREN TRANSFORMAZIOA
Energia formz ere alda daiteke.Urtegietako urak potenzial grabitatorioa du.
ENERGIAREN KONTSERBAZIOA
Energia ez da sortzen, ezta deuse
tzen ere;transformatu egien da.
ENERGIA ITURRIAK
Energia iturriak energia motak lortzeko erabil daitezkeen baliabide naturalak dira: ikatza,petroleoa,urtegietako ura,eguzkia,haizea...
ENERGIA ITURRI EZ BERRIZTAGARRIAK
Lurrean kantitae mugatuan dauden subtantziak dira.Substantzia horiek erauztu,kontsumitu eta agortu egitten dira.:ikatza,petroleoa,gas naturala eta uranioa.
ITURRI BERRIZTAGARRIAK
Erauzketaren eta kontsumoaren menpe ez dauden energia iturriak dira:Haizea,urtegietako ura
ENERGIAREN APROBETXAMENDUA
-Lan bat egiteko erabilitako energiaren eta lan horretatik lortutako energiaren arteko erlazioari errendimendua deritzo.
-Zentral termikoetan ikatzaren, gasoleoaren edo gasaren errekuntza baliatzen da ura erretzeko.
-Zentrak nuklearretan uranioren fisiotik lorturiko beroa erabiltzen da, ur likidoa lurun bihurtzeko.
-Eguzki zentraletan eguzki izpietan beroa aprobetxatzen da.
-Zentral hidroelektrikoetan eta zentral eolikoetan uraren indarra eta haizearen indarra erabiltzen da,turbinak higiarazteko.
ENERGIAREN ETORKIZUNA
Energia iturriak ustiatzeaz garapen ekonomiko eta teknologiko handia ekarri du,sorturiko ingurumen eta osasun arazoak arintzeko,energia aurrezteko neurriak gauzatu behar ditugu.
IZAKI BIZIDUNEN ENERGIA
Izaki bizidunok energia behar dugu geure jarduerak egiteko eta organismoa bizirik edukitzeko.

Landareak gai dira Eguzkitik daorren erradiazio energia hautemateko.

Guk jatean konposatuen energia kimikoa hartzen dugu

Entradas relacionadas: