Meseta

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,24 KB

 
 1 Meseta: Penintsulako erliebearen oinarrikzo unitatea da. Aro primarioko orogenia hertziniarrean sortu zen eta, higadurak suntsitu ondoren, zokalo bihurtu zen. Aro tertziarioan, orogenia alpetarrean, meseta suntsitu egin zen. Hori dela eta, hurrengoek bereiz daitezke: *Aintzinako zokalo paleozoikoa: Penintsularen mendebaldean baino ezin da ikusi( zamora, Salamanca eta Extremadurako lautada txikiak). Material tertziarioen geruza suntsitu eta agerian utzi sitúen jatorrizko materialak: granitoa, arbela eta kuartzita. Erliebea penilautadek osatzen dute. *Mesetaren barrualdeko mendilerroek mendikate zentrala eta Toledoko mendiak osatzen dituzte. Aro tertziarioan sortu ziren, orogenesi alpetarraren eraginez, mesetaren zokaloan arrakalak eta failak egin eta bloke batzuk altxatu zirenean.Biak aro primariokoak dira (granitoa, arbela, gneisa) eta gailur leunak dituzte, higadura-gainazal altxatuak dira eta. *Mesetaren barrualdeko aro sedimentarioak aro tertziarioan sortu ziren, orogenia alpetarrak failak sortu eta mesetako bloke batzuk hondoratu zituenean. Sortutako erliebean honakoak ziren nagusi: Paramoak: gainazal estruktural lau eta garaiak dira, goiko aldean kareharrizko geruza dutelarik higadurari aurre egiten diona. Landazabalak: lautada baxuak dira, ondulazio gutxikoak eta ibaiek zeharkatzen dituzte. Aldapak: paramoen eta landazabalen arteko inguru inklinatuak dira.2 Hegal menditsuak: Aro tertziarioan eratu ziren, mesetako blokeak gaztetu aro sekundarioan jalkitako materialak tolestean. Hurrengo hauek: *Galizia eta Leoneko mendigunea: orogenia alpetarrean, arrakalatu eta gaztetu egin ziren. Beraz, material paleozoikoak eratzen dute, eta altuera gutxiko mendiak ditu faila askorekin. *Kantabriar mendikatea: bi sektore ditu: Mendebaldeko sektorean, asturiar mendigunean, mesetako zokaloa osatzen zuten material paleozoikoak daude. Orogenia alpetarrean gaztetu ziren. Mendebaldeko muturrean appalache erako erliebeak aurkitzen ditugu eta ekialdekoan pikos de Europa. Mendikateko ekialdeko sektorean, kantabriako mendialdea, kareharrizko material sekundarioak osatzen dute. Mesetaren ertzean aro sekundarioan eta orogenia alpetarrean tolestu ziren. Erliebe jurasikoaren adibideak daude. *Iberiar mendikateak: tarteko neurria du, eta itsasoak mesetaren zokaloaren ekialdeko aldean utzitako material sekundarioek osatzen dute. Materialok orogenia alpetarrean tolestu ziren. Material paleozoikoak sektore batzuetan baino ez daude: Iparraldeko sektorean: mendikateko mendirik garaienak daude( pikos de Urbión). Soriaren hego ekialdetik ostera, iberiar mendikateak barrualdeko eta kanpoaldeko adarrak ditu, fosa tektonikoa dagoela bien artean, aro tertziarioko materialez betea. *Sierra Morena : meseta eta Guadalquivir harana bereizten dituen maila bortitza. Puntu askotan arrakalatutako makurdura handia da. Harriak paleozoikoak dira, kolore ilunekoak, baita landaredia ere.

Entradas relacionadas: