Merkatu perfektua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,91 KB

 

Merkaturatze-arloa


Enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileengana heltzeko egin behar diren jarduera guztiak hartzen ditu, funtzio nagusitzat merkatu-azterketa, marketina eta salmentak dira. Helburu nagusia bezeroak zer premia dituen jakitea da, eta premia horiek betetzeko modua bilatzea, lehiakorragoa izaten lagunduz.


Merkatua

Beren premiak eskaintzaile bati produktu bat erosiz bete nahi dituzten kontsumitzaileen multzoa da.

Eskaintzaile kopuruaren eta produktuaren homoheneotasun-mailarekin banatzen da:

-

Lehia perfektua

Produktu berdina saltzen duten eskaintzaile ugari.

-Monopolioa: Produktu bakarraren saltzaile bakarra. (Liburu bat)

-Oligopolioa: Oso antzeko produktuen saltzaile gutxi batzuk.

-
Lehia monopolista: Produktu desberdin baten saltzaile ugari.


Merkatu potentziala: Kontsumitzaileek, beste enpresen kontsumitzaileek eta kontsumitzaile izatea duten probabilitatea dutenek osatzen du.


Merkatu kuota: Enpresa bati merkatu osoko salmenten zenbatekoa proportzioari dagokio.

Merkatu kuota :  ENPRESA MERKATUA    x100

       MERKATU OSOA  


Merkatu-azterketa


Enpresek aurrez jakin behar dute kontsumitzaileek zer premia dituzten, honetarako merkatu azterketak egiten dituzte, ingurune orokorrari, lehiakideei eta kontsumitzaileei buruzko informazioa biltzean, lantzean eta aztertzean datza, honela zuzendariak erabakiak errazago hartzeko.


Ingurune orokorraren azterketa:

-Legezko ingurunea: Enpresaren jarduera arautzen duen lege multzoa, produktuen segurtasunari buruzkoa.

-Ingurune teknologikoa: Lehiakorragoak izateko teknologiari buruz azken berriak jakin.

-Ingurune soziala: Kontsumitzaileengan gertatzen diren aldaketak: modak, ohiturak...

-Ingurune ekonomikoa: Garrantzitsua da herrialdearen ekonomia egoera, hazkunde ala krisi.


Lehiakideen azterketa


Enpresarentzat ezinbestekoa da lehiakideek dituzten ezaugarriak jakitea: zein diren, haien prezioak, denden kokalekua, publizitatee-metodoak, teknologia…

Lehiakideen informazioa bildu eta aztertu behar da; honeek eskaintzen dituzten prezioak, kokapena, publizitate mota eta erabiltzen duten teknologia. Horrela jakingo dugu enpresak, beste enpresa lehiakideekin alderatuz, ze faktoretan duen abantaila.


     Kontsumitzaileen azterketa


Enpresak bezeroaren lehentasun premia eta bizimoduari buruz informazioa lortu behar du.

MAF


  1. Helburua erabaki

  2. Eredua diseinatu

  3. Datuak bildu

  4. Sailkatu

  5. Datuen analisia



Entradas relacionadas: